Edukira joan

Esnegorri faltsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esnegorri faltsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius torminosus
Pers., 1797
Banaketa mapa
BasionimoaAgaricus torminosus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lactarius torminosus.

Esnegorri faltsua edo bora (Lactarius Torminosus) lactarius generoko onddo bat da.[1] Esnegorri faltsu bezala ezagutzen da, zapore mina du eta nahiko desatsegina, ez da jangarria.

Kapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa, kolore okre-laranja argikoa, adreilu-gorrikoa edo gorri bizikoa, askotan, arrosa-gorri eta hori argi koloreko zirkulu zentrokideekin, gutxi-asko inbutu moduan hondoratua, felpa itxurakoa, belusatua edo artile itxurakoa. Ertzean artilea bezala du eta biribilkatua da. Azala zaila bereizteko.

Orriak: Estu, estuak, meheak eta gutxi-asko dekurrenteak; haragi kolorekoak edo krema kolorekoak erreflexu arrosekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Betea, gero hustu egiten da, ez oso luzea, zilindrikoa eta oinarrian zertxobait meheagoa, eta kapela baino zurbilagoa; azkenik irintsua eta batzuetan eskrobikulatua (azalean hondoratutako orbanak).

Haragia: Lodia, gogorra, sagar usainekoa; zurixka, horixka edo haragi kolore zurbilekoa. Ebakitzean kolorez aldatzen ez den min eta garratza den latex zuri bat jariatzen du.[2]

Esne-gorri faltsua

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Torminosus epitetoa berriz, latinetik dator eta min egiten duela esan nahi du, kolikoak eragiten dituelako.

Pozoitsua, nahasmendu gastrointestinal handiak eragiten ditu.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius jangarrietatik ileak dituelako kapelan eta latex zuriagatik bereizten da.

Lactarius deliciosus-ekin, baina honek esne laranja jariatzen du eta ez da iletsua. Lactarius pubescens-ekin, baina hau txikiagoa da eta zuria. Lactarius chrysorrheus-ekin, honek esne horia du. Lactarius zonarius-ekin, hau ez da iletsua.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean urkien azpian eta gune altu samarretan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Asiako iparraldea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 512 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 150 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 412 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 357 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]