Edukira joan

Etenpuntuak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Etenpuntuak puntuaren ordez perpaus bat amaitzeko erabil daitekeen puntuazio zeinua da. Horizontalean lerrokatuta eta idazketa lerroaren behealdean idazten diren hiru puntuk osatzen dute.

Berez, puntuaren esanahi bera du, baina aurretik duen esaldia amaitu gabe dagoela eta jarraipen bat izan dezakeela adierazten du. Honakoetan erabiltzen da:

  • Zerrendak segitzen duela adierazteko ("eta abar" esapidearen ordezkoa da).
  • Hizlariak esaldi bat ez bukatzea erabaki duelako, jarraian datorrena jakintzat jotzen delako edo mezua esan beharrean, iradoki nahi delako.
  • Hizlariak esaldi bat bukatu ezin izan duela adierazteko.
  • Aipuetan, garrantzi gutxi duelakoan edo luzeegia delakoan zati bat kendu dela adierazteko parentesi arteko etenpuntuak erabiltzen dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]