Fernando I.a Bulgariakoa
Itxura
Fernando I.a (bulgarieraz: Фердинанд I Български; Viena, Austria-Hungaria, 1861eko otsailaren 26a - Coburg, Alemania, 1948ko irailaren 10a), Saxonia-Koburgo-Gothako printzea, Bulgariako erregea izan zen 1887-1918 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1887. urtean hautatu zuten Bulgariako printze. Errusiak 1894ean eta Europako beste nazio batzuek onartu zuten ondoren. Bulgariako auziak eta tirabirak baretzen eta konpontzen saiatu zen, eta bateratze eta eraberritze bidean jarri zuen. 1908an, Turkiar Gazteen Iraultzaz baliatu eta Bulgariako tsar edo errege titulua hartu zuen. Boris bere semeari utzi zion koroa 1918an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando I.a Bulgariakoa |
Artikulu hau Bulgariako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |