Freud Museoa (Londres)
Freud Museoa (Londres) | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Camden |
Koordenatuak | 51°32′54″N 0°10′40″W / 51.5483°N 0.1778°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1986ko uztailaren 28a |
Inaugurazioa | 1986 |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1113113 |
Kontaktua | |
Helbidea | via Maresfield Gardens n. 20 |
Webgune ofiziala | |
Freud Museoa (ingelesez: Freud Museum) Londresko Hampstead barrutian kokaturik dagoen museoa da, Camden udalerrian. Sigmund Freud mediku ezaguna bizi izan zen bertan bere bizitzako azken urtean. Ondoren Anna Freud alabaren etxebizitza izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sigmund Freud austriarra zen baina Nazien jazarpenagatik, 1938an familia hartu eta ihes egin behar zuen Frantziara, eta handik Ingalaterrara. 1939ko irailaren 23an hil zen bertan, minbiziak jota.
Anna Freud alaba ere psikoanalista ospetsu bat izan zen eta etxe honetan bizi izan zen 1982an hil zen arte. Etxea museo bihurtu zedin eskatu zuen eta bere nahia betez 1986an ireki zituen ateak.
Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beheko solairuan Sigmund Freuden estudioa eta liburutegia daude, bain eta jangela ere. Goiko solairuak Anna Freuden gela dago eta honekin bideogela bat eta sasoiko erakusketak egiten diren aretoa.
Sigmund Freudek austriako etxeko altzariak ekarri zituen Londresera, bai eta etxeko objetu eta tresna ugari ere. XVIII eta XIX mendeko austriar altzari margotuak daude ikusgai, Biedermeier garaiko mahai, armairu eta kutxak eta antigoaleko objetu ugari, ejipziarrak, greziarrak, erromatarrak eta ekialdekoak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Museoa.
-
Sarrera.
-
Freuden estudioa.
-
Sigmund Freud-en estatua.
-
Anna Freud-en plaka.
Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helbidea: 20 Maresfield Gardens, Hampstead, London NW3 5SX
- Ordutegia: asteazkenetik igandera 12:00-17:00
- Metro geltokia: Finchley Road
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala