Francisco Hormaetxe
Itxura
Francisco Hormaetxe | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1803ko abuztuaren 12a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Paris, 1862ko maiatzaren 23a (58 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Francisco Hormaetxe Orbegozo (Bilbo, 1803ko abuztuaren 12a – Paris, 1862ko maiatzaren 23a) bizkaitar politikaria izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko jaurerriko gobernuko idazkari izan zen 1833-1848 eta 1850-1852 bitarteko urteetan, diputatu Madrilgo Gorteetan 1853. urtetik aurrera, eta Espainiako kontsul nagusi ere bai. Liberala zen, baina Espainiako erregeen zerbitzari prestua. Foruen aldeko jarrera erakutsi zuen azken urteetan.
Viaje Pintoresco por las Provincias Vascongadas (Bilbo, 1846) obrako historia atala idatzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Díaz de Mendivil, Anacleto. (1841). La Linterna mágica, o sea, revista de los partidos políticos de Bilbao. Madril.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |