Eudy Simelane
Eudy Simelane | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | KwaThema (en) , 1977ko martxoaren 11 | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Hegoafrika | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | KwaThema (en) , 2008ko apirilaren 27a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta LGBT ekintzailea | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Eudy Simelane (KwaThema, 1977ko martxoaren 11 – ibidem, 2008ko apirilaren 27a) hegoafrikar futbolari eta LGBT ekintzailea izan zen, KwaThemako lehen lesbiana irekietako bat. 2008an bortxatu eta hil zituzten bere sexu-joeragarik[1][2].
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Springs Home Sweepers FC taldean jokatu zuen erdilari postuan eta emakumezkoen selekzio nazionaleko kide ere izan zen[3]. Herrialdeko emakume futbolari ospetsuenetako bat bihurtu zen. Gainera, lau talde entrenatzen zituen eta epaile izateko ikasten ari zen[4].
Hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eudy Simelaneren gorpua erdi biluzik aurkitu zuten KwaThemako erreka batean. Gaizkile talde batek bortxatu eta kolpatu zuen, eta ondoren 25 labana zauri egin zizkioten aurpegian, bularrean eta hanketan eta gorpua uretara bota zuten[2]. Handik gutxira, ActionAid nazioarteko erakunde publikoak, Hegoafrikako Giza Eskubideen Batzordearen laguntzarekin, txostenean iradoki zuen krimena gorrotoz egin zela biktimaren sexu-joeragatik[1]. Human Rights Watch nazioarteko erakundeak antzeko ikuspuntu bati atxikitzen dio, motibazio hori begi-bistakoa dela adieraziz[2].
Epaiketa 2009ko otsailaren 11n hasi zen Delmas herrian, Mpumalanga probintzian[2]. Auzipetuetako batek bere errua aitortu zuen eta 32 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten[1]. 2009ko irailean, bigarren kriminala bortxaketa, hilketa eta lapurreta egotzita epaitu zuten eta biziarteko kartzela zigorra gehi 35 urtekoa ezarri zioten. Beste bi auzipetu absolbitu egin zituzten[5][6].
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an, Simelaneren oroimenez, zubi memorial bat eraiki zuten hil zuten lekutik gertu[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Kelly, Annie. «Raped and killed for being a lesbian: South Africa ignores 'corrective' attacks» The Guardian 2009-03-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Stop the Violence — Live Updates from South Africa» Human Rights Watch 2009-02-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-07-04) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ (Ingelesez) «Tribute To The Late Former Banyana Banyana Player, Eudy Simelane» Tribute (SAFA) 2008-05-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-09-29) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ (Ingelesez) «Joburg Pride Wall of Rememberance» GMax 2008-10-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-02-15) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ (Ingelesez) «Life for killing lesbian activist» News24 2009-09-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ a b (Ingelesez) «Remembering Eudy, KwaThema’s brightest, killed on its darkest night» The Global Game 2009-08-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1977ko jaiotzak
- 2008ko heriotzak
- Hegoafrikako futbolariak
- Emakume futbolariak
- Futboleko erdilariak
- Futbol entrenatzaileak
- Hegoafrikako giza eskubideen aldeko ekintzaileak
- LGBT ekintzaileak
- Giza eskubideen aldeko emakumeak
- LGBT kirolariak
- Lesbianak
- Hegoafrikako emakumeak
- Bortxaketa jasandako emakumeak
- 2008ko hilketak