François de La Rochefoucauld
François de La Rochefoucauld | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1613ko irailaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1680ko martxoaren 17a (66 urte) |
Familia | |
Aita | François V de La Rochefoucauld |
Ama | Gabrielle du Plessis-Liancourt |
Ezkontidea(k) | Andrée de Vivonne (en) (1628ko urtarrilaren 20a - |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Leinua | House of La Rochefoucauld (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Prytanée National Militaire (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | oroitzapen-idazlea, idazlea eta militarra |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak |
François de La Rochefoucauld (Paris, Frantzia, 1613ko irailaren 15a - ib., 1680ko martxoaren 17a) frantses idazle moralista izan zen. La Rochefoucauld Llancourteko VI. dukea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketa militarrak egin zituen gaztetandik eta Richelieu kardinalaren aurkako mugimenduetan parte hartu zuelako preso hartu zuten, 1637an. 1648an, Mazarino kardinalaren aurkako matxinadan parte hartu zuen (Fronda), eta larri zauritu zuten 1652an, Condéren gudarosteko buruzagi zela.
Gerra- eta politika-joko hauek guztiak utzi eta, erregearen mendean jarri ondoren, sartu zen literatura-munduan. Réflexions ou Sentences et Maximes (1665) bere liburuak eskandalua eraman zuen Parisko literatura-giroetara, obra horretan gizakiari buruz nagusitzen den ikuspegi guztiz ezkorragatik. Maxima haietan, gizakiei bizitzako maila guztietan darien berekoikeria salatu zuen La Rochefoucauldek. 1665-1678 urte-bitartean plazaratu zuen bere obra, eta urte horietan guztiz zorroztu zuen estiloa. Erdi itsu utzi zuen gaitz batek jo zuen zahartzaroan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François de La Rochefoucauld |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.