Edukira joan

Figaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Figaro
Argitalpena
SortzaileaPierre Augustin Caron de Beaumarchais
Ageri den obrak
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueravalet (en) Itzuli

Figaro, fikziozko pertsonaia bat da, Pierre-Augustin de Beaumarchais antzerkilariaren komedia trilogia baten protagonista: Sevillako Bizargina, Figaroren ezteiak eta Ama Erruduna. Lehenengo biak, opera bihurtuak izan ziren, XXI. mendean oraindik antzezten direnak, lehena Rossinik idatzia, eta, bigarrena, Mozartek. Sevillako Bizargina, opera antzokietako ohiko egitarauan agertzen ez diren beste bi opera gehiagoren jatorria izan zen.

Lehen lanean, Rossinik opera bihurtu zuena, Figaro, Sevillako bizargin bat da, lanari izena ematen diona. Almaviva kondeari laguntzen dio Rosina konkistatzen. Bigarrenean, Mozartek opera bihurtu zuena, Rosina eta kontea jada ezkonduta daude, Figaro da kontearen balidoa, eta hau, bere aldetik ezkontzeko prestatzen ari da. Lana, idatzia izan zen garairako iraultzailea zen, gatazkak, nagusiki, zerbitzarien ikuspuntutik ikusten baitira, hauek, aristokraziaren gatazken ikusle soilak izan ordez.

Figaro, mendebaldeko kulturako bizarginik ospetsuena dela argudia daiteke, bere izena, batzuetan, bizarginaren sinonimo bezala ere erabiltzen delarik. Gainera, pertsona abil, ondo informatua eta zorrotz baten irudi bezala, Le Figaro egunkari frantziarraren izenaren eta Mariano Jose de Larrak erabilitako ezizenaren jatorrian dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.