Five Minutes of Heaven
Five Minutes of Heaven | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Five Minutes of Heaven |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 89 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Belfast, Dundonald, Lurgan, Glenarm eta Newtownards |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Oliver Hirschbiegel |
Gidoigilea(k) | Guy Hibbert (en) |
Antzezlea(k) | |
Liam Neeson (Alistair (en) ) James Nesbitt Anamaria Marinca Conor MacNeill Kevin O'Neill (en) Mark Ryder Paul Kennedy Richard Dormer | |
Ekoizpena | |
Ekoizle eragilea | Steven Wright (en) |
Edizioa | Hans Funck (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Holmes (musikaria) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ipar Irlanda |
Argumentu nagusia | Ipar Irlandako gatazka |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Five Minutes of Heaven (euskaraz Bost Minutuz Zeruan) 2009ko Oliver Hirschbiegel alemaniar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Guy Hibbert britainiar gidoigileak idatzi zuen. Liam Neeson eta James Nesbitt aktoreek antzeztu zuten.
2009ko urtarrilaren 19an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975, Ipar Irlanda, Lurgan hiria. Ipar Irlandako gatazka puri-purian da, alde batetik IRA eta bestetik talde unionistak elkar borrokatzen direlarik. Ulstergo Bolountario Talde loialistak katoliko guztiak errepublikartzat jotzen ditu eta haiek hil asmoz dabil.
Alistair Little (Mark Davison), UVF loialista erakunde armatuaren talde bateko 17 urteko kideak odol isuria jazo dadin ezinegonean dago. Berak eta bere lagun taldeak beren buruzagiengandik James Griffin katoliko gaztea hiltzeko onarpena jaso berri dute. Erailketa gertatzean, biktimaren anaia den 11 urteko Joe Griffin (Kevin O' Neill) mutikoak bere anaia nola hiltzen duten ikusi eta betirako traumatizatua geldituko da, hori gutxi balitz, bere amak (Paula McFetridge) etsipenaren-etsipenez anaiaren hilketa ez eragotzi izana aurpegiratuko dio eta handik gutxira aita semearen heriotzaren atsekabearewn ondorioz bihotzeko batez hilko da.
Hogeitamar urte beranduago, Ipar Irlandan bizi den Bake Prozesua eta Elkarbizitzaren harira, Joe (James Nesbitt) eta Alistair (Liam Neeson) kameren aurrean elkar topatuko dira. Alistairrek jada bere gartzela zigorra betea du, baina Joe Griffinek beste asmo batzuk dauzka gogoan.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](agerpenaren arabera)
- Alistair gaztea - Mark Davison
- Andy - Diarmuid Noyes
- Alistairren ama - Niamh Cusack
- Stuart - Matthew McElhinney
- Dave - Conor MacNeill
- Alistairren aita - Paul Garret
- Joe gaztea - Kevin O' Neill
- Jim - Gerard Jordan
- Joeren ama - Paula McFetridge
- Joe heldua - James Nesbitt
- Joeren txoferra - Barry McEvoy
- Alistair heldua - Liam Neeson
- Alistairren txoferra - Richard Orr
- Michael - Richard Dormer
- Vika - Anamaria Marinca
- David - Jonathan Harden
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Five Minutes of Heaven filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgunea {en}
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Film osoa ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- 2009ko filmak
- Oliver Hirschbiegelek zuzendutako filmak
- Liam Neesonek antzeztutako filmak
- James Nesbittek antzeztutako filmak
- Anamaria Marincak antzeztutako filmak
- Conor MacNeillek antzeztutako filmak
- Mark Ryderrek antzeztutako filmak
- Paul Kennedyk antzeztutako filmak
- Richard Dormerrek antzeztutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Irlandako filmak
- Ipar Irlandako gatazkari buruzko filmak
- Drama filmak