Edukira joan

Frantsesen eta Indiarren Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantsesen eta Indiarren Gerrak
Motagerra
Denbora-tarte1688 - 1763

Frantsesen eta Indiarren Gerrak edota Frantziar-Indiar Gerrak (ingelesez French and Indian Wars eta frantsesez Guerres intercoloniales) 1688-1763 artean Ipar Amerikan jazo ziren Britainiar Inperioa eta Frantziar Inperioaren arteko hainbat gatazka militarrek osatutako gerra multzoa da. Britainia Handiko Erresuma eta Frantziako Erresumak parte hartzeaz gain Amerindiarrei, nahiz Espainiar Inperioak eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikak Ipar Amerikan zituzten koloniei ere eragin zien. Gerra hauek Europan Frantziako Erresuma eta Ingalaterrako Erresuma elkar borrokatu ziren Bigarren Ehun Urteko Gerraren (1688-1815) barnean sar litezke. Amerikako Hamahiru Kolonietako eta Frantzia Berriako britainiar eta frantziar koloniak etengabe zihoazen, honek hainba eremu eta eskualdeetan talka eta arazoak eragin zituen. Europar erresuma eta inperioak gerran sartzean heuren koloniek ere hartan parte hartu zuten, nahiz eta datek beti bat ez datozen.

Frantsesen eta Indiarren Gerrak eta heurekin batera jazo ziren europar gerrak honakoak dira:

Gerraldia Ipar Amerikako gerra Europako gerra Bake Akordioa
1689 - 1697 Gilen erregearen gerra
Lehen Koloniarteko Gerra (Quebecen)
Aliantza Handiaren gerra
Augsburgoko Ligaren gerra
Bederatzi Urteko Gerra
Rijswijko Ituna (1697)
1702 - 1713 Ana erreginaren gerra
Bigarren Koloniarteko Gerra
Espainiako Ondorengotza Gerra Utrechteko Ituna (1713)
1744 - 1748 Jurgi erregearen gerra
Hirugarren Koloniarteko Gerra
Jenkinsen Belarriaren gerra
Austriako Ondorengotza Gerra
Akisgrango Ituna (1748)
1754 - 1763 Frantsesen eta Indiarren Gerra
Laugarren Koloniarteko Gerra
Zazpi Urteko Gerra Parisko Ituna (1763)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]