First Cow
First Cow | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | First Cow |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 121 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kelly Reichardt |
Gidoigilea(k) | Kelly Reichardt Jon Raymond (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Scott Rudin |
Edizioa | Kelly Reichardt |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | William Tyler |
Argazki-zuzendaria | Christopher Blauvelt (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Oregon |
Historia | |
Jasotako sariak | |
a24films.com… | |
|
First Cow 2019an Kelly Reichardtek zuzendutako film dramatiko estatubatuarra da. Pelikularen gidoia Jonathan Raymonden The Half Life nobelan oinarrituta dago eta Raymondek berak idatzi zuen Reichardtekin batera.
Pelikula Telluride Zinema Jaialdian estreinatu zen lehenengo aldiz 2019ko abuztuaren 30ean. Gainera, Berlineko Nazioarteko Zinemaldiaren 70. edizioan[1][2] Urrezko Hartza lortzeko proposatu zuten. 2020ko martxoaren 6an Estatu Batuetako zinemetan estreinatu zen eta urte bereko uztailaren 10ean VOD plataformetan argitaratu zen. 2020ko New York Film Critics Circle Sarietan[3] Pelikula Hoberenaren saria irabazi zuen eta National Board Reviewk[4] 2020ko hamar pelikula onenetarikoen artean izendatu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1820. urtean, Otis “Cookie” Figowitz ehiztari talde batekin Oregon lurraldean zehar bidaiatzen ari den sukaldaria da. Gau batean, Cookiek King-Lu deituriko txinatar etorkin bat ezagutzen du. King-Lu gizon errusiar bat hil ondoren ihesean dabil eta Cookiek gaua bere kanpin-dendan igarotzea eskaintzen dio. Hurrengo goizean, King-Lu-k ihes egiten du.
Geroago Cookie eta Lu berriro elkartzen dira eta hainbat egun igarotzen dituzte elkarrekin Luren etxolan. Egun horietan zehar, Luk iraganean egindako bidaietaz eta baserri bat edukitzeko desiraz hitz egiten du. Cookiek ordea, San Frantziskon ireki nahi duen hotel edo okindegia aipatzen ditu. Egun batean, Lurraldeko Nagusiak lehenengo behia lurraldera ekarri duela entzuten du sukaldariak. Horrek iraganean Bostoneko okin baten laguntzailea izan zela gogorarazten dio Cookieri eta behiaren esnea lortzekotan opilak egin ahal dituela esaten dio Luri. Beraz, gauean nagusiaren jabetzan sartzen dira ezkutuan, Cookiek behia jetzi eta Luk zuhaitz batetik zelatatu egiten du. Gaileta labealdi bat prestatzeko nahikoa esne lortzen dute. Cookie ez da lortutako emaitzarekin pozik geratzen, gaileta goxoagoak izatea espero zuelako; baina Luri okurritzen zaio lurraldean dagoen janariarekin konparatuta gaileta horiek askoz hobeak direla eta dirua lortzeko era erraza izango litzatekela.
Beraz, gailetak merkatura eramaten dituzte eta salmentan jartzen dituzte. Bezeroek gailetaren errezetari buruz galdetzerakoan “sekretu txinatarra” dela erantzuten du Luk. Gailetak berehala ezagun egiten dira eta minutu gutxietan lehenengo labealdi osoa saltzen dute. Hurrengo egunetan, gailetak dastatu nahi dituzten gizonen ilarak ilarak sortzen dira.
Egun batean, Lurraldeko Nagusiarentzat gaileta bat gordetzeko eskatzen diete, Nagusia gailetek lortutako ospearekin intrigatuta baitago. Nagusiak gaileta disfrutatzen du eta bilera garrantzitsu baterako clafoutis bat prestatzeko eskatzen dio Cookieri. Bileran, Lurraldeko Nagusiak tea esne-gainarekin eskaintzen dio gonbidatuari eta komentatzen du behiak ez duela esne askorik ematen nahiz eta kalitate handiko arraza bateko behia den; komentario horrek Cookie eta Lu urduritzen ditu. Nagusiak Cookie, Lu eta bi gonbidatuak behia ikustera eramaten ditu; behiak Cookie ezagutzen du eta buruarekin laztantzen du. Bilera amaitzen denean, Cookie negozioarekin amaitu eta Lurekin beste leku batera joan nahi duela adierazten du; baina Luk beste labealdi bat prestatzeko konbentzitzen du Cookie, diru pixka bat gehiago behar dutela esanez. Cookie onartzen du eta hurrengo gauean behiarengana joaten dira berriro ere.
Lurraldeko Nagusiaren etxean bizi den gizon bat kanpoan dago gau horretan. Luk gizona ikusten duenean, Cookieri seinale bat egiten saiatzen da baina igota dagoen zuhaitzaren adarra apurtu eta erori egiten da. Cookie behiarengandik urruntzen da, Lu ondo dagoen ikusteko. Nagusiaren gizonak zarata entzuten du eta etxeko guztiak abisatzen ditu, erasopean daudelaren ustean. Cookie eta Lu ihesean hasten dira eta Nagusiak behiaren esnea lapurtzen aritu direla konturatzen denean, hilko dituela adierazten du. Ehiza moduko bat hasten da; Nagusiak eta bere gizonek Cookie eta Lu ibaiaren alboan dagoen amildegi batean inguratzen dituzte. Lu ibaiera salto egin eta igerian ihes egiten du, Cookie ordea, zuhaixka batzuetan ezkutatzen da. Cookie ihes egiten saiatzen da Nagusiaren gizonak urruntzen direnean, baina muino batetan behera erortzen da eta buruan zauri bat jasaten du. Sorterriko Amerikako bikote baten etxola batean esnatzen da eta bere laguna bilatu behar duela esaten diote.
Bitartean, Luk kanoa bat duen gizon bati ordaintzen dio ibaian behera eraman dezan. Bere etxolara bueltatzen da, zuhaitzean ezkutatutako dirua berreskuratzeko asmoz. Lu ezkutatu egiten da Nagusiaren gizonak etxolara heltzen direla eta suntsitzen dutela ikusten duenean. Gizonak joaten direnean, zuhaitzetik dirua hartzen du. Cookie etxolara bueltatzen da eta bidetik behiaren albotik igarotzen da, orain hesi batek inguratzen du. Nagusiaren gizonetako bat Cookieren atzetik doa pistola batekin, baina Cookie ez da konturatzen. Lu eta Cookie etxolan elkartzen dira eta hegoaldera joateko ontzi bat hartzeko plana egiten dute. Cookie, oraindik burutik zaurituta, ezin du Luren erritmoa mantendu. Momentu batean Cookie lurrean etzan egiten da, bere zauria okerrago ipintzen delako. Lu bere alboan etzan egiten da eta bertan salbu daudela esaten dio, pistolaren gizonak beraien atzetik dabilela ez jakinda. Egun beren eskeletoek kokapen berean jarraitzen dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- John Magaro: Otis "Cookie" Figowitz
- Orion Lee: King-Lu
- René Auberjonois: Erroia daukan Gizona
- Toby Jones: Lurraldeko Nagusia
- Ewen Bremner: Lloyd
- Scott Shepherd: Kapitaina
- Gary Farmer: Totillicum
- Lily Gladstone: Lurraldeko Nagusiaren emaztea
- Alia Shawkat: Txakurra daukan Emakumea
- Dylan Smith: Jack
- Stephen Malkmus: Biolinista
- Mitchell Saddleback: Lurraldeko Nagusiaren Zerbitzaria
- Jared Kasowski: Thomas
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko urrian, Kelly Reichardtek eta Jonathan Raymondek idatzitako gidoiaren pelikula Reichardtek berak zuzenduko zuela jakinarazi zen. Neil Kopp, Vincent Savino, Anish Savjani, Scott Rudin eta Eli Bushek pelikularen ekoizle dira, FilmScience eta Scott Rudin Productions ekoiztetxeen izenpean, banatzailea A24 izan zen. [5]
Urte bereko azaroan, René Auberjonois aukeratu zuten aktore gisa.[6] 2019ko martxoan, John Magaro protagonista izango zela esan zuten.[7]
2018ko azaroan hasi zen filmaketa eta Reichardten beste pelikula ugari bezala Oregonen filmatu zen.[8] Pelikula 4:3 aspect ratioan filmatu zen.[9]
Estreinaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko abuztuaren 30ean estreinatu zen lehenengo aldiz Telluride Zinemaldian.[10] New Yorkeko Zinemaldian proiektatua izan zen 2019ko irailaren 28an.[11] 2020ko martxoaren 6an Estatu Batuetako 4 zinematan estreinatu zen, baina martxoaren 15ean A24k zinema aretoetatik kendu zuen pelikula COVID-19aren pandemiaren eraginez. 2020ko uztailaren 10ean pelikula VOD plataformetan estreinatu zuten.[12]
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rotten Tomatoes webguneko 144 erreseinatan oinarrituta, �ko onarpena eta batazbesteko 8,5/10eko kalifikazioa du filmak.[13] Metacriticen pelikulak 100etik 89eko batazbesteko nota du, 41 kritikariren erreseinetan oinarrituta, “gorespen unibertsala” adieraziz.[14]
The A.V. Club egunkari digitaleko A. A. Dowd eta Katie Rifek filmaren kritika positiboa egin zuten, pelikularen sinpletasuna eta narrazioaren zehaztasuna goraipatuz.[15]
2020ko amaieran, 119 zinema kritikarik First Cow urteko 10 pelikula onenen artean kokatu zuten, horietako hamazortzik pelikula lehenengo postuan kokatuz eta hogeik bigarren postuan kokatuz.[16]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saria | Ospakizunaren Data | Kategoria | Hartzailea | Emaitza |
---|---|---|---|---|
Berlin International Film Festival | 2020ko martxoaren 1a | Urrezko Hartza | First Cow | Nominatua |
Boston Society of Film Critics Awards | 2020ko abenduaren 13a | Pelikula Onena | First Cow | Nominatua |
Zuzendari Onena | Kelly Reichardt | Nominatua | ||
New York Film Critics Circle Awards | 2020ko abenduaren 18a | Pelikula Onena | First Cow | Irabazlea |
Chicago Film Critics Association | 2020ko abenduaren 21a | Pelikula Onena | First Cow | Nominatua |
Zuzendari Onena | Kelly Reichardt | Nominatua | ||
Egokitutako Gidoi Onena | Jon Raymond eta Kelly Reichardt | Nominatua | ||
Argazki Zuzendari Onena | Christopher Blauvelt | Nominatua | ||
Arte Zuzendaritza Onena | Lisa Ward eta Vanessa Knoll | Nominatua | ||
Jantzi-Diseinatzaile Onena | April Napier | Nominatua | ||
Florida Film Critics Circle | 2020ko abenduaren 21a | Pelikula Onena | First Cow | Irabazlea |
Zuzendari Onena | Kelly Reichardt | Nominatua | ||
Aktore Onena | John Magaro | Nominatua | ||
Egokitutako Gidoi Onena | Jon Raymond eta Kelly Reichardt | Nominatua | ||
Soinu Banda Onena | William Tyler | Nominatua | ||
Greater Western New York Film Critics Association Awards | 2020ko abenduaren 31a | Pelikula Onena | Nominatua | |
Zuzendari Onena | Kelly Reichardt | Nominatua | ||
Egokitutako Gidoi Onena | Jon Raymond eta Kelly Reichardt | Nominatua | ||
Argazki Zuzendari Onena | Christopher Blauvelt | Nominatua | ||
Alliance of Women Film Journalists | 2021eko urtarrilaren 4a | Zuzendari Onena | Kelly Reichardt | Nominatua |
Egokitutako Gidoi Onena | Jon Raymond eta Kelly Reichardt | Nominatua | ||
Emakumezko Zuzendari Onena | Kelly Reichardt | Nominatua | ||
National Society of Film Critics | 2021eko urtarrilaren 9a | Pelikula Onena | Nominatua | |
Zuzendari Onena | Kelly Reichardt | Nominatua | ||
Gidoi Onena | Jon Raymond eta Kelly Reichardt | Nominatua | ||
Gotham Awards | 2021eko urtarrilaren 11 | Pelikula Onena | First Cow | Nominatua |
Aktore Onena | John Magaro | Nominatua | ||
Errebelazio Aktore Onena | Orion | Nominatua | ||
Gidoi Onena | Jon Raymond eta Kelly Reichardt | Nominatua | ||
Critics' Choice Movie Awards | 2021eko martxoaren 7a | Egokitutako Gidoi Onena | Jon Raymond eta Kelly Reichardt | Jakiteke |
Argazki Zuzendari Onena | Christopher Blauvelt | Jakiteke | ||
Independent Spirit Awards | 2021eko apirilaren 22a | Pelikula Onena | First Cow | Jakiteke |
Zuzendari Onena | Kelly Reichardt | Jakiteke | ||
Taldeko Gizonezko Aktore Onena | Orion Lee | Jakiteke |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Reichardt, Kelly. «An Interview with Kelly Reichardt» Kelly Reichardt (University of Illinois Press): 111–124. ISBN 978-0-252-05010-7. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ «Die Physik-Berlinale, Teil I/Die Physik-Berlinale, Teil II» Physik Journal 56 (3): 18–19. 2000-03 doi: . ISSN 0031-9279. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Awards - New York Film Critics Circle - NYFCC. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Hipes, Patrick; Hipes, Patrick. (2021-01-26). «Spike Lee’s ‘Da 5 Bloods’ Named Best Film Of 2020 By National Board Of Review» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Nordine, Michael; Nordine, Michael. (2018-10-31). «‘First Cow’: Kelly Reichardt’s Follow-Up to ‘Certain Women’ Is a Period Piece Set in Oregon and China» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ «https://twitter.com/i/web/status/1068575219818741760» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Hipes, Patrick; Hipes, Patrick. (2019-03-12). «John Magaro Joins ‘The Many Saints Of Newark’ In Reteam With David Chase» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Lavallée, Eric. (2018-10-31). «Her Old Joy: Kelly Reichardt Finds Oregon by Way of China in "First Cow"» IONCINEMA.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) «First Cow: An anti-mythic tale of the Old West, fabulous fritters, lactic larceny and larger themes» Original Cin (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Hammond, Pete; Hammond, Pete. (2019-08-29). «Telluride Film Festival: ‘Ford V Ferrari’, ‘Judy’, ‘Motherless Brooklyn’, Weinstein-Inspired Drama ‘The Assistant’ Among Premieres Headed To 46th Edition – Full List» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Jr, Mike Fleming; Jr, Mike Fleming. (2019-08-06). «57th New York Film Festival Sets Full Slate; Pedro Almodovar, Bong Joon-ho Bring Their Cannes Prize Winners» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Kohn, Eric; Kohn, Eric. (2020-06-29). «‘First Cow’ Will Head to VOD, and Kelly Reichardt Reconsiders Her Film’s Resonance — Exclusive» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) First Cow (2019). (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ First Cow. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) «Gentle, thoughtful, and touching, First Cow is a quiet hit with our critics» Film (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Ingelesez) «Best of 2020: Film Critic Top Ten Lists» Metacritic (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019ko filmak
- Kelly Reichardtek zuzendutako filmak
- Kelly Reichardtek idatzitako filmak
- Alia Shawkatek antzeztutako filmak
- Lily Gladstonek antzeztutako filmak
- Gary Farmerrek antzeztutako filmak
- Scott Shepherdek antzeztutako filmak
- Ewen Bremnerrek antzeztutako filmak
- Toby Jonesek antzeztutako filmak
- René Auberjonoisek antzeztutako filmak
- John Magarok antzeztutako filmak
- Scott Rudinek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Oregonen girotutako filmak
- 1820an girotutako filmak