Francis Thompson
Itxura
Francis Thompson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Preston, 1859ko abenduaren 16a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1907ko azaroaren 13a (47 urte) |
Hobiratze lekua | St Mary's Catholic Cemetery, Kensal Green (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Ushaw College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta literatura-kritikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Francis Thompson (Preston, Lancashire, 1859ko abenduaren 16a - St. John´s Woods, Londres, 1907ko azaroaren 13a) ingeles poeta eta saiakera-idazlea izan zen.
Medikuntza-ikasketak hasi zituen, baina azterketak gainditu ez zituenez Londresa joan zen, eta noraezean bizi izan zen aldi batez. 1888an Merry England aldizkari katolikoko argitaldariaren laguntza jaso zuen bere lan lirikoak kaleratzeko. 1893. urtean, erlijioan eta mistizismoan oinarrituriko The Hound of Heaven (Zeruko erbi-zakurra) poema-bilduma idatzi eta kaleratu zuen, arrakasta handia izan zuena. Hurrengo urteetan idatzi zituen New Poems (1897, Poema berriak) poema-bilduma eta Shelley saiakera (1909), Inazio Loiolakoaren bizitzari eta San Joan La Sallekoari buruzko biografiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.