Edukira joan

Elkarbizitza unitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxeko» orritik birbideratua)
Otto Karl Kirberg - Etxerako itzulera.
Amuategi-Gisasola familia euskalduna, 1917.
Lizarraga baserriko bizilagunak, 1996, Amasa-Villabona.

Elkarbizitza unitatea edo etxegunea etxebizitza berean bizi diren bi pertsonak edo gehiagok osatzen dute unitate estatistikoa da. Familia bateko partaide izan daitezke, edo beste pertsona-talde batek osatua. Oinarrizko unitatea da gizarte-, mikroekonomia- eta gobernu-eredu askotan, eta garrantzitsua da ekonomiarako eta herentzia gaietan.

Euskarazko terminologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz terminoa ez da ingelesez bezain finkatua, non household esaten duten. Euskaltermek etxeko eta familiako hitzekin proposatzen ditu adiera desberdinek[1], eta berdin egiten dute EAEko Eustat erakunde estatistikoaren lan gehienek, "familiak eta etxeko lanen banaketa" bezalako azterketetan[2].

Aitziber Etxezarreta irakasleak, etxebizitza merkatuari buruzko lan batean, familia kontzeptua darabil non espainolez hogar eta ingelesez household esango luketen, baina helburu praktikoz, onartuz "kontzeptualki, egokiago litzateke[ela] etxegunea edo elkarbizitza unitate bezalako hitzak erabiltzea. Baina, irakurketa ez zailtzeagagatik, familia hitza erabiliko dugu etxebizitzaren unitate kontsumitzaileari gagozkionean"[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Eustat - Household» www.euskadi.eus (Eustat) (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  2. Bi hamarkadako gizarte-aldaketa Euskal AEn denboraren erabileraren bitartez. Denbora Aurrekontuen Inkesta 1993-2013.. Eustat, 113-186 or..
  3. Etxezarreta Etxarri, Aitziber. (2008). Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Politika analisi orokor eta alderatua. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial, 31 or. ISBN 978-84-9860-113-8. PMC 434388817. (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]