Edukira joan

Francisco Franco

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Franco» orritik birbideratua)
Francisco Franco


Espainiako Estatuburua

1936ko urriaren 1a - 1975eko azaroaren 20a
Manuel Azaña - Juan Carlos I.a
Espainiako gobernuburu

1936ko irailaren 28a - 1973ko ekainaren 9a
Juan Negrín - Luis Carrero Blanco
armed forces of the Nationalist faction in the Spanish Civil War (en) Itzuli komandante buru

1936ko irailaren 21a -

Armadako Estatu Nagusiko burua

1935eko maiatzaren 19a - 1936ko otsailaren 23a
Carlos Masquelet Lacaci (en) Itzuli - José Sánchez-Ocaña Beltrán (en) Itzuli

Capitán general de las Islas Baleares (en) Itzuli

1933ko otsailaren 12a - 1935eko otsaila
Miguel Núñez de Prado y Susbielas (en) Itzuli - Manuel Goded Llopis (en) Itzuli

Director of the General Military Academy (en) Itzuli

1927 - 1931
3. komandante buru

1923ko ekainaren 8a - 1926ko otsailaren 11
Rafael de Valenzuela y Urzaiz (en) Itzuli - José Millán-Astray
komandante buru

1920ko urriaren 10a -
National Head of the Movement (en) Itzuli


Spanish Armed Forces (1939-1975) (en) Itzuli komandante buru

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Paulino Hermenegildo Teódulo Franco Bahamonde
JaiotzaFerrol1892ko abenduaren 4a
Herrialdea Espainia
BizilekuaEl Pardoko Errege Jauregia
Meirásko jauregia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1975eko azaroaren 20a (82 urte)
Hobiratze lekuaGrave of Francisco Franco at Mingorrubio Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaNicolás Franco Salgado-Araújo
AmaMaría del Pilar Bahamonde y Pardo de Andrade
Ezkontidea(k)Carmen Polo  (1923ko urriaren 16a -  1975eko azaroaren 20a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaToledo Infantry Academy (en) Itzuli 1910)
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra, espainiar legionarioa, militarra, politikaria, agintaria eta gidoilaria
Altuera1,63 metro
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Indar Armatuak
Graduageneralissimo (en) Itzuli
general de división (en) Itzuli
brigada-jeneral
Parte hartutako gatazkakRifeko gerra
Asturiasko Iraultza
Espainiako Gerra Zibila
Ifniko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa FET y de las JONS

IMDB: nm0290542 Discogs: 4082075 Find a Grave: 1552 Edit the value on Wikidata

Francisco Paulino Hermenegildo Teódulo Franco Bahamonde (Ferrol, Coruña, 1892ko abenduaren 4aMadril, 1975eko azaroaren 20a) espainiar militar eta diktadorea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka estatu-kolpe militarra jo eta Espainiako estatuburu izan zen 1939tik eta 1975 arte, frankismo deritzon aldian. Haren jarraitzaileei frankista deritze.

Bizitza

Haurtzaroan, aitak gaizki tratatzen zuen, maritxu eta Paquita deitzen baitzion. Helduaroan, izaera hotzekoa izan zen. Alaba bat sortu eta gero, ez zuen bizitza sexual aktiborik izan.[1] Gonzalo Queipo de Llano jeneral frankistak, berriz, Paca la Culona deitzen zion bizkarretik —inoiz ez aurpegira—, Francok egiten zizkion mespretxuen mendekutzat.[2][3][4]

1907an Toledoko Infanteriako Akademian sartu zen. Hiru urte geroago, teniente zela, Marokoko gerrara joan zen. Rifeko Gerran (1912) nabarmendu zen. Abd el-Krimek Marokoko gerra berriro piztu zuenean, Espainiar Legioako Tertzioko Lehen Banderaren buru zela, ekintza nagusietan hartu zuen parte: Xauen hartzea, Melillaren defentsa, Gurugu hartzea eta Dar-Drius berriro eskuratzea (1921-1922), eta talde beraren buru zela Al-Hoceimako lehorreratzean eta Afrikako gerraren amaian (1923-1925).

Miguel Primo de Riverak Zaragozako Akademia Militarreko zuzendari izendatu zuen (1928-1931). Garai hartan jadanik Europako jeneral gazteena zen. 1931n Errepublika eratu berriak Balear Uharteetako Komandantzia militarrera bidali zuen. Gerrako ministroaren aginduz, 1934an, Asturiasko iraultza sozialista zapaldu zuen. Hurrengo urtean, Estatu Nagusi Zentraleko buruzagitza hartu zuen, eta Gerrako Kontseilu Goreneko lehendakaritza bere esku gerattu zen. Herri Fronteak gaina hartu zuenean (1936ko otsailaren 16a), Kanarietako Komandantzia militarrera bidali zuten. Hala ere, harreman oso estuak gorde zituen marxismoaren garapena eragotzi nahi zuten gainerako buruzagiekin.

Manifestazioa Salamancan, indar frankistek Gijon okupatu zutela ospatzeko.

Afrikako osteak gobernu errepublikanoaren kontra altxatu zirenean (1936ko uztailaren 17a), hegazkinez Marokora heldu eta haiekin batu zen. Espainiako Itsas Armada gobernu demokratikoari leial mantendu zenez, ezin ziren Iberiar penintsulara igaro, eta estatu kolpea porrot egitear izan zen, penintsulan matxinatu faxistek ez baitzuten indar militar handirik. Francok, ordea, laguntza eskatu zien Adolf Hitler eta Benito Mussolini diktadore faxistei, eta haiek hegazkinak bidali zizkioten. Halaxe, penintsulara igaro zen Francoren armada. Han, konkistaturiko herri bakoitzean, ezkertiarra zen edo ezkertiartzat salatutako herritar oro hilarazi zuen Francok, Espainia «garbitzeko» helburua baitzuen.

Mairu Guardia, Francisco Francoren guardia pertsonala 1936tik 1956 arte.

Haren tropek laster egiten zutenez aurrera eta Toledoko alkazarra hartu zutenez, ospe handia lortu zuen Francok, eta 1936ko irailaren 28an gobernuburu eta generalísimo izendatu zuten gainerako jeneral matxinatuek. Gero, bere burua estatuburu izendatu zuen, bai eta Caudillo ere. Hitlerren eta Mussoliniren laguntzaz, matxinatu faxistek gerra irabazi zuten 1939ko apirilaren 1ean; nahiz eta militarki faxisten indarrak gobernu militarrarenak baino askoz ahaltsuago izan, badirudi gerra Francok nahita luzatu zuela, edozein oposizio zanpatzearren. Txikituta utzi zuen estatu osoa.[5]

Franco, Heinrich Himmlerrekin batera, 1940an.
Franco, Eibarren (Gipuzkoa) hitzaldia ematen, 1949an.
Francoren hilobia, Valle de los Caídosen, 2005ean.

Espainiako Gerra Zibila bukatu zenean, Bigarren Mundu Gerrak iraun zuen bitartean eta ondorengo urteetan, estatu gehienek Espainiako erregimen berriaren kontrako blokeoa egin zuten, Alemaniako eta Italiako erregimen faxistekin —mundu gerra hura galdu zutenekin— izandako lankidetza zela kausa. Erregimen totalitarioen gisara antolatu zuen Espainia. Gorteak eratu zituen, Espainarren Forua ezarri, eta erreferendum-legea eman. Era askotako gobernuak antolatu zituen, frankismoaren oinarrizko joerak aldatu gabe izan arren, une bakoitzeko gorabeheren arabera (militarrenak, teknokratenak...). Atzerriko harremanei dagokienez, Espainia beste herrialdeetatik independente gorde nahi izan zuen, autarkiaren ideiari jarraituz; Hitlerrekiko negoziazioetan huts egin ondoren, Bigarren Mundu Gerran ez sartzea erabaki zuen, baina Dibisio Urdina bidali zuen, nazien alde eta Sobietar Batasunaren aurka borrokatzera.

1950eko hamarkadan, AEBekin eta NBEarekin negoziazioak hasi zituen, eta poliki-poliki beste herrialde batzuekin ere harremanetan sartu, ekonomiak hala eskatzen baitzuen. Baina Espainiaren ortodoxia bereziaren ideiari eutsi zion betiere. Alderdi politiko bakarra onartu zuen beti, bera alderdi horren buru zela: Falange Española Tradicionalista y Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista (FET y JONS).

1966an, Estatuaren Lege Organiko berria eman zuen. Joan Karlos Borboikoa izendatu zuen, bere ondoren Espainiako estatuburu eta errege izan zedin. 1973an, gobernuburu-kargua Carrero Blanco almirantearen esku utzi zuen, baina ETAk Carrero Blanco hil zuen, eta era horretara Francoren ondorengo erregimenaren jarraipena zalantzan jarri zen. Franco 1975aren azaroan hil zen; lehentxeago, ETAko bi kide eta FRAPeko hiru hiltzera kondenatu eta hilarazi zituen. Franco hil eta berehala hasi zen erregimen-aldaketa, lehendik ere prestatzen hasia baitzegoen.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Guzmán, Cecilia. «'Generalísimo' para sus adeptos, “paquita” y “marica” para su padre» El Plural (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  2. (Gaztelaniaz) Preston, Paul. (2008-04-19). «Franco y sus generales» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  3. (Gaztelaniaz) Eyre, Pilar. (2013-11-08). «El Franco más íntimo y desconocido» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  4. (Gaztelaniaz) Eyre, Pilar. (1951). Franco confidencial : una historia de ambición de poder, intrigas de palacio e intimidades reservadas. (1. argitaraldia) ISBN 978-84-233-4741-4. PMC 868637338. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  5. Franco, la verdadera historia, BBC, 1992.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Franco Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Francisco Franco