Fernando I.a Bi Sizilietakoa
Fernando I.a Bi Sizilietakoa edo Fernando I.a Borboikoa (Napoli, Napoliko Erresuma, 1751 - Napoli, 1825) Napoliko Erresumako erregea izan zen Fernando IV.a izenez, 1759-1816 bitarteko urteetan, eta Bi Sizilietakoa ondoren, 1816-1825 bitarteko urteetan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaren ondorengoa izan zen, hark (Karlos III.ak) Espainiako erregetza hartu zuenean, eta Austriako Karolina emaztearen eskuetan utzi zuen aginpidea. John Acton zaldun ingelesak erreginarengan zuen eraginaren ondorioz, Britainia Handiaren aldera jo zuen Siziliak, frantsesen kontra (1798). Birritan Siziliara ihes egin behar izan zuen, eta 1815a arte han geratu zen; britainiarrek ezarri zioten konstituzioa ere onartu zuen. Itzuli zenean, berrikuntza guztiak indarrik gabe utzi zituen, Joachim Murat fusilatu eta Bi Sizilietako errege-titulua hartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando I.a Bi Sizilietakoa |