Finlandia Bigarren Mundu Gerran
Finlandiak Bigarren Mundu Gerran gauzatu zituen eraso militarrak, 1939 eta 1945 urte artean izan ziren. Gerra hauen bitartez Finlandiak, bere independentzia eta konstituzio demokratikoak babestu nahi zituen. 3 gerra ezberdintzen dira: Neguko Gerra, SESBen aurka; Jarraipenaren Gerra, Alemaniarekin bat egin da, SESBen aurka; eta Laponiako Gerra, Alemania naziaren kontra. Finlandiak bere soberania mantentzea lortu zuen, baina lurralde batzuk galdu behar izan zituen horretarako.
Hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1809. urtean, Errusiak, Finlandia menperatu zuen, eta suediarren hatzaparretatik babestu zuen Finlandiako Gerran. Finlandiak, Errusiar inperioarekin bat egin zuen, eta haren barnean Finlandiako Dukerri Handia eskualde autonomoa osatu zuen. Hazkuntza handia eman zuen Finlandiak, baina Errusiar Iraultza gertatu zenean, komunisten legeak erabiliz independentzia deklaratu zuen. Finlandian, gerra zibil bat gertatu zen orduan; armada zuria (burges finlandiarrak, suediar boluntarioak eta alemaniarrak), armada gorriaren aurka (sobietarrak eta finlandiar ezkertiar eta sozialistak). Gerra armada zuriak irabazi ostean, finlandiak independentzia lortu zuen, eta SESBekin harremanak hoztuz joan ziren bitartean, Alemania inperialarekin hobetzen joan ziren.
Bi mundu gerren arteko tartean, finlandiarrek, haien lurrak handitu nahi zuten, antzina beraienak izan ziren Kareliako lurrak bereganatuz. 1938. urtean, Karelia eskualdea berreskuratzeko negoziazioak egiten hasi ziren sobietarrak eta finlandiarrak, baina finlandiarrek proposatzen zuten muga, Leningrad hiriburutik oso gertu zegoenez, sobietarrek, alemaniarren esku-hartzeaz kezkatuta, negoziazioak hoztu zituzten.
SESBk, Finlandiaren atzean alemaniarrak ikusten zituen, eta hauekin egindako bake-akordioa aprobetxatu nahian Finlandiaren lurraldeak menperatzea pentsatu zuen, Alemaniarekin edukiko zuen gerrarako prestatuz edo, haien muga luzatzeko. Neguko Gerra hasi zen, 1939ko azaroaren 30ean.
Neguko Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stalinek, ukraniar soldaduak aukeratu zituen gerrarako, Finlandiako negu hotzetara ohituak ez zeudenak, eta hauek porrot egin zuten. Negu hortan, -40 °Cko tenperaturak izan ziren Finlandian, eta finlandiar soldaduak, zuriz jantzirik eta eskiz mugitzen zirela, eraso azkarrak egiten zituzten, sobietarrei min handia eginez. Finlandiarrek ez zuten zentimorik gastatu armamentuan, izan ere erasoaldi azkar hoietan, sobietarrei munizio eta armak lapurtzeaz arduratzen ziren.
Nahiz eta armada gorriaren soldaduen kopurua finlandiarrena baino askoz ere handiagoa zen, ezin izan zuten elur artean finlandiar defentsa gainditu, eta izugarrizko porrota eduki zuten. Haien harrotasunak ere ez zuen asko lagundu, 10 egunetan Helsinki hiriburura iristea pentsatzen baitzuten, eta ez ziren Mannerheim lerrotik ere igaro.
Alemania eta SESBen arteko bake-akordioa hautsi egin zen, eta lehenengoak eta Suediak Finlandia presionatu egin zuten bake-akordio bat sinatzeko SESBekin, Bizargorri Operazioan sobietarrak ezustean harrapatzeko.
Finlandiak 1940. urtean sinatutako Moskuko bake-akordioan, lurraldeen a galdu zuen, baina hala ere finlandiarren garaipentzat hartu daiteke, sobietarrek herrialde guztia menperatu nahi baitzuten.
Bakea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakeak oso gutxi iraun zuen, izan ere sobietarren etengabeko presioak finlandiarrak nazkatzen zituen.
Suediak eta iparraldeko herrialdeek ez zioten laguntza eskaintzen Finlandiari, eta gerra zibilean bezala, finlandiarrek laguntza eskatu behar izan zioten alemaniarrei. Orduan, Bizargorri Operazioa jokoan sartu zen. Finlandiak operazioan parte hartzea adostu zuen, Neguko Gerran galdutako eskualdeak eta Karelia eskuratzeko helburu bakarrarekin. Alemaniak laguntza eskainiko ziola hitz eman zion eta bere lurraldean zehar soldaduak eramaten hasi zen, sobietarren Leningrad hiriburura iristeko helburuarekin.
Bizargorri Operazioa, 1941. urteko ekainaren 22an hasi zen, baina finlandiarren eta sobietarren arteko Jarraipenaren Gerra ekainaren 25ean hasi zen.
1941ko udazkenean finlandiar soldaduak erasokorrak izaten ari ziren eta berehala lortu zituzten bereganatu nahi zituzten eskualdeak. Bizargorri Operazioaren ondorioz, Britainia Handiak gerra deklaratu zion Finlandiari, baina egia esan inoiz ez zuen honen aurka borrokatu eta deklarazio huts bat baino ez zen izan. Finlandiarrak bere helburua lortua zuten, baina alemaniarrak ez ziren Leningrad hiriburura hurbiltzera ausartzen, eta finlandiarrek behar zuten muga defenditzeko laguntza ez zen inoiz iritsi.
2 urte igaro ziren, borrokarik gabe, finlandiarrak heuren lurraldeak eskuratuak zituztenez, SESBen aurkako erasoaldirik ez zuten planteatzen. Orduan, 1944ko ekainaren 9an, sobietarren susperketa gertatu zen, eta finlandiarrak berreskuratu zituzten lurraldeak eskuratzen hasi ziren. Alemaniarrak, Finlandia iparraldean jarraitzen zuten, eta finlandiarrei ez zieten mugak defenditzeko laguntzarik eman.
Azkenik, irailaren 19an, SESBek bake-akordio bat sinatu zuen Finlandiarekin, eta finlandiarren independentzia errespetatuko zutela adostu zuten, alemaniarrak, finlandiar lurraldetik botatzen bazituzten eta Finlandiaren hainbat lurralderen truke.
Laponiako Gerra, Finlandia eta Alemania naziaren aurkako gerra izan zen, Laponia finlandiar eskualdean. Alemaniak, Finlandian soldaduak zituen, eta herrialde honek SESBekin sinatu zuen bake-akordioa kontuan hartuta, soldaduak lurralde hoietatik Norvegiara igarotzea ezinbestekoa zela pentsatu zuen. Alemaniak, norvegiar soldaduak jarri zituzten mugan, Finlandian zeuden soldaduak babesteko asmoz, baina soldadu horiek ez ziren inoiz iritsi, Finlandiak, erretiroa zapuztu zielako eta presoak, sobietarrei emanak izan zirelako. Gerra, finlandiarren garaipenarekin amaitu zen.
Nurembergeko epaiketen arabera, Finlandiak, gerran egon ziren eskualde guztiak galdu zituen (Petsamo, Karelia, Salla...), eta hauek, Sobietar Batasunaren esku gelditu ziren. Gaur egun oraindik, Finlandiak lurralde hauek erreklamatzen dizkio Errusiari.