Floridablancako kondea
Floridablancako kondea | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1777 - 1792 ← Jerónimo Grimaldi, 1st Duke of Grimaldi (en) - Pedro Pablo Abarca de Bolea ⊟
1772 - 1776
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Murtzia, 1728ko urriaren 21a | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Heriotza | Sevilla, 1808ko abenduaren 30a (80 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | NN Moñino | ||||||
Ama | NN Redondo | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Kidetza | Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) | ||||||
Izengoitia(k) | Antonio José Dorre |
José Moñino y Redondo, Floridablancako kondea (Murtzia, 1728ko urriaren 21a - Sevilla, 1808ko abenduaren 30a), espainiar politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1772an Espainiako enbaxadorea Erroman izendatu zuten. Han Klemente XIV.a aita santuak Jesusen Lagundia desegin zezan ahalegindu zen[1]. Esker onez, Karlos III.ak handiki titulua eman eta 1777an estatu-idazkari izendatu zuen. Espainiako administrazioa aldatu zuten eraberritze handiak eragin zituen: herri-administrazioko antolaketa berria, Estatuko Batzarraren sorkuntza, itsas gudarostearen eraberritzea; Menorca eta Florida eskuratzea, Sacramento, Fernando Poo eta Annobon Espainiako koroara ekartzea, eta Astronomia Behatokia, Izadiaren Historiako Kabinetea eta San Fernando Bankua sortzea.
1792an, Karlos IV.ak bere karguetatik kendu ostean, denbora labur batez Iruñeko zitadelan preso egon zen. Ondoren, politikatik urrun, Murtzian bizi izan zen, 1808an Napoleonen erasoa hasi zen arte. Orduan, erasotzailearen kontra borrokatzeko sortutako Batzar Zentralaren lehendakari hautatu zuten. Urte horretan bertan Sevillan hil zen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Conde de Floridablanca Biografiasyvidas.com
- ↑ Floridablanca, conde de. José Moñino Artehistoria.jcyl.es
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Floridablancako kondea |