Fallopia
Itxura
Fallopia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Polygonaceae |
Generoa | Fallopia Adanson, 1763 |
Fallopia Polygonaceae familiako 15 bat espezie batzen dituen landare generoa da. Beste genero batzuekin, piper-belar izena hartzen dute. Landare belarkarak, erdi-zurkarak eta zurkarak dira. Lehen Polygonum genero barnean edo Reynoutria bezala sailkatzen ziren bertako espezieak. Horregatik, literaturan oraindik hala aurki ahal dira.
Generoaren izena Gabriele Falloppio medikuaren omenez datorkio, Paduako lorategi botanikoko superintendente ere bazena. Generoaren sinonimo den Reynoutria izena, Reynoutre XVI. mendeko frantses naturalistaren omenez datorkio.
Fallopia espezieak lepidoptero larba batzuen janari dira, adibidez Coleophora therinella-rena (Fallopia convolvulus landarean).
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fallopia baldschuanica
- Fallopia cilinodis
- Fallopia convolvulus - Piper-belar igokaria
- Fallopia cynanchoides
- Fallopia dumetorum
- Fallopia forbesii
- Fallopia japonica - Japoniar piper-belarra
- Fallopia multiflora
- Fallopia sachalinensis
- Fallopia scandens
- Fallopia ×bohemica - Bohemiako piper-belarra (hibridoa)