Zerrenda:Euskal Herriko gertakari meteorologikoak
XX. mende eta XIX. mendeko Euskal Herriko gertakari meteorologikoen zerrenda:
1878ko enbata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1912ko enbata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko kostaldean 1912. urteko uztailean egondako galernan, Bermeo, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroako portuetako 141 arrantzale hil ziren.
1941eko zikloia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1941eko zikloia edo haizetea, 1941eko otsailaren 15etik otsailaren 16ra Iberiar penintsulan egondako haizete gogorra izendatzeko erabilitako izena da. Haizeteak hainbat hildako eragin zituen, eta Euskal Herrian Zumaiako tren istripuan 31 pertsona hil ziren, haizeak trena ibaira bota eta gero.
1953ko Gipuzkoako uholdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoa izan zen herrialde kaltetuena. Guztira 27 pertsona hil ziren. Hildako gehienak Zestoan (Gipuzkoa) izan zen "La Guipuzcoana" autobus konpainiaren istripuan hil ziren.
1956ko otsaileko hotzaldi eta elurtea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hotzaldi hau, datu meteorologikoak daudenetik, tenperaturen ikuspuntutik, elurteegatik eta batez ere bere iraupen luzeagatik Euskal Herriak bizi izan duen gogorrena dela esan daiteke. Elurrak hilabetez estali zuen kostaldea zein barnealdea. Gainera, Tenperatura minimo absolutuen hainbat errekor ezarri ziren, nahiz eta, gaur egun toki gehienetan baxuagoak neurtu diren.
1983ko uholdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria astindu zuten uholdeak izan ziren, bereziki Bilbo eta Nerbioi ibarra (Bizkaia) eta Laudio eta Aiarako harana (Araba).
Guztira 34 hildako egon ziren, eta 200.000 milioi pezetako kalte ekonomikoak.
1985eko urtarrileko elurtea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987ko urriko ekaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987ko urriaren 15ean Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan mendebaldeko Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian.
1989 eta 1990ko lehorte eta suteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989ko udazkenetik 1990. urtera egondako lehorteek, ur-murrizketak eta kalte handiak eragin zituzten Euskal Herriko nekazaritzan.
1999ko Lothar ekaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lothar ekaitza 1999ko abenduaren 25ean Ozeano Atlantikoan sortu eta mendebaldeko Europan kalte material handiak eta 110 hildako eragin zituen behe presio gune indartsua izan zen. 200 Km/h-ko haize-boladak eragin zituen. Euskal Herrian hiru hildako izan ziren.
1999ko Martin ekaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lothar ekaitza 1999ko abenduaren 26an Ozeano Atlantikoan sortu eta hego-mendebaldeko Europan kalte material handiak eta 30 hildako eragin zituen behe presio gune indartsua izan zen. 198 Km/h-ko haize-boladak eragin zituen.
2003ko bero bolada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa mendebaldean 2003ko uztaila eta abuztuan egondako gertakari meteorologikoa izan zen. Beroak milaka hildako eragin zituen hainbat herritan, bereziki Frantzian, 10.000 hildako inguru izan zirela uste da.
2008ko martxoko enbata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko martxoaren 9tik martxoaren 11era egondako galernak, kalte material handiak eragin zituen Bakion, Zarauzko Malekoian, Donostiako Kontxa eta Pasealeku Berrian, eta Bermeoko portuan.
2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko maiatzaren 31tik ekainaren 1era Bizkaian egondako uholdeak izan ziren eta kalte material handiak eragin zituzten Getxo, Basauri, eta Berangon batez ere.
2009ko urtarrileko zikloia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko urtarrilaren 23an Ozeano Atlantikoan sortu eta Iberiar penintsula eta Frantzian kalte material handiak eta 26 hildako eragin zituen behe presio gune indartsua izan zen.
2009ko urtarrileko Bizkaiko uholdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko urtarrileko Bizkaiko uholdeak 2009ko urtarrilaren 27ko gau eta goizean, Bizkaia mendebaldean kaosa eragin zuten uholdeak izan ziren.
Hiru orduko epean 60 litro jausi ziren Bizkaia mendebaldeko hainbat tokitan.
2010eko otsaileko Xynthia ekaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko otsailaren 25ean Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan Iberiar penintsulatik lurreratuz Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek anabasa sortu zuen Euskal Herrian.
2010eko azaroko Carmen ekaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko azaroaren 7an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan mendebaldeko Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian eta hildako bat Donibane Lohizunen.
2011ko abenduko Gunter ekaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko abenduaren 12an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan Bizkaiko Golkoa zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian eta hildako bat Hendaian.
2011ko abenduko Joachim ekaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko abenduaren 15ean Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan mendebaldeko Europa zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian.
2013ko abenduko Dirk ekaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko abenduaren 22an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan mendebaldeko Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian, handiena 228 km/o-koa izanda.
2014ko otsaileko Petra ekaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko otsailaren 4an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan mendebaldeko Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian, handiena 186 km/o-koa izanda.
2016ko iraileko Stephanie ekaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko irailaren 13an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan Bizkaiko golkoko zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak eta eta euri jasa gogorrak utzi zituen Euskal Herrian, handiena 130 km/o-koa izanda.