Edukira joan

Esmirnako okupazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esmirnako Zonaldea
Ζώνη Σμύρνης
1919ko maiatzaren 15a – 1922ko irailaren 9a
Greziako Erresumaren dependentzia
Esmirnako okupazioa bandera

Esmirnako okupazioa armarria

Esmirnako okupazioaren esparrua
Geografia
HiriburuaEsmirna
Kultura
Hizkuntza(k)Greziera, Turkiera
Historia
Garai historikoaAro Garaikidea
Greko-turkiar gerra (1919–1922)

Esmirnako okupazioa 1919-1922ko Greko-Turkiar Gerraren testuinguruan gertatu zen. Esmirnako hiria bera, hiriaren inguruko lurralde esparru zabalarekin batera 1919ko maiatzaren 15etik 1922ko irailaren 9ra Greziako okupazio militarra jasan zuen. Potentzia aliatuek Esmirnako Zonaldearen sorrera baimendu zuten Lehen Mundu Gerraren ostean, nagusiki eremuko jatorri greziarreko populazioa babesteko asmoz. 1919ko maiatzaren 15eko greziar lehorreratzea tokiko greziar populazioak ospatu zuen, baina berehala indarkeria etnikoa eragin zuen inguruan. Indarkeriak okupazioaren nazioarteko aldekotasuna murriztu zuen eta turkiar nazionalismoaren gorakada ekarri zuen. Aristeidis Stergiadis, Esmirnako goi komisarioak gogor egin zuen administrazioak turkiarrei egindako diskriminazioaren aurka; hala ere, tirabira etnikoak eta diskriminazioa jarraitu zuten. Stergiadis errefuxiatu greziarrak birkokatzeko proiektuetan lanean hasi zen ere. Esmirnako unibertsitate baten osaketan eta osasun publikoko proiektu batzuetan parte hartu zuen baita.[1] Orokorrean Esmirna Anatoliako greziar tropen operazio base handia izan zen.

Esmirnako okupazioa 1922ko irailaren 9an amaitu zen, Kemal Atatürk buru zuten tropek hiria hartu zutenean. Turkiarrek Esmirna hartu ondoren jendailak Krisostomo apezpiku ortodoxoa hil zuen, eta egun batzuk geroago Esmirnako Sute Handiak hiri gehiena erre zuen (greziar eta armeniar herritarren auzoak nagusiki). Greziar eta armeniar heriotzak 10.000 eta 100.000 artean zenbatu dira.[2][3][4] Esmirnako okupazioa amaitzearekin batera Greko-Turkiar gerra de facto amaitu zen ere, Anatoliako frontea amaitu baitzen. 1923ko uztailaren 24an bi aldeek Lausanako Hitzarmena sinatu zuten, de iure gerra amaituz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Clogg, Richard. (2021-01-15). A Concise History of Greece. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-95392-4. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  2. Frank, Matthew. (2002-10). «Fires of Hatred: Ethnic Cleansing in Twentieth-Century Europe by Norman M. s> Naimark (review)» Slavonic and East European Review 80 (4)  doi:10.1353/see.2002.0102. ISSN 2222-4327. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  3. Korb, A.. (2013-01-18). «The Balkans: Revolution, War, and Political Violence since 1878, by Mark Biondich» The English Historical Review 128 (531): 468–470.  doi:10.1093/ehr/ces393. ISSN 1477-4534. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  4. Rummel, R. J.; Horowitz, Irving Louis. (2018-02-06). «1,883,000 Murdered Turkey's Genocidal Purges» Death by Government (Routledge): 209–239. ISBN 978-0-203-79375-6. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]