Ferredoxina-NADP erreduktasa
Ferredoxina-NADP erreduktasa edo "FNR" fotosintesiaren fase argidunean elektroien garraioan parte hartzen duen proteina da, NADPHak ekoizten dituena hain zuzen ere.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi domeinu ageri ditu, N-muturrean β-barril konformazioa, FAD kofaktoreari lotzen zaiona[1], eta C-muturrean α-helize eta β-orri ugari, entzimaren gune aktiboa kokatzen dena, bertan lotzen baita NADP [2].
Hidrosolugarria denez kloroplastoaren estroman egon daiteke baina fotosintesiaren fase argiduna aktibatzen denean tilakoidearen mintzari lotzen zaio prolinatan aberatsak diren mintzeko proteina integral batzuen bidez[3]. Mintzean FNR dimeroak osatzen dira, kloroplastoaren estroman ordea monomeroak banaturik egoten dira eta entzima ez da aktiboa, entzima egoki kontserbatzeko era egokia da[4].
Funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fotosintesiaren fase argidunean hartzen du parte, fotofosforilazio ez-ziklikoan hain zuzen ere. Elektroien garraio katearen amaieran kokatzen da eta II Fotosistemarekin abiatu zen prozesua bertan amaitzen da. Ferredoxinarengandik jasotzen ditu elektroiak eta erreduktasak NADP ari ematen dizkio hau erreduzituz. NADPH ondoren Calvin zikloan erabiliko da karbonoa finkatzeko[5].
Honako erreakzio hau burutzen du:
- 2 ferredoxina erreduzitu NADP H ⇌ 2 ferredoxina oxidatu NADPH
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Aliverti, Alessandro; Pandini, Vittorio; Pennati, Andrea; de Rosa, Matteo; Zanetti, Giuliana. (2008-06-15). «Structural and functional diversity of ferredoxin-NADP reductases» Archives of Biochemistry and Biophysics 474 (2): 283–291. doi: . ISSN 0003-9861. (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- ↑ Paladini, Darío H.; Musumeci, Matías A.; Carrillo, Néstor; Ceccarelli, Eduardo A.. (2009-06-23). «Induced Fit and Equilibrium Dynamics for High Catalytic Efficiency in Ferredoxin-NADP(H) Reductases» Biochemistry 48 (24): 5760–5768. doi: . ISSN 0006-2960. (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- ↑ (Ingelesez) Alte, Ferdinand; Stengel, Anna; Benz, J. Philipp; Petersen, Eike; Soll, Jürgen; Groll, Michael; Bölter, Bettina. (2010-11-09). «Ferredoxin:NADPH oxidoreductase is recruited to thylakoids by binding to a polyproline type II helix in a pH-dependent manner» Proceedings of the National Academy of Sciences 107 (45): 19260–19265. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 20974920. (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- ↑ (Ingelesez) Benz, J. Philipp; Lintala, Minna; Soll, Jürgen; Mulo, Paula; Bölter, Bettina. (2010-11-01). «A new concept for ferredoxin–NADP(H) oxidoreductase binding to plant thylakoids» Trends in Plant Science 15 (11): 608–613. doi: . ISSN 1360-1385. PMID 20851663. (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- ↑ Berg, Jeremy M.; Tymoczko, John L.; Stryer, Lubert. (2007). Biochemistry (6th ed.).. New York: W.H. Freeman. ISBN 978-0-7167-8724-2..