Fonetika
Fonetika (grekotik φωνή (foné), "soinua" edo "ahotsa"), hizkuntzalaritzan, hizkuntza baten soinuen egitea eta oharpena aztertzen dituen zientzia da.
Hizkuntzaren hotsen ahoskera (artikulazioen fonetika), hots horien ezaugarri akustikoak (fonetika akustikoa) eta hizkuntzaren sistemaren barruan duten zeregina (hizkuntzalaritzaren fonetika) aztertzen ditu. Fonetika berria 1867an hasi zen, Alexander Melville Bellek hotsak marrazkietan irudikatzeko egin zituen ikerketekin. Fonetikaren ahalegin nagusia giza hizketaren hotsen sailkapenean datza. Noam Chomsky eta Morris Halle hizkuntzalariek 30 ezaugarriko zerrenda egin zuten, giza hotsen ñabardura eta berezitasun garrantzitsu guztiak sailkatzeko.
Hotsen irudikapenerako zenbait transkripzio sistema erabili dira; ezagunena Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa da (frantsesez, Alphabet phonétique international edo API; ingelesez, International Phonetic Alphabet edo IPA). Horrela, ahozko soinuak idatz daitezke, hizkuntza edo dialektoaren arabera. IPA oso erabilgarria da fonetika ikasteko eta hizkuntzak irakasteko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezagutzen diren lehen azterketa fonetikoak K.a. VI. mendean egin ziren gramatika sanskritoan oinarrituta[1]. Lehen ikerlari horien artean, Pāṇini ezagunenetako bat da, K.a. 350ean lau zatitan banatutako gramatika idatzi baitzuen. Hizkuntzalaritza modernoan eragin handia du, eta oraindik ere "idatzi den edozein hizkuntzaren gramatika generatiborik osoena" da. Gramatika hura hizkuntzalaritza modernoaren oinarria izan zen eta zenbait printzipio fonetiko garrantzitsu deskribatu zituen, horien artean sonoritatea. Lehen kontakizun horrek erresonantzia tonuak, ahots-kordak itxita daudenean, edo zaratak, ahots-kordak irekita daudenean sortutakoa bezala deskribatzen du. Gramatikaren printzipio fonetikoak "primitibotzat" hartzen dira, euren analisi teorikoaren oinarria direlako eta ez analisi teorikoaren objektuak, eta printzipioak euren fonologia sistematik ondoriozta daitezke[2].
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luis MICHELENA, Fonética histórica vasca, Lehen edizioa 1961. Bigarren edizio zuzendua 1977. ISSN: 0582-6152[3].
- Miren Lourdes Oñederra Olaizola, Fonetika fonologia hitzez hitz[4], UPV/EHU. 2004.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Caffrey, Cait (2017). "Phonetics". Salem Press Encyclopedia. Salem Press.
- ↑ Kiparsky, Paul (1993). "Pāṇinian linguistics". In Asher, R.E. (ed.). Encyclopedia of Languages and Linguistics. Oxford: Pergamon.
- ↑ «Fonética histórica vasca. ASJU 47-2 (2013). Zenbaki osoa» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 47 (2) 2018-05-18 doi: . ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ Oñederra Olaizola, Miren Lourdes, (1958- ). ([2004]). Fonetika fonologia hitzez hitz. E.H.U., Argitalpen Zerbitzua = U.P.V., Servicio Editorial ISBN 8483736863. PMC 433371647. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |