Eztabaida:Sagardo
- -O Kurosawaren hurrengo filmaren izena, ez da? "Sagarraren bidea". Eta "sagarrez egini(ka)ko edaria" ezar bageneza?
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du. Azken erabakia: Artikulu hau ez da onartu bozketarako.
Iruzkina: Sagardoaren ekoizpena ataletik behera testua wikitu gabe dago, hau da, barne-lotura gutxiegi dago (adib. [[testua]]). Hori hobetzean, bozketan sartu ahalko da. |
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du. Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
|
Hasierako argazkia
[aldatu iturburu kodea]Hasierako argazkia aldatuko nuke, marka jakin bateko sagardoa agertzen delako. Baso bat sagardo edo etiketarik gabeko botila egokiago litzateke. - --Joxemai; (erantzunak) 09:06, 9 Azaroa 2011 (UTC)
- Bat nator. Ahal dela, sagardo markei propaganda ez egitea hobe. --Xabier Armendaritz 2011-11-09, 11:34
- Niri berdin zait lehenbiziko argazkia markako botila edo botila soil bat baldin bada. Pertsonalki marken propaganda ez egiteari ez diot zentzuri handiegirik hartzen, gero Coca Cola, Pepsi, BMW, Apple... edo Eroski, Mondragon Kooperatiba, Orbea eta abar bezalako artikuluak jadanik badaudenean. Baina, tira. -Euskalduna - 17:48, 2011ko azaroaren 10a (UTC)
- Zapiain sagardotegi edo besteren artikulu batean, markako botila agertzea ongi irudituko litzaidake, zuk Euskalduna Coca-Colako adibidea aipatuz diozun bezala, baina sagardoa artikulu orokorra da (edari freskagarrien atalean Coca Cola agertzea ere ez litzaidake zuzen irudituko). Eztabaida ixteko bozketa zabaltzen dut oraingo argazkia kendu eta berria jartzeko. - --Joxemai; (erantzunak) 12:37, 18 Azaroa 2011 (UTC)
- Niri berdin zait lehenbiziko argazkia markako botila edo botila soil bat baldin bada. Pertsonalki marken propaganda ez egiteari ez diot zentzuri handiegirik hartzen, gero Coca Cola, Pepsi, BMW, Apple... edo Eroski, Mondragon Kooperatiba, Orbea eta abar bezalako artikuluak jadanik badaudenean. Baina, tira. -Euskalduna - 17:48, 2011ko azaroaren 10a (UTC)
Artikuluko lehenengo argazkian, behintzat, nire ustez bereziki garrantzitsua da markarik ez agertzea, Joxemaik esandako arrazoiarengatik. Izan ere, sagardo guztiei buruzko artikulua da: ez marka bati/batzuei buruzkoa, eta ez munduko toki jakin batekoei buruzkoa. Beraz, ahalik eta generikoena izan beharko luke argazkiak. --Xabier Armendaritz 2011-11-18, 14:02
Bozketa: Aldatzearen alde eta aurka
[aldatu iturburu kodea]- Alde - --Joxemai; (erantzunak) 12:37, 18 Azaroa 2011 (UTC)
Argazki berria?
[aldatu iturburu kodea]- Alde - --Joxemai; (erantzunak) 12:37, 18 Azaroa 2011 (UTC)
- Alde --Xabier Armendaritz 2011-11-18, 13:52
- Alde--Gorritxiki 13:30, 18 Azaroa 2011 (UTC)
- Alde -Theklan · · 12:27, 29 Azaroa 2011 (UTC)
Sigfrido Koch argazkilariaren CC-BY-ND baimeneko argazkiak
[aldatu iturburu kodea]Sigfrido Koch argazkilariaren argazki pare bat daude artikuluan bainan kasu egin bere argazki bilduma ez dela CC-BY-SA baimenera atxikitzen, CC-BY-ND baizik, eta hau ez dela baimen erabat "librea". Artikulutik kendu beharko lirateke. Argazkiak hauek dira: http://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Sagardotegia_Astigarraga2.jpg eta http://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:SagardoKupela.jpg --xeskisabel 11:56, 18 Azaroa 2011 (UTC)
- CC-BY-ND lizentziak baimena ematen du argazkiak aldatu gabe libre erabiltzeko; beraz, artikuluan, aldatu gabe daudenez, lizentzia horrekin ondo daude. Gaizki daude, ordea, Commonsen, argazkiak han argitaratzeko lizentzia horrek ez baitu balio. Beraz, Commonstik ezabatzeko eskatu dut (hori bai, han ezabatzen dituztenean, tamalez, hemen ere desagertuko dira). Eskerrik asko abisuarengatik. --Xabier Armendaritz 2011-11-18, 13:49