Edukira joan

Esther Horvath

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esther Horvath
Bizitza
JaiotzaSopron, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Hungaria
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea eta argazkilaria

Esther Horvath (Sopron, Hungaria, 1979ko maiatzaren 19a) hungariar argazkilaria da Artikoan eta Antartikan egindako argazkiengatik ezaguna.

Ekonomia ikasketak egin zituen. Mutil lagunak kamera bat oparitu zion 25 urterekin eta argazkiak egiten zaletu ondoren Budapesteko Argazki Digital eta Analogiko Eskolan izena eman zuen. 2005ean bertan Nazioarteko argazki lehiaketa bat irabazi zuen eta argazki erakusketak egiteari ekin zion nazioartean. "Txina", "Hego Asiako mundu sentikorrak" eta "India" izeneko erakusketak egin zituen Austrian, Hungarian, Eslovakian eta Txekiar Errepublikan. 2010ean Fédération Internationale de l'Art Photographique-ren (FIAB) AFIAB saria jaso zuen.

Ondoren New Yorkera joan zen eta Argazkilaritzako Arteen Nazioarteko Elkartean sartu zen. 2013an argazkigintza dokumentaleko George eta Joyce Moss beka eskuratu zuen eta hari esker National Geographic, Audubon Magazine, Stern, The New York Times, The Wall Street Journal, The Washington Post eta Time aldizkarietan argitaratu ditu argazkiak[1].

Poloetara espedizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019ko MOSAiC espedizioan Esther Horvathek egindako argazkia.

2015ean Artikoko espedizio batean parte hartu zuen Estatu Batuetako Healy izotz-hauslean[2]. Han bizitakoaren ondoren Alfred Wegener Institutuan (AWI) argazkilari zientifiko eta argazki editore gisa hasi zen lanean. Ordutik hainbat espedizio egin ditu Artikora zein Antartikara eta eskualde horietan zientzialariek daramaten bizitzari buruzko istorioak kontatzen ditu eta bide batez klima aldaketaren inguruko dokumentazioa egitea du helburu.

Aipagarriena 2019an Artikora egindako MOSAiC espedizioa izan zen. Ipar Polotik gertu Polarstern izotz-hauslea trabatu eta urtebetez klimaren inguruko aldaketak eta datuak bildu zituzten[3]. Hainbat fasetan 600 zientzilarik osatu zuten lantaldea. Esther Horvathek guztia argazki bidez dokumentatzeko lana izan zuen. Ester Horvath-ek 2020an prentsa argazki onenaren World Press Photo saria jaso zuen ingurumen kategorian. Irudian hartz zuriak Polarstern ontziaren ondoan ikusten dira MOSAiC espedizioan[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) «Esther Horvath» Penguin Random House Verlagsgruppe (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  2. (Alemanez) «Fotografin in eisiger Kälte» Helmholtz-Gemeinschaft Deutscher Forschungszentren 2019-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  3. (Ingelesez) «MOSAiC Expedition» MOSAiC Expedition (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  4. «Esther Horvath EN | World Press Photo» www.worldpressphoto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]