Etta Palm d'Aelders
Itxura
Etta Palm d'Aelders | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Etta Lubina Johanna Aelders |
Jaiotza | Groningen, 1743ko apirila |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Bizilekua | Brusela Haga |
Heriotza | Haga, 1799ko martxoaren 28a (55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, salonnièrea, espioia eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Genero artistikoa | feminismoa |
Etta Lubina Johanna Palm d'Aelders (1743 - 1799), Etta Palm d'Aelders gisa ezaguna, Frantziako Iraultzaren garaiko feminista bat izan zen.
Parisen bizi zelarik, Iraultzaren politiketan inplikatu zenbait klubetan parte hartuz, eta bereziki zirkulu feministetan, batez ere Société fraternelle de l’un et l’autre sexe zeritzonean. Emakumezkoentzako botoa aldarrikatu zuen, eta hitzaldi inportante bat egin zuen 1790ko abenduaren 30ean Frantziako Konbentzio Nazionalean: Gizonen aldeko eta emakumeen kalterako lege bidagebeen inguruan.
Holandarra izatez, politika iraultzailean parte hartu zuen bitartean, espioitza lanak ere egin zituen bere herrialdearentzat, orduko Zazpi Herbehere Batuen Errepublikarentzat[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Schama, Simon.. (1989). Citizens : a chronicle of the French Revolution. Viking ISBN 0670810126. PMC 21036771. (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).