Edukira joan

Forlane

Wikipedia, Entziklopedia askea

Forlane edo Forlan izenekoa (italieraz Furlana, frantsesetik Forlane bezala etorria) erritmo biziko dantza tradizional bat da, jatorria Friulin duena. Frantzian XVII. mendearen amaieran sartua izan zen eta laster bihurtu zen dantza gortetar bat. Hortik barrokoko suite frantziar eta alemaniarretan mugimendu bezala sartua izatera pasa zen, eta ondoren erromantizismoko suitetan.[1][2]

Bere erabilerei dagokionez, Johann Sebastian Bachek bere lehen suite orkestralean forlane bat sartu zuela nabarmendu behar da, Maurice Ravel konposatzaile ziburutarrak dantza honen barrokoko erabilera gogorarazi zuen Le Tombeau de Couperin izeneko pianoarentzako bere suitean, honen denbora neurritu egin zuen arren. Ernest Chaussonen Quelques Danses izeneko pianoarentzako suitean ere forlane bat interpretatzen da, baina erritmo oso biziko 3/6an.

Denis Labord Lapurdiko etnologoak beste dantza barroko arin batzuekin lotzen zituen, Irlandako Giga-rekin eta Baztango zortzikoarekin duen antzekotasunaz idatzi zuen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Larousse. (impr. 2005). Dictionnaire de la musique. ([Nouvelle éd.]. argitaraldia) Larousse ISBN 2-03-505545-8. PMC 470442025. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  2. Encyclopédie de la musique.. Librairie Générale Française 1992 ISBN 2-253-05302-3. PMC 26909068. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  3. Six etudes sur la societe basque.. L'Harmattan 2013 ISBN 978-2-296-38575-7. PMC 1100880232. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]