Edukira joan

Felipe Zelaieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipe Zelaieta

Bizitza
JaiotzaEibar1962ko urriaren 21a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaGasteiz
Familia
Ezkontidea(k)Belen Urutxurtu
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, txistularia eta abeslaria

Felipe Zelaieta Txurruka (Eibar, Gipuzkoa, 1962ko urriaren 21a) bertsolaria, txistularia eta kantaria da, Gasteizen bizi dena[1].

Jaiotza hutsez eibartarra den arren, mallabitar du bere burua eta berbeta Hanbre etxeko seme honek. Lehen eskolak herrian bertan jaso zituen; gerora Gasteizera joan ikasketak egitera eta ordutik hantxe bizi da[2]. Lanbidez euskara irakaslea da.

Gasteizko bertso eskolan hasi zen bertsotan eta Arabako txapelketako ohiko bertsolaria da. 2015eko finalerako sailkatzear egon zen, zazpigarren egin baitzuen finalaurrekoetan. Eskoletan bertsolaritza formakuntzak eman izan ditu urteetan Rikardo Gonzalez de Duranarekin batera.

Kale antzerkian ere aritu izan da Txotxongilo bertsolariak antzezlanarekin[3]. Bakardadeak garaitu zituenak ikuskizunean ere hartu zuen parte abestientzako letrak eginez[4].

Abeslari eta kitarrajole bezala Aittona zittalak taldeko partaide da.

Txistularia du aita Eloy eta haregandik ikasi zuen. Txistularia da ere Belen Urutxurtu emaztea; biak ala biak Durangaldeko eta Gasteizko dantza eta txistu talde desberdinekin jo izan dute.[5]

Urte luzez Gasteizen Olentzero bezala ateratakoa da.[3]

2018an Mallabiko organistaren gaineko Emilio Pradera. Gure melodia liburua argitaratu zuen, Mikel Zelaieta semearen eta Valentin Mugarza argazkilariaren laguntzarekin.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Felipe Zelaieta - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).
  2. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Felipe Zelaieta - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Txotxongilo bertsolariak» Bertsolariak (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).
  4. «'Bakardadeak garaitu zituenak'. Felipe Zelaieta eta Rikardo Gonzalez de Durana» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).
  5. «Felipe Zelaieta eta Belen Urutxurturen buruhandiak Gasteizen - Mallabia» drogetenitturri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  6. (Gaztelaniaz) «[eiberri.eus «Emilio Pradera, gure melodia» liburuaren aurkezpena Mallabian | Ei! Berriak»] eiberri.eus 2018-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]