Edukira joan

Sare-antzeko eraketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Formazio erretikularra» orritik birbideratua)
Sare-antzeko eraketa
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezformatio reticularis
MeSHA08.186.211.132.772
TAA14.1.00.021, A14.1.05.403 eta A14.1.06.327
FMA77719
Terminologia anatomikoa
Lower pons horizontal KB
Reticular formation

Tronkoenzefaloaren sabaian neuronak multzoetan elkartzen dira, tronkoenzefaloren nukleoak osatzen. Nukleoak osatzen ez dituzten neuronak sare-antzeko eraketa batean antolatzen dira. Antolakuntza honek sare-antzeko eraketa du izena, eta garrantzia handiko betebeharrak ditu. Nahiz eta a priori neurona antolakuntza hau nahaste-borraste bat dirudi, gradu handiko egitura bat da. Hain zuzen ere, neurona talde ezberdinez osatuta dago, eta betebehar espezifikoak betetzen dituzte talde hauek. Neurotransmisore ezberdinak erabiltzen dituzte, eta konexio partikularrak garatu ere.

Sare-antzeko eraketaren betebeharrak anitzak dira. Motor jardueraren erregulazioan hartzen du parte, sensitiboan eta begetatiboan baita, eta bereziki kontzientzia mailaren jardueran. Sistema ezberdinak bertakotzen ditu eta organismoaren erantzun globaletan laguntzen du.

Sare-antzeko eraketaren neuronen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neuronen zitoarkitektura da morfologia eta funtzioa antolakuntzaren oinarri. Honen ondorioz, hurrengo ezaugarriak ditugu aipagarri:

  1. Neurri ezberdinak dituzte. Handiak, ertainak eta txikiak, eta neurri bakoitza tronkoenzfaloaren kokapen zehatzetan biltzen da.
  2. Elkartze neuronak (Golgi II motakoak) urriak dira. Hauek, axon motza eta adartua dute, neuronaren somaren gertu.
  3. Neuronen axonak kolateral ugariak dituzte. Honi esker, impultsoaren barreiatzea handiagoa da.
  4. Dendritak, orokorrean luzeak dira, eta erradialki kokatzen dira (neurona isodendritiko mota)
  5. Askotan impultso nerbiosoa gorantz eta beherantz aldi berean jotzen du, sinapsiari esker, edo axonaren adartzeari esker, eta abar.

Sare-antzeko eraketaren antolakunza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare-antzeko eraketa hiru bandatan zatituta egoten da. Hauek dira: erdikoa (medial), bitartekoa (intermedia edo paramedial) eta aldekoa (lateral).

  • Erdiko banda: rafe izena ere hartzen du. Bere neurotransmisore ugariena serotonina da.
  • Bitarteko banda: Erdikoaren kampoan eta aldean kokatzen da. Hemen aurkitzen diren neuronak ertainak eta handiak dira. Horregatik banda honi gigantozelular ere deitu ahal da. Bere betebeharren artean nahiezko mugimenduen erregulazioa, funtzio begetatiboak, minaren transmisioa eta kontzientziaren kontrola aurkitzen ditugu.
  • Aldeko banda: neurona txikiz osatuta dago. Honen ondorioz batzuk parvocelular edo erretikularra deitzen diote. Neurotransmisoreak adrenergikoak (batzuk) eta kolinergikoak (besteak) dira. Banda honen betebeharrak biszeren funtzioiak erregulatzea (batez ere nerbio bagoarenak) eta aho-aurpegiko mugimendual kontrolatzea dira.

Sare-antzeko eraketaren konexioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konexioak anitzak dira sare-antzeko eraketaren barruan, eta sare-antzeko eraketa eta nerbio-sistema zentralaren beste osagaiekin ere.

  • Aferentziak: gutxi gora-behera, sistema guztiek eferentziak ematen dituzte sare-antzeko eraketari. Motorrak, sensitiboak, burmuin azalatik, bereziki area somatosensitibotik, nukleo basaletatik, nukleo gorritik, eta abar.
  • Eferentziak: Aipagarrienetakoak goranzko eferentziak eta beheranzko eferentziak dira.

- Beheranzkoak: traktu erretikulu-espinala (mediala eta laterala). Hauek biak, interneuronen bitartez motoneurona alfa eta gamma eta neurona sentsitiboaren gainean egiten dute lan.

- Goranzkoak: talamoan, hipotalamoan, nukleo basaletan eta burmuin azalean amaitzen dira. Bere betebeharra kontzientzia mantentzea da (gorantzko erretikular aktibatzaile sistema ere deitu daiteke goranzko eferentzia multzo honi)

Sare-antzeko eraketa eta beren funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzio anitz eta ezberdinak betetzen ditu, batik bat:

  • Funtzio motorra: gorputzaren postura mantentzea, orekaren mantentzea, zenbait muskuluen mugimenduan laguntzea eta koordinatzea, eta abar.
  • Begien kanpotiko muskulaturaren gainean ere du eragina. Konbergentzia eta begien konjugazioan du eragipen sare-antzeko eraketak. Hauek begiradaren zentroen (sare-antzeko eraketaren eremu bereziak) bitartez lortzen dira. Zentro hauek begirada bertikalaren zentroa eta begirada horizontalaren zentroak dira, zehazki.
  • Funtzio biszeralak: sistema nerbioso begetatiboaren erantzunetan parte hartzen du sare-antzeko eraketak. Batez ere, nerbio bagoaren bitartez eragiten diren erantzun begetatiboen gainean du efektu. Adibide giza: bomitoa, arnasketa, bihotzaren zentroa, eztula, zotina, erantzun baskularrak eta abar.
  • Funtzio sensitiboak: batez ere, garrantzia handia hartzen du minaren erregulazioan.
  • Kontzientzia: Kontzientzia mantentzea du sare-antzeko eraketak betebehar. Baita ere, kontzientziaren modulazioan hartzen du parte, lo eta iratzar zikloak mantentzen.

Neuroanatomía Humana. Aspectos funcionales y clínicos. Ojeda, J.L. 1ª ed.© 2004 R 2005 324 págs. ISBN 9788445814086 Editado por: ELSEVIER-MASSON

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]