Folies Bergèreko taberna
Itxura
Folies Bergèreko taberna | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Édouard Manet |
Sorrera-urtea | 1882 |
Izenburua | Un bar aux Folies Bergère |
Mugimendua | inpresionismoa Errealismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 96 () × 130 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Courtauld Gallery (en) |
Bilduma | Courtauld Gallery (en) eta Courtauld Institute of Art (en) |
Inbentarioa | P.1934.SC.234 |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Hiria | Londres |
Folies Bergèreko taberna (frantsesez: Un bar aux Folies Bergère), 1882an Édouard Manetek margotutako olio-pintura da. Maneten azken lan garrantzitsutzat jotzen da.
Eszena, itxurak itxura, artistaren langelan egin zen, eta ez Folies Bergèreko tabernan, nahiz eta modeloa bertako benetako zerbitzaria izan. Tabernako barraren gainean dauden gauzak piramideen eran daude kokaturik, eta, gailurra, zerbitzariaren bularreko lore sortan dago. Baina kritikarien arreta handiena ispiluak jaso du. Eszena ez du zuzenean islatzen, emakume gaztea eta bere aurrean dagoen gizona kontuan hartuta, ikuslearen pare-parean ez baitaude.