Faltsazionismo
Faltsazionismoa edo arrazionalismo kritikoa, Karl Popper (1902-1994) filosofo austriarrak sorturiko korronte epistemologikoa da. Popperren arabera, teoria bat kontrastatzea kontraargudio baten bidez gezurtatzen saiatzea da. Ezin bada gezurtatu, teoria hori berretsirik geratzen da, eta behin-behinekoz onartua izan daiteke, baina ez egiaztatua; hau da, ez dago erabat egiazkoa den teoriarik, gehienez "ez gezurtatuak" daude. Aldi berean, teoria bat egokia izateko faltsagarria izan behar du, gezurtagarria, hots faltsabilitatea ukan behar du. Faltsazionismoa metodo zientifikoaren zutabeetako bat da.
Egiaztatzetasunetik faltsazionismora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faltsazionismo metodologikoaren barruan, Popperren hasierako faltsazionismo inozoa, Popperren obra berantiarraren faltsazionismo sofistikatuaren, eta Imre Lakatosen ikerketa-programen metodologia bereiz daitezke.
Indukzioaren arazoaren, esperientziak eskaintzen dituen datu partikularretatik abiaturik unibertsala den zerbait baieztatu ezin delakotik dator. Miloika bele beltz ikusi arren, ezingo da baieztatu "bele guztiak beltzak direla". Ordea, nahikoa da beltza ez den bele bat aurkitzea "Bele guztiak ez dira beltzak" baieztatzeko. Hori dela-eta, Popperrek faltsazionismoa aurkezten du zientziaren mugaketa irizpide gisa.[1]
Popperrek egiaztatzetasuna, teoriak egiaztatzeko metodo modura baztertzen du. Bere tesi nagusia da, ezin direla egon behin betiko judizio zientifikorik, hau da, esperientziaren bidez kontrastatu edo gezurtatu ezin diren judiziorik. Esperientziak, zientzia enpirikoak beste sistema teorikoetatik bereizten dituen metodoa izaten jarraitzen du.
Popperrentzat ez dira existitzen ez abiapuntu ukaezinik ez horiek behar dituen razionalitate zientifikorik. Egiaren afera, hau bilatzearen metodoaren eta faltsutasuna onartzearen metodoaren auzia da. Zientzia lehenengoz induktiboa izan arren, garrantzi handien duen aspektua alderdi deduktiboa da. Zientzia, arrazionala izateagatik bereizten da, eta arrazionalitatearen muina gure sineskerak kritikara eta ordezkatzera aurkezten ditugun, edo ez dituginean oinarritzan da. Indukzioaren arazoaren aurrean, Popperek, hipotesi bat noiz ukatu behar dugun jakiteko arau metodologiko multzo bat proposatzen du.[2]
Popperrek ondorio behagarriak deduzitzeko eta hauek probatzeko metodo zientifiko bat proposatzen du. Ondorioak huts egiten badu, hipotesia baliogabetzen da eta gaitzetsi beharra dago. Kontrako kasuan, dena konprobatzen bada, prozesua berregin behar da beste ondorio posible batzuk kontsideratuz. Hipotesi batek hainbat gezurtatze prozesu biziraun baditu berretsita dagoela esaten da, baina ezin dugu esan behin betiko berretsirik dagoenik, bakarrik behinekoz edo oraingoz, ebidentzia enpirikoarengatik.
Faltsazionismoaren metodoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faltsazionistentzat, zientifikoa, ausardiarekin experimentuetara eta behaketetara aukeztuko den teoria bat proposatzen duen artista bat da. Zientziaren aurrerapena, hainbat teoria jarraitu gezurtatzean dago, horrela, ez dena jakinez, denera gehiago hurbildu ahal izateko.
Faltsazionistek proposaturiko hipotesiak faltsugarriak izan behar dute, hau da, egitateek edo kontrako esperimentu batek proban ipini ditzake eta gezurtatu. Baldintza hau betetzeko, hipotesiek ahalik eta orokor, argi, eta konkretuen izan behar dute. Hipotesi faltsugarri bat ez da «bihar agian euria egingo du», ezingo delako edozein kasutan faltsutu («bihar agian ez du euririk egingo»).[3]
Hipotesi faltsugarri bat «Merkurio planetak orbita batean biratzen da» izango litzateke. Hipotesi orokorragoa (eta ondorioz faltsugarriagoa) «planeta guztiek orbita batean biratzen dute» izango litzateke. Eta hipotesi konkretuagoa (eta ondorioz faltsugarriagoa ere) «planeta guztiek orbita eliptiko batean biratzen dute» izango litzateke.[4]
Faltsazionistek faltsugarriagoak diren hipotesiak edo teoriak nahiago dituzte beti, hau da, faltsutasuna demostratzeko errezago direnak, faltsutuak izan ez diren heinean. Horrela zientziak aurreratuz saiakera eta akatsen bidez.
Teoria bat faltsugarri kontsideratuko da bere oinarrizko judizioetan zehazki bana daitekeenean —behagarriak diren gertaerei erreferentziatuz— hutsak ez diren bi azpiklasetan: kontraesanetan dauden oinarrizko judizio guztienak —honek baztertzen edo debekatzen duena enuntziatzen dutenak—, bere faltsutzaile potentzialak, eta kontraesanetan ez dauden juudizioekin —berak onartzen duena enuntziatzen dutenek—.[5]
Faltsazionismoaren abantailak
-Zientziaren aurrerapena bilatzen du, egia bilatu baino gehiago. -Ondorioztatzeko dedukzioak erabiltzen ditu.
-Egitate eta teoriak faltsuak izan daitezkeela onartzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Letralia.com («No todos los cuervos son negros», de Miguel A. Schmucke P.
- ↑ Hiru.com («El racionalismo crítico»).
- ↑ Mail×mail.com (tipos de enunciados).
- ↑ Madrimasd.org (ejemplos de enunciados falsables).
- ↑ Popper, K., "Logik der Forschung" (1934), tr.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berifikazionismo
- Anarkismo epistemologikoa
- Zientzia
- Mugaketa irizpidea
- Falibilismoa
- Faltsabilitatea
- Faltsazionismo sofistikatua
- Zientziaren filosofia
- Hans Albert
- Karl-Otto Apel
- Karl Popper
- Iraultza zientifikoen egitura
- 14-MZ, hamalau etapako metodo zientifikoa
- Metodo zientifikoa
- Positibismo logikoa
- Thomas Kuhn
- Gezurtatzea
- Egiaztapenaren eta gezurtapenaren logika
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liceus.com (Faltsazionismoaren inguruko artikulua, Raquel del Coso-rena).