Etienne Salaberri
Etienne Salaberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Heleta, 1903ko otsailaren 18a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1981eko uztailaren 26a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea eta kazetaria |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Etienne Joseph Salaberri, ezizenez So egilea (Heleta, Nafarroa Beherea, 1903ko otsailaren 18a - Baiona, 1981eko uztailaren 26a) euskal apaiz, idazle eta kazetaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beloken, Baionan eta Okzitaniako Tolosan egin zituen ikasketak. Uztaritzeko apaizgaitegian filosofia irakasle izan zen 1931-1958 urteetan, eta Baionako Villa Pia-n 1958. urteaz geroztik. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen alemaniarren kontra, eta preso hartu zuten. Herria-ko erredakzio buru izan zen hasierako urteetan. Baionako ohorezko kalonge izendatu zuten 1959. urtean.[1]. Idazlanetan frantsesa eta euskara, biak erabili zituen bere obrak idazteko unean. Herria, Jakin, Basque Éclair eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak. Idazkera aberats, antolatu eta gozokoa, Europako herri txikien artean osatutako konfederazioa izan zen bere artikulugintzan agertu zuen ametsik handiena.[2]. Hizlari trebea, neurriaren dohaina zuen idazlea, maixu izan zen Etienne Salaberri Herria aldizkariko eta Iparraldeko belaunaldi gazteagoentzat.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L´homme basque (1950),
- Du régionalisme à l´internationalisme (1951),
- La Pédagogie et le Commissaire (1955),
- La fête dans l´âme Basque (1956)
- Ene sinestea (1978, Egilea editore)
- Beñat adiskidea, agur! (1981, Egilea editore)
Antologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Etienne Salaberry (1903-2003) (2003, Egan)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iruñxeme. Iru ekitaldiko antzerkia (1936, López Mendizabal)
- San Frantses Xavierekoa (1959),
- Ohantzetik kanpo, Hiru pindarreko eraztuna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ AINZIART, Pierre.- Etienne Salaberri (1903-1981). Arg. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Gasteiz, 2003. ISBN 84-457-1988-2. or. 5-16
- ↑ AZURMENDI, Joxe.-Etienne Salaberry (1903-2003) II- Arg. Egan, Donostia: 2003.ISBN 84-933155-1-6
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azurmendi, Joxe: Etienne Salaberry. Bere pentsamenduaz (1903-2003). Egan, 2003
- Sudupe, Pako: Etienne Salaberry: kazetaritza politikoa. - Egan, 2003-1/2, 97-155.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Etienne Salaberri literaturaren zubitegian
- Davant, Jean Louis, Etienne Salaberry (1903-1981), euskonews.com