Frantziar Indotxina
Indotxinar Batasuna Union Indochinoise (1887 - 1946) Federation Indochinoise (1946 - 1954) | |||
---|---|---|---|
1887 – 1954 | |||
Kolonia | |||
| |||
Hedapena | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Saigon (1887-1902) Hanoi (1902-1954) | ||
Ekonomia | |||
Dirua | Indotxinar Batasunako piastra | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | frantses; vietnamera, khemerera, laosera. | ||
Historia | |||
Frantziar Indotxina (frantsesez: Indochine française; vietnameraz: Đông Dương thuộc Pháp; khmereraz: សហភាពឥណ្ឌូចិន; laoseraz: ຝຣັ່ງແຫຼັມອິນດູຈີນ) 1888. urtetik aurrera Indotxinako kolonia frantsesei eman zitzaien izena izan zen. Kotxintxina, Kanbodia, Annam, Tonkin eta Laos ziren Frantziako Indotxina osatzen zuten koloniak. Bigarren Mundu Gerran (1941) japoniarrek menderatu zuten frantsesen lurraldea. Haiek alde egin zutenean, burujabetzaren aldeko gerrek 1950 arte iraun zuten. Urte horretan Indotxinako Federazioa eratu zen, Vietnam, Laos eta Kanbodia elkarturik.
Indotxinako Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1946-1954 bitartean Frantziaren eta Vietminhen artean gertatu zen gerra. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrak Frantziako Indotxinan sartu ziren (1941). Ho Chi Minhek, Indotxinako alderdi komunistaren buruzagiak, Vietminh alderdia sortu zuen, kanpoko gudarosteei aurre egiteko eta independentzia lortzeko. Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, Vietminhek hartu zuen aginpidea eta Vietnamgo errepublika sortu zuen. Frantziak bere aldetik ez zuen bere inperio koloniala galdu nahi eta L’Union française (Frantziako elkartasuna) eratu zuen, horrela beste izen batez koloniak mantentzeko. Frantses gobernuak lurralde horri erreinu independente modura eutsi nahi zion, baina Frantziako elkartasunaren barruan. 1948 urtean frantses armada berriro Indotxinan sartu zen, Haiphong hiria bonbardatu ondoren (1948). Vietminhen barruan komunistak, burgesak eta abertzaleak elkartu ziren, fronte bakar eta indartsu batean Frantziaren kontra. Vietminh-go armadak, Giap jeneralak zuzenduta, Cao Bangeko gudua irabazi zuen (1950), baina gero frantsesek kontraeraso batez lurralde osoa berriro menderatu zuten. Azkenean Giap jeneralak Diên Biên Phu inguratu zituen frantsesak, eta Frantziako gudarostea errenditu egin zen (1954). Genevako bake itunean, Indotxina bi estatuetan banatua gelditu zen: Vietnamgo errepublika demokratikoa iparraldean eta Vietnamgo errepublika hegoaldean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- XX. mendean desagertutako herrialdeak
- Frantziar Inperio Koloniala
- Vietnamgo historia
- Laosko historia
- Kanbodiako historia
- Frantziako Laugarren Errepublika
- Frantziar Indotxina
- Hego-ekialdeko Asiako desagertutako herrialdeak
- Asiaren kolonizazio frantsesa
- Frantziaren kolonia ohiak
- Frantzia-Vietnam harremanak
- Frantzia-Laos harremanak
- Frantzia-Kanbodia harremanak
- Asiako kolonia ohiak
- Inperialismo Berria