Edukira joan

Fontes Linguae Vasconum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta
Motaaldizkari, aldizkari akademiko eta sarbide irekiko aldizkari
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1969
Hizkuntzaeuskara, gaztelania
Argitaratze lekuaIruñea
ArgitaletxeaVianako Printzea Erakundea
Gai nagusiaeuskara
Banaketa
Banatze-eremua Nafarroa Garaia
MaiztasunaSeihilabetekaria
Salneurria10 €
Historia
ZuzendariaEkaitz Santazilia
Editore-buruaEkaitz Santazilia
Identifikadoreak
ISSN0046-435X
https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/

Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta (FLV) hizkuntza ikerkuntzako aldizkari bat da, 1969an sortua. Vianako Printzea Erakundeak argitaratzen du. Euskararen gaineko ikerketa filologiko linguistiko eta literarioak argitaratzen ditu, bai eta hizkuntzaren lekukotasun anitz ere, euskalkien berri edo eta beste alderdi historikoena ere ematen dutenak.

Artikuluak gehienbat euskaraz edo gaztelaniaz agertu dira.

Jose Esteban Uranga Galdeano izan zen lehen zuzendaria. Gero Vicente Galbete Guerendiáin etorri zen, eta ondoren —epe laburrez— Jose María Yárnoz. Ondotik Julio Caro Baroja etorri zen eta hari, urte luzez, Jose Maria Satrustegik hartu zion segida. Patxi Salaberri Zaratiegi izan zen arduraduna gero, eta 2016 bukaeratik Ekaitz Santazilia da zuzendaria.

Haren orrialdeetan zehar, hizkuntzalari ospetsu askoren sinadurak ikus daitezke, hala nola Koldo Mitxelena, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Ricardo Zierbide, Joan Coromines, Estornes Lasa anaiak, Julio Caro Baroja, Antonio Tovar, Jose Maria Sánchez Carrión Txepetx, Jimeno Jurio, Koldo Artola, Jose Maria Satrustegi bera, Iñaki Camino, Iñaki Gaminde, edo Patxi Salaberri Zaratiegi, bai eta nazioartean ezagunak diren beste hainbat, Nils Holmer edo W. W. Schuhmacher esate baterako.

Argitalpen batzordea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkariak dohako eta mugarik gabeko on line sarbidea jartzen du eskura beren aldizkarien eduki guztietara, argitaratzen diren puntutik, Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0 Internacional lizentzia baten azpian.

Gordailuak, datu baseak eta sailkapen sistemak. Oihartzunaren neurgailuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkaria honako datu base eta sailkapen sistemetan aurki daiteke:

Capes; Centro de Documentación César Borgia; COPAC; Copernicus International (ICI); Dialnet; DICE; DOAJ; ERIH Plus; Generalif; INGUMA; InRech; ISOC; ISSN Register online; Latindex; Linguist List; MIAR; MLA-Modern Language Association database; NPI-Norwegian Register for Scientific Journals; Recolecta; REGESTA IMPERII; ResearchBib; RESH; Road; Scientific Indexing Services; Scopus; SJIF; SUDOC; ULRICH’s; ZDB.

ICDS (MIAR) 2021 = 10

Dialnet Métricas 2019: 0,063 (C2)

ANEP eta CIRCeko C kategorian sailkatua; CARHUSeko D kategorian sailkatua.

ICV (ICI) 2019 = 76.78

  • Paperezko bertsioa: 0046-435X
  • Bertsio elektronikoa: 2530-5832
  • ISSN-L: 0046-435X.
  • 10.35462/flv

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]