Frederick Soddy
Itxura
Frederick Soddy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eastbourne, 1877ko irailaren 2a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Brighton, 1956ko irailaren 22a (79 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Winifred Beilby (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Aberystwyth University (en) Merton College (en) Eastbourne College (en) |
Tesi zuzendaria | Ernest Rutherford |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Ernest Rutherford |
Jarduerak | |
Jarduerak | farmazialaria, fisikaria, katedraduna, kimikaria eta ikertzailea |
Lantokia(k) | Glasgow Aberdeen eta Oxford |
Enplegatzailea(k) | McGill Unibertsitatea Oxfordeko Unibertsitatea Aberdeengo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Zientzien Errusiar Akademia |
Frederick Soddy (Eastbourne, Ingalaterra, 1877ko irailaren 2a - Brighton, Ingalaterra, 1956ko irailaren 22a) fisikaria eta kimikaria izan zen.
Ernest Rutherfordekin lan egin zuen Montréalen. Erradioaktibitateari eta atomoen energiari buruz egin zituen lanak, eta atomoen desintegrazioa nola gertatzen zen esplikatu zuen bere izena daraman legean; transmutazio erradioaktiboen legea ere azaldu zuen. 1903an ohartu zen hiru elementu erradioaktibok (aktinio X, torio X eta mesotorio I) taula periodikoan erradioaren leku bera zutela, eta, hala, isotopiaren fenomenoa aurkitu zuen. 1921. urtean Kimikako Nobel saria jaso zuen.
Soddy eta Fajansen legeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elementuen taulan elementu erradioaktiboen lekualdaketa desintegrazio-motaren arabera azaltzen duten legeak dira:
- Alfa partikula bat (helio nukleoak) igortzen denean, elementuak bi unitate gutxitzen du bere nukleoaren karga, eta lau bere masa-zenbakia; ondorioz, elementu berria bi leku atzerago kokatzen da elementuen taulan. Adibidez, U23892 isotopoa honela desintegratzen da:
- Beta partikula bat (elektroia) igortzen denean, hasierako elementua masa bera eta zenbaki atomikoa bat handiagoa duen elementu bihurtzen da. Horrela, adibidez, Pb21283 isotopoa honela desintegratzen da:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]