FIFA Konfederazio Kopa
Antolatzailea | FIFA |
---|---|
Lehen ekitaldia | 1992 |
Eremua | Mundu mailako txapelketa |
Parte hartzaileak | 8 |
Garaipen gehien | Brasil (4) |
2017ko txapelduna | Alemania |
FIFA Konfederazio Kopa FIFAren sei konfederaziotako zortzi selekzio nazionalek parte hartzen duten futbol lehiaketa da. Saudi Arabian jokatzen hasi bazen ere gaur egun Munduko Futbol Txapelketa antolatuko den herrian jokatzen da, lehiaketa handiaren aurrekari gisa. Brasilek 4 aldiz irabazi du txapelketa.
Parte Hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konfederazio bakoitzeko selekzio txapeldunak, aurreko Munduko Futbol Txapelketako irabazleak eta lehiaketa jokatzen den etxeko taldeak hartzen dute parte. Hauek dira FIFAren konfederazioak:
- Asia: Asiako Futbol Konfederazioa (AFC)
- Afrika: Afrikako Futbol Konfederazioa (CAF)
- Ipar eta Erdi Amerika: CONCACAF
- Hego Amerika: CONMEBOL
- Ozeania: Ozeaniako Futbol Konfederazioa (OFC)
- Europa: UEFA
Ord. | Selekzioak | Parte hartzeak |
---|---|---|
1 | Brasil | 7 |
Mexiko | 7 | |
3 | Japonia | 5 |
4 | Saudi Arabia | 4 |
Ameriketako Estatu Batuak | 4 | |
Australia | 4 | |
Zeelanda Berria | 4 | |
8 | Argentina | 3 |
Alemania | 3 | |
Kamerun | 3 |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992an hasi zen Saudi Arabian jokatzen Fahd Erregearen Kopa izenarekin eta lau selekziorekin. 1995ean sei selekzio izan ziren eta 1997an gaur egun daukan izena eta formatua eman zitzaion. 2005etik aurrera lau urtetik behin jokatzen da, Munduko Futbol Txapelketaren aurreko urtean.
Irabazleen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Egoitza | Irabazlea | Emaitza | Bigarrena | Hirugarrena | Emaitza | Laugarrena |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1992 | Saudi Arabia | Argentina | 3-1 | Saudi Arabia | Ameriketako Estatu Batuak | 5-2 | Boli Kosta |
1995 | Saudi Arabia | Danimarka | 2-0 | Argentina | Mexiko | 1-1 (pen:5-4) | Nigeria |
1997 | Saudi Arabia | Brasil | 6-0 | Australia | Txekiar Errepublika | 1-0 | Uruguai |
1999 | Mexiko | Mexiko | 4-3 | Brasil | Ameriketako Estatu Batuak | 2-0 | Saudi Arabia |
2001 | Hego Korea Japonia | Frantzia | 1-0 | Japonia | Australia | 1-0 | Brasil |
2003 | Frantzia | Frantzia | 1-0 | Kamerun | Turkia | 2-1 | Kolonbia |
2005 | Alemania | Brasil | 4-1 | Argentina | Alemania | 4-3 (luz) | Mexiko |
2009 | Hegoafrika | Brasil | 3-2 | Ameriketako Estatu Batuak | Espainia | 3-2 (luz) | Hegoafrika |
2013 | Brasil | Brasil | 3-0 | Espainia | Italia | 2-2 (pen:3-2) | Uruguai |
2017 | Errusia | Alemania | 1-0 | Txile | Portugal | 2-1 | Mexiko |
- luz: luzapenaren ondoren.
- pen: penalti jaurtiketak.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selekzioa | Txapeldun | Finalista | Garaipen urteak |
---|---|---|---|
Brasil | 4 | 1 | 1997, 2005, 2009, 2013 |
Frantzia | 2 | 0 | 2001, 2003 |
Argentina | 1 | 2 | 1992 |
Danimarka | 1 | 0 | 1995 |
Mexiko | 1 | 0 | 1999 |
Alemania | 1 | 0 | 2017 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Fifa.com