Edukira joan

Esperanza Molina Cubillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esperanza Molina Cubillo
Bizitza
JaiotzaMadril, 1931
Herrialdea Espainia
Heriotza2021eko maiatzaren 21a (89/90 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta antropologoa

Esperanza Molina Cubillo (Madril, 1931Gasteiz, Araba, 2021eko maiatzaren 22a) emakume eta gazteen eskubideen aldeko idazle eta antropologoa izan zen.[1]

Madrilen jaio zen 1931n eta familia aberats batean hazi zen.[2] Filosofia eta Letretan doktorea zen, eta Raimundo osabaren putzua sortzen lan egin zuen. Hantxe bizi izan zen 1957tik 1964ra.

El Pozo del Tío Raimundo

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txabolak

1957ko otsailaren 15ean, Serranoko neskatila izateko bizitza erosoa uztea erabaki zuen, Paulino Pérez Flores mutil-lagunarekin joateko. El pozo del Tío Raimundo izeneko auzo madrildarra eraikitzen laguntzea erabaki zuen. Bikotea, gerraostean baliabiderik gabeko pertsonak eta familiak iristen ziren auzo horretara, Osaba-Raimundoren Putzura, bizitzera joan zen. Hantxe osatu zuten txabola-etxea, eta hantxe jaio ziren lau seme-alabetatik hiru. Hantxe bizi izan ziren 1964ra arte.[2] Esperientzia gogorra izan zen Esperanza Molina Cubillorentzat.[3]

Gazteenen prestakuntza akademikoan lagundu zuen. Auzoari buruzko azterketa etnografikoak egin zituen, Los otros madrileños liburua azpimarratzekoa da. Liburu horretan, zehatz-mehatz deskribatzen da auzotarren egunerokotasuna, Putzuko biztanleen erabilerak, ohiturak eta haien bizi-gorabeherak, ezinbestekoa baita txabolismoaren kontzeptuaren ondoren zegoen —eta oraindik ere beste leku batzuetan dagoen— giza alderdia ezagutzeko.[4]

Ibilbide politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molinak Juan Tenoriori parafraseatuz errepikatzen zuen esaldia hauxe:

«Txaboletara jaitsi nintzen, jauregietara igo nintzen...».[3]

Espainiako Langile Alderdi Sozialistan afiliatuta egon gabe, eta ideologia politikoa Espainiako Alderdi Komunistatik eta Langile Batzordeetatik hurbilago izanik, Felipe Gonzálezen Kabinetearen aholkulari izan zen hiru urtez enplegu arloan. Moncloan lanean hasi zenean, harritu egin ziren, ez baitzegoen afiliatuta. Moncloatik irtetean PSOEn afiliatu zen.[3] 2000. urteko hauteskundeetan, 68 urte zituela, PSE-EEren Arabako hautagaitzan bigarren postua lortu zuen, Ramon Jauregiren atzetik.[5]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta Letretan doktorea eta antropologoa zen, eta bere karrera profesionala irakaskuntzaren eta liburu askoren argitalpenaren artean garatu zen.[5] Madrilgo Complutense Unibertsitateko Antropologia eta Etnologia Amerikarreko Departamentuan eta Lathaneko Unibertsitatean (New York) eman zituen eskolak.[6] INEMen ere lan egin zuen, Arabako zuzendari probintziala izan baitzen 1990 eta 1996 bitartean, eta emakumeen soldata-bereizkeriaren aurkako borrokan arrastoa utzi zuen.[7][8][2][9]

María de Maeztu Forum Feministako kidea izan zen eta solasaldi eta irratsaioetan parte hartu zuen, Radio Vitorian esaterako.[3] Erretiratu ondoren, Arabako Campuseko Esperientzia Geletako irakaslea izan zen, enpresaburu gazteen aholkularia, Assadaka elkartetik Marokoko kulturaren sustatzailea eta hainbat libururen egilea.[9][2]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituen.[5] Idaztea gustatzen zitzaion, bakardade-une urriez gozatzeko modurik onena. Asko gustatzen zitzaion pentsatzea. Amak lanen bat egiteko eskatzen zionean, berak "pentsatzen ari naiz" esaten zion. Hiltzea onartzea kosta egiten zitzaion, eta irrazionala iruditzen zitzaion pertsonak beren artean hiltzea. Jendeak noizbait elkar hiltzeari uzteko itxaropena zuen.[3]

  • Identidad y cultura, 1975, Acebo argitaletxea (aurretik Marsiega)
  • Los otros madrileños. El Pozo del Tío Raimundo, 1984, Avapies argitaletxea ISBN 84-86280-07-9
  • Antropología y animación sociocultural, 1985, Marsiega argitaletxea
  • Las siete muertes de Charo Pérez, 2003, Arte Activo
  • Los hijos de Eulogio, 2007, Arte Activo

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2009 Laneko Merezimenduaren Domina, urrezko kategorian, Espainiako Gobernuak emandakoa.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]