Edukira joan

Franz Xaver Messerschmidt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franz Xaver Messerschmidt

Bizitza
JaiotzaWiesensteig1736ko otsailaren 6a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBratislava1783ko abuztuaren 19a (47 urte)
Hobiratze lekuaBratislava
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Academy of Fine Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Genero artistikoaerretratua

Musicbrainz: 5cde72f8-55cb-4333-a219-55bd3607ecd0 Edit the value on Wikidata

Franz Xaver Messerschmidt (1736ko otsailaren 6a1783ko abuztuaren 19a) eskultore alemaniar-austriar bat izan zen, bere "pertsonaia-buruak", muturreko adierazpenetan okertutako aurpegiak dituzten bustoen bildumagatik ezaguna.

Hasierako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1736ko otsailaren 6an jaio zen Wiesensteig hego-mendebaldeko herrian, Alemaniako Baden-Württemberg eskualdean. Messerschmidt Munichen, bere osaba eta lehen maisua, Johann Baptist Straub eskultorearen etxean hazi zen. Bi urte eman zituen Grazen, bere amaren beste osaba Philipp Jakob Straub eskultorearen tailerrean. 1755aren amaieran Vienako Arte Ederren Akademian matrikulatu zen, non Jacob Schlettererren ikasle izan zen. Lizentziatua, arma inperialen bilduman lana lortu zuen. Bertan, 1760-63an eraikinaren aretoan egin zituen ezagutzen diren lehen artelanak, bikote inperialaren brontzezko bustoak eta koroaren oinordekoa eta bere emaztea irudikatzen zituzten erliebeak. Lan hauekin bat egin zuen Barroko Berantiarreko irudikapen gorteko artearekin, Baltasar Ferdinand Moll-en eragin erabakigarrian zegoena. Joera horri dagozkio bikote inperiala irudikatzen duten eztainuzko tamaina naturaleko beste bi estatua, Maria Teresa Austriakoak aginduak eta 1764 eta 1766 artean exekutatuak. Beste erretratu batzuez gain, gai erlijiosoa duten lanak ere egin zituen. Savoiako printzesak enkargatutako hainbat estatua ere iraun dute.

Pertsonaia-burua 23, Usain Bizia-ren aldaera, 1770-1781 inguruan. Austriatik, Pressburg, gaur egun Eslovakiako Bratislava. Victoria and Albert Museum, Londra
Fedea, hilobi-monumentu batetik. 1783

Bere obraren garai barrokoa 1769an amaitu zen Gerard van Swieten gorteko medikuaren busto batekin, enperatrizak enkargatua. Aldi berean, bere lehen obra neoklasikoak agertu ziren, bereziki Akademiarentzat eginak. Lan horiei eta ondorengoei, 1765ean, Erromara egindako ikasketa-bidaian jasotako esperientzia ugari aplikatu zituen. 1769-70 urteetako buru goiztiar eta soil horietako batek, erretratu errepublikar erromatarren eraginez, Franz Anton Mesmer mediku ezaguna irudikatzen du. Garai berean, gutxi-asko, 1770-72an, Messerschmidt bere pertsonaien buruak lantzen hasi zen, eta argudiatu da (bereziki Ernst Kris) ideia paranoiko eta haluzinazioekin lotuta zeudela, 1770eko hamarkadaren hasieran maisua horrelakoak jasaten hasi baitzen. Messerschmidt-ek gero eta kontraesan handiagoa zuen bere ingurunearekin. Horren egoera okerrera egin zuen, non 1774an, 1769az geroztik irakaskuntzan ari zen Akademiako irakasle nagusi baten kargu huts berria eskatu zuenean, lortu beharrean, irakaskuntzatik kanporatu zuten. Enperatrizari bidalitako gutun batean, Kaunitz kondeak Messerschmidten gaitasunak goraipatu zituen, baina bere gaixotasunaren izaerak («buruan nahasmena» deitzen zitzaionak) izendapen hori erakundearentzat kaltegarria izango zela iradoki zuen.

Geroago urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mingotsa, Viena utzi zuen, bere jaioterrira, Wiesensteigara, joan zen bizitzera, eta handik urte berean, gonbit bat onartuz, Munichera. Hemen agindutako komisio bat eta Gortean lan finko bat izateko bi urte zain egon zen. Itxoiten nazkatuta, 1777an Pressburgera (gaur egun Bratislava) joan zen non bere anaia, Johann Adam, eskultore gisa lan egin zuen. Hemen ia erretiroan eman zituen bere bizitzako azken sei urteak, herriaren kanpoaldean. Bere pertsonaia-buruei dedikatzen zen batik bat. 1783an Crohnen gaixotasunak jota hil zela uste da.

Pertsonaia-buruak (Charakterköpfe)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia-buruak Messerschmidten proiektu personala zen. Bere hasierako asmoa 100 bustoko serie egietea zen "aurpegiera kanonikoak" bustoetan irudikatzen zuena, 69 gauzutu zituen azkenean eta horietatik 49 besterik ez dira gurera iritsi (batzuek erreprodukzioen bidez ailegatu arren). Busto batzuei buruzko egin zituen aldaerak 49 horiei gehitu behar zaie.

Matthias Rudolph Toma-k argitaratutako litografia, Messerschmidten "Pertsonaia-buruak" irudikatzen dituena (1839)

1781ean, Friedrich Nicolai idazle eta editore alemaniarrak Messerschmidt bisitatu zuen Pressburg-eko bere estudioan eta, ondoren, haien elkarrizketaren transkripzioa argitaratu zuen. Nicolaik bileraren kontakizuna baliabide baliotsua da, Messerschmidten bere pertsonaia-buruen exekuzioaren atzean dagoen arrazoibidea zehazten duen dokumentu garaikide bakarra bait da. Nicolairi bere prozedura azaldu zion. Ispilu baten aurrean, "hemen eta han zimikatzen zen"[1]. Zimiko horien xedea Proportzioaren Espiritua menperatzea zen. Espiritu horrek bere gorputz atal desbertinetan mina eragiten zion, eskultoreak giza proportzioaren eremuan egindako aurkikuntza harrigarriek (haren sekretua Hermes Trimegistoren eskutik zekiena) kausatutako jeloskortasuna medio.

Pertsonaia-burua 4: Bigarren Buru Mokoduna. Alabastroa. 43cm

Elkarrizketan zehar, Messerschmidt nekromantzian eta arkanoan zuen interesa eta nola horrek bere pertsonaia-buruak ispiratzen zituen asaldu zuen. Messerschmidt Hermes Trismegistoren dizipulu zorrotza zen (Nicolai-k adierazi zuen Messerschmidten tailerrean zipriztindutako ondasun gutxien artean Trismegistok agertzen zuen ilustrazio baten kopia bat zegoela) eta "oreka unibertsala" bilatzeari buruzko bere irakaspenak bete zituen: Urrezko proportzioaren printzipioen aitzindari bat. Ondorioz, Messerschmidtek esan zuen bere pertsonaien buruek "Proportzioaren Espirituaren" (ezagutza hori babesten zuen antzinako izakia) haserrea piztu zutela. Izpirituak gauez bisitatu zuen, eta tortura umiliagarriak jasatera behartu zuen. Messerschmidten buru ospetsuenetako bat (Bigarren Buru Mokoduna) elkartze tamalgarri horietako batean inspiratu omen zen.

Pertsonaia-buruen zerrenda[2]
Zenbakia Jatorrizko Izenburua

alemanieraz

Izenburua

euskaraz

Non

kokatua

01 Der Künstler so wie er sich lachend vorgestellt

hat

Artista bere burua barre egiten irudikatua. Bilduma pribatua. Belgika.
02 Ein wollüstig abgehärmter Geck Lagun lizun eta axolagabea Bilduma pribatua.
03 Ein nasenweiser spizfindiger Spötter Sasijakintsu Kilika eta Adarjotzailea Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika)
03b Sasijakintsu Kilika eta Adarjotzailea-ren aldaera tamaina txikian Bilduma pribatua.
04 Erster Schnabelkopf Lenhendabiziko Buru Mokoduna Bilduma pribatua. (erreplika)
05 Der Gähner Aharrausi Egiten Duena Szépművészeti Múzeum, Budapest.
06 Zweiter Schnabelkopf Bigarren Buru Mokoduna Belvedere, Viena.
07 Ein kraftvoller Mann Gizon Boteretsua Bilduma pribatua. New York.
08 Der sanfte ruhige Schlaf Lo Lasaia eta Baketsua Szépművészeti Múzeum, Budapest.
09 Die Einfalt im höchsten Grade Goi-mailako Soiltasuna Wien Museum, Viena.
09b Goi-mailako Soiltasuna-ren aldaera Fondazione Palazzo Coronini Cronberg, Gorizia.
09c Goi-mailako Soiltasuna-ren aldaera tamaina txikian (Demokrito deiturikoa) Landesmuseum Württemberg, Stuttgart.
10 Der Bekümmerte Arazoak Dituen Gizona Belvedere, Viena.
11 Das hohe Alter Zahartzaroa Belvedere, Viena.
12 Der Nieser Doministikua Belvedere, Viena. (erreplika)

Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika).

13 Der Speyer Oka Egiten Duen Gizona ¿?
14 Der Melankolikus Malenkoniatsua Bilduma pribatua.
15 Ein abgezehrter Alter mit Augenschmerzen Agure zargaldua begietako minarekin Belvedere, Viena.
16 Der kindisch Weinende Haur mainak egiten Szépművészeti Múzeum, Budapest.
17 Der Schaafkopf Artzaina Belvedere, Viena.
18 Der Mismuthige Kankina Musée du Louvre, Paris.
19 Ein schmerzhaft stark Verwundeter Larri Zauritutako Gizona Belvedere, Viena. (erreplika).

Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika).

20 Der erbosste und rachgierige Zigeuner Ijito Haserre eta Mendekaria Belvedere, Viena. (erreplika)

Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika).

Städtisches Museum Im Storchen, Göppingen. (erreplika).

21 Der Verdrüssliche Gizon Haserratua The J. Paul Getty Museum, Los Angeles.
22 Der Edelmüthige Gizon Prestua Belvedere, Viena.
22b Gizon Prestua-ren aldaera Belvedere, Viena.
23 Der starke Geruch Usain Bizia Belvedere, Viena.
23b Usain Bizia-ren aldaera Victoria and Albert Museum, Londra
24 Der weinerliche Alte Agure Negartsua Bilduma pribatua. Suitza.
24b Agure Negartsua-ren aldaera Landesmuseum Württemberg, Stuttgart.
25 Ein Erhängter Urkatua Belvedere, Viena.
26 Der Satirikus Satirikoa Germanisches Nationalmuseum, Nuremberg.
27 Der Zuverlässige Fidagarria Belvedere, Viena.
28 Der unfähige Fagottist Fagotista Ezgaia Gerolamo eta Roberta Etro Bilduma, Milan.
29 Ein aus dem Wasser Geretteter Itotzeko Erreskatatu Berria Bilduma pribatua. Belgika.
29b Itotzeko Erreskatatu Berria-ren aldaera Magyar Nemzeti Galéria, Budapest
29c Itotzeko Erreskatatu Berria-ren aldaera tamaina txikian (Heraklito deiturikoa) Landesmuseum Württemberg, Stuttgart.
30 Ein mit Verstopfung Behafteter Hotzeriak Jota Germanisches Nationalmuseum, Nuremberg.
31 Geruch der zum Niesen reizt Dominstiku Eragiten Dizun Usaina Belvedere, Viena.
32 Des Künstlers ernste Bildung Artistaren Heziketa Serioa Belvedere, Viena.
33 Ein Erzbösewicht Maltzurra Belvedere, Viena.
34 Ein düstrer finsterer Mann Gizon goibel eta maltzur bat Belvedere, Viena.
35 Ein Schalksnarr Keinu Pikaroa Belvedere, Viena.
36 Ein Hipochondrist Hipokondriakoa Museum of Fine Arts, Boston.
37 Ein absichtlicher Schalksnarr Nahita Egindako Keinua Belvedere, Viena.
38 Ein mürrischer alter Soldat Umore Txarreko Gudaria Bayerisches Nationalmuseum, Munich.
39 Ein Heuchler und Verleumder Hipokrita eta Kalumniatzailea The Metropolitan Museum of Art, New York.
40 Ein starker Arbeiter Langile Fina Belvedere, Viena.
41 Der widerwärtige Geruch Kiratsa Belvedere, Viena. (erreplika)

Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika).

42 Der Feldherr Jenerala Belvedere, Viena. (erreplika)

Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika).

43 Das schwere Geheimnis Sekretu Gogorra Bilduma pribatua. New York.
44 Das zurückgehaltene Lachen Barrean Gordetako Barre-algara Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika).
45 Ein Gelehrter, Dichter Eruditua, Poeta Jatorrizkoa II. Munduko Gerraren amaieratik galdua.

Belvedere, Viena. (erreplika).

Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika).

46 Der Trozige Gizon Desafiatzailea Belvedere, Viena. (erreplika).

Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika).

47 Innerlich verschlossener Gram Barruan Gordetako Mina Landesmuseum Württemberg, Stuttgart.
48 Ein alter frölicher Lächler Irribarre Bizidun Agurea Belvedere, Viena.
49 Der heftigste Geruch Usainik Biziena Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika).
49b Usainik Biziena-ren aldaera Fondazione Palazzo Coronini Cronberg, Gorizia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Wittkower, Rudolf. (2016). Nati sotto Saturno : la figura dell'artista dall'Antichità alla Rivoluzione francese. Einaudi ISBN 978-88-06-23080-7. PMC 1045922730. (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  2. Pötzl-Malikova, Maria. (2015). Franz Xaver Messerschmidt, 1736-1783. ISBN 978-3-99028-449-0. PMC 919437997. (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]