Fernando Morán
Fernando Morán López (Avilés, Asturias, Espainia, 1926ko martxoaren 25a - Madril, Espainia, 2020ko otsailaren 19a) espainiar idazlea, politikaria eta diplomatikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogeita hamar urtez, diplomatiko gisa lan egin zuen, eta garrantzizko zereginak bete zituen Francisco Francoren eta Felipe Gonzálezen gobernuentzat. Espainiako Alderdi Sozialistako kide izanik, Kanpo Arazoetako ministro izan da, eta enbaxadore NBEn.
Politika, gizartea eta literaturari buruzko saiakerak idatzi zituen, eta, horretaz gainera, zenbait eleberri ere bai, hala nola También se muere el mar (1958) eta El Profeta (1961). 1964an, ipuin-bilduma bat idatzi zuen: Joe Giménez, promotor de ideas (1964). Saiakera- eta oroitzapen-liburuak ere argitaratu ditu: La destrucción del lenguaje (1981), España en su sitio (1990), Los tiempos muertos y otras anotaciones (1990) eta Bloc de notas: análisis, esperanzas y nostalgias (1995). 1997aren bukaeran, El día en que... ipuin-liburua argitaratu zuen, zeinetan izugarrizko fikzioak asmatzen baitzituen, bere karrera politikoko gertaerak oinarri hartuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.