Edukira joan

Festoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Festoia (Hammond-Harwood House)

Festoia (frantsesez feston, italieraz festone, latinez festo), hostoz, hostotzaz, frutaz eta antzeko gaiez osatutako kate edo girlanda bat da, apaingarri modura erabilia eta orokorrean bi punturen artean kurba bat osatuz egina da.

Antzinako greziarrek eta erromatarrek diseinatu zuten eta, neurri handi batean, aldare, friso eta paneletan dekorazio nagusia zen.

Jatorria, ziurrenik, jaietan aldareen inguruan, harlanduzko harrietan zintzilik jartzen zuten benetako loreen, fruituen eta bestelakoen irudikapena da.

Geroago arkitektura neoklasikoan eta apaingarrietako arteetan ere, erabilia izan da batez ere zeramika lanetan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]