François Duvalier
François Duvalier | |||
---|---|---|---|
(1968) | |||
1957ko urriaren 22a - 1971ko apirilaren 21a ← Antonio Thrasybule Kébreau (en) - Jean-Claude Duvalier ⊟ | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Port-au-Prince, 1907ko apirilaren 14a | ||
Herrialdea | Haiti | ||
Heriotza | Port-au-Prince, 1971ko apirilaren 21a (64 urte) | ||
Heriotza modua | : diabetes mellitusa | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Simone Duvalier (1939ko abenduaren 27a - 1971) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Haitiko Estatu Unibertsitatea Michigango Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta medikua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Vudua katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | National Unity Party (en) | ||
François Duvalier (Port-au-Prince, 1907ko apirilaren 14a – Port-au-Prince, 1971ko apirilaren 21a), ezizenez Papa Doc, haitiar sendagile eta politikaria izan zen. Haitiko presidente konstituzionala izan zen 1957tik aurrera, eta diktadorea 1964tik 1971n hil zen arte. Jean-Claude Duvalier semea izan zuen ondorengo.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1934an, medikuntzan lizentziatu zen Haitiko Unibertsitatean. Gaixotasun infekziosoen arloan nabarmendu zen bere herrialdean bertan; hori dela-eta, "Papa Doc" ezizena jaso zuen. 1946an, Osasun Zerbitzu Nazionaleko zuzendari nagusi izendatu zuten, eta Osasun Publikoko ministro 1949an. 1950ean, Paul Eugène Magloireren estatu kolpearen aurka azaldu zen.
Magloire lehendakaria agintetik kendu ondoren, presidente hautatu zuten 1956an, eta hurrengo urtean hartu zuen kargua. Oposizioaren buruzagi gehienak egotzi zituen herrialdetik, eta konstituzioa egokitu zuen. Agintekeriarekin jokatu zuen ordutik aurrera, eta komunismoaren eta atzerritarren aurka borrokatu zen, hainbat pertsona jazarriz; esparru askotako profesional ugari bota zituen herrialdetik. AEBekin harreman gorabeheratsuak izan zituen eta, Afrikara begira, Panafrikanismoaren sustatzaile agertu zen.
Vuduaren jarraitzailea izan zen, eta Eliza Katolikoaren aurkako politika eraman zuen aurrera. Agintzeko izua erabili zuen eta horretarako Tonton Macoute erakunde paramilitarra osatu zuen. 1964an, diktadura ezarri ondoren, bizi guztirako lehendakari izendatu zuen bere burua, eta Jean-Claude semea ondorengotzat hartu zuen. Hil ondoren, Jean-Claudek hartu zuen aitak utzitako lekua, baina 1986an Frantziara erbesteratu behar izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Duvalier |