Edukira joan

Eulerren identitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eulerren identitatea, batzuetan Eulerren ekuazioa ere deitua, matematikan garrantzi handia duten zenbakiak elkartzen dituen ekuazio hau da:

Eulerren identitatea Eulerren formularen () kasu berezi bat da, denean lortzen dena.

Eulerren identitatea osatzen duten terminoen esanahia hurrengoa da:

  • Eulerren zenbakia da, logaritmo naturalen oinarria. ()
  • unitate irudikaria da, definizioz betetzen duena.
  • pi zenbakia da, zirkunferentzia baten luzera eta bere diametroaren arteko harremana. ()
  • (zero) batuketa eta kenketaren elementu neutroa da.
  • (bat) biderketa eta zatiketaren elementu neutroa da.

Identitateak Leonhard Euler matematikari suitzarren izena darama, eta edertasun matematikoaren[1] adibidetzat hartzen da, matematikan oinarrizkoak diren zenbakien arteko lotura erakusten baitu[2].

Edertasun matematikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eulerren identitatea edertasun matematiko sakonaren adibide gisa aipatzen da askotan. Izan ere, oinarrizko eragiketa aritmetikoetako hiru zehazki behin gertatzen dira (batuketa, biderketa eta berreketa) eta, gainera, identitateak oinarrizko bost konstante matematiko lotzen ditu.[3]

Keith Devlinek, Stanfordeko Unibertsitateko matematikako irakasleak, esan zuen moduan, "maitasunaren esentzia bera harrapatzen duen Shakespeareren soneto bat bezala, edo edertasuna giza formatik ateratzen duen pintura bat bezala, Eulerren ekuazioa existentziaren sakontasunetaraino iristen da"[4].

Eulerren identitatea.

Eulerren identitatea matematika aplikatuaren eta teorikoaren arlo askoren bihotzean dago.[5] Identitate honek, , eta zenbakien arteko lotura eder eta sakona ezartzeaz gain, funtzioen eraldaketa eta manipulaziorako oinarri teorikoa ere ematen du. Azken hau egia da, bereziki, analisi konplexuan, non Eulerren identitatea kalkuluak sinplifikatzeko eta zenbaki konplexuek inplikatzen dituzten problemak ebazteko erabiltzen den.

Egia esan, ez da beharrezkoa matematikaren ezagutza sakona izatea, ezta Eulerren identitatearen frogapena ulertzeko gai izatea, identitate honek gordetzen duen edertasuna ikusteko. Izan ere, formula hain erraz batean hain funtsezkoak diren bost zenbaki erlazionatzea posiblea dela ikusteak, matematikak bere barnean duen edertasuna baloratzea eragiten du.

Eulerren formulatik Eulerren identitatera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arestian aipatu den moduan, Eulerren identitatea Eulerren formularen deneko kasu partikularra da.

Eulerren formula plano konplexuan irudikatuta.

Har dezagun Eulerren formula:

non eta sinu eta kosinu funtzio trigonometrikoak diren.

Orain, ordezka dezagun :

Badakigu eta direla. Ondorioz,

Hau da, ; edo, bestela adierazita, .

Identitatearen azalpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsean, Eulerren identitateak espresioa zenbakiaren berdina dela baieztatzen du. Adierazpen hori adierazpenaren kasu berezi bat da, non edozein zenbaki konplexu den. Oro har, definitzen da funtzio esponentzialaren definizioa berretzaile errealetatik berretzaile konplexuetara hedatuz.

Identitatearen interpretazio geometrikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Koordenatu kartesiarrak plano konplexuan.

Edozein zenbaki konplexu, puntu baten moldean adieraz daiteke plano konplexuan. Puntu hori koordenatu polarretan ere adieraz daiteke moduan. zenbakiaren balio absolutua da (jatorritik eta punturaino dagoen distantzia), eta -ren argumentua da. Sinu eta kosinu funtzioen definizioengatik, koordenatu kartesiarretan adierazitako puntua gisa adieraz dezakegu. Ondorioz, izango dugu. Baliokideki, Eulerren identitatea erabiliz, dugu.

funtzioan eta hartuz, lortuko dugu. Kontuan izan adierazpenak zenbaki konplexua planoan adieraztea ahalbidetzen digula, -k jatorriarekiko -ren distantzia eta -k ardatzarekiko -k sortzen duen angelua (radianetan) adierazten dutelarik. Hortaz, Eulerren identitatea () erabiliz, ondoko interpretazioa egin dezakegu plano konplexuan zenbakiaren kokapenaren inguruan: jatorriarekiko zenbakiaren distantzia da ( delako) eta ardatzarekiko radianetako angelua sortzen du ( baita).

Leonhard Euler matematikaria.

Eulerren identitatea Eulerren formularen emaitza zuzena da, Leonhard Eulerrek 1748an analisi matematikoaren gaineko bere lan monumentalean argitaratu zuena, Introductio in analysin infinitorum[6] izenekoa. Leonhard Euler matematikari eta fisikari handia izan zen, Basilean (Suitza) jaioa. XVIII. mendeko matematikaririk onena eta historiako onenetarikoa da[7]. Ideia handiak eman zituen kalkuluaren, geometriaren, logikaren, zenbakien teoriaren eta mekanikaren arloetan, besteak beste.

Euler ezaguna da halaber frogapenetan berretura-serieak eta logaritmoak arrakastaz erabiltzeagatik. Horrez, gain, zenbaki konplexuen berretura funtzioak aztertu eta funtzio trigonometrikoekin zuten harremana aurkitu zuen. Horrela, Eulerren formula eta Eulerren identitatea definitu zituen.

Eulerren identitatearen ondorioak eta aplikazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eulerren identitateak zenbaki konplexuak eta e zenbakiaren arteko harremana ulertzeko ezinbesteko da. Zenbaki horien arteko harremana garrantzi handikoa da hainbat diziplina zientifikotan, eta aurrerapen esanguratsuak ekarri ditu teoria matematikoan. Funtzioen izaeratik plano konplexuaren irudikapeneraino, Eulerren identitateak gure ulermena desafiatzen du eta gure tresna matematikoak hedatzen ditu.

Aurretik azaldu denez, Eulerren identitatea eta Eulerren formularen arteko erlazioa estua da. Bi propietate hauek denboran irauten duten aplikazio praktiko asko dituzte.

Aplikazioa trigonometrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eulerren Identitatearen funts nagusia matematikan, trigonometriaren eta analisi matematikoaren artean erlazio bat eraikitzea da. Honi esker, hainbat kasutan emaitzak modu erraz eta sinpleago batean lortu ahalko ditugu.

Esaterako, Eulerren formula buruan izanda, kosinu funtzioaren kasu zehatz baten emaitza sinplifika dezakegu.

Har dezagun orain . Horrela,

dugu, eta ,  dela gogoratuz,

berdintza izango dugu, .

Azter dezagun apur bat berdintzaren ezkerraldean duguna. Ikus dezakegu hurrengo moduan berridatz daitekeela:

Urdinez, kosinu funtzioaren grafikoa.

Ondorioz, eta lehen lortutako emaitza berreskuratuz, hurrengo emaitza lortzen dugu:

Horrela, -ren adierazpena erraztu dugu edozein zenbaki osotarako.

Eulerren Identitatearen eta Eulerren formularen beste aplikazio batzuk[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arloa Azalpena
Zenbaki konplexuak Eulerren formulatik abiatuta, zenbaki konplexuak hainbat modutan adieraz ditzakegu: modu binomikoan, modu esponentzialean eta modu polarrean.
Taylorren serieak Taylorren serieetan, Eulerren formula funtzioak hedatzeko erabiltzen da.
Aljebra lineala Eulerren formula matrizeen diagonalizazioan erabiltzen da, azken hau aljebra linealaren arloan funtsezko teknika bat izanik.
Kalkulu diferentziala eta integrala Eulerren formula ekuazio diferentzialak ebazteko oso erabilgarria den formula da.[9]
Gainerakoak Eulerren identitateak zenbait aplikazio ditu matematikako teoria askotan, baita matematikaren esparrutik kanpo geratzen diren kontzeptuetan ere, hala nola fisikako teoremetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Mathematics: Why the brain sees maths as beauty» BBC News 2014-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  2. (Alemanez) «Paulos» Der Neue Pauly: 117. (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  3. (Ingelesez) «Mathematics: Why the brain sees maths as beauty» BBC News 2014-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
  4. (Ingelesez) Nahin, Paul. (2011-04-25). Dr. Euler's Fabulous Formula: Cures Many Mathematical Ills. Princeton University Press, 1 or. ISBN 978-1-4008-3847-9. (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  5. (Ingelesez) Wilson, Robin J.. (2019). Euler's pioneering equation: the most beautiful theorem in mathematics. (First published in paperback. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 978-0-19-879493-6. (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
  6. (Alemanez) Conway, John H.; Guy, Richard K.. (1997). Zahlenzauber. , 254-255 or.  doi:10.1007/978-3-0348-6084-0. (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  7. (Gaztelaniaz) «Leonhard Euler» www.ugr.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
  8. (Gaztelaniaz) «¿Qué dice la fórmula de Euler? | Demostración y aplicaciones» micalculadoracientifica.com 2023-02-15 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  9. (Ingelesez) «Differential Equations - Euler's Method» tutorial.math.lamar.edu (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).