Edukira joan

Villabuena Araba

Koordenatuak: 42°32′49″N 2°39′55″W / 42.547°N 2.6654°W / 42.547; -2.6654
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskuernaga» orritik birbideratua)
Villabuena
 Araba, Euskal Herria
San Andres eliza eta inguruak.

Villabuenako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Villabuena de Álava/Eskuernaga
AlkateaIñaki Perez Berrueco
(Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01307
INE kodea01057
Herritarravillabuenar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°32′49″N 2°39′55″W / 42.547°N 2.6654°W / 42.547; -2.6654
Map
Azalera8,48 km²
Garaiera484 metro
Distantzia42 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria285 (2023)
−6 (2022)
alt_left 147 (Q,6) (R,3) 149 alt_right
Dentsitatea38,33 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
-% 7,74
Zahartze tasa[2]% 13,62
Ugalkortasun tasa[2]‰ 31,75
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 74,36 (2011)
Genero desoreka[2]% 19,84 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 4,5 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 20,81 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 5.78 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1661
Webguneahttp://www.villabuenadealava.org/eu/


Villabuena[1] —beste Villabuena leku izenetatik bereizi behar denean, Villabuena Araba[1]— (ofizialki Villabuena de Alava / Eskuernaga) Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxa eskualdekoa. Gasteiztik 42 bat kilometrora dago. Izen bereko hiribildua da herriburua, udalerriaren erdialdean kokatua, Herrera ibaiaren bi aldeetan. Mahastizaintza eta ardogintza dira herriko ekonomia jarduera nagusiak.

Behinola Guardiako herrixka zen, Villaescuerna izenarekin. 1661ean hiri-titulua jaso zuen, eta herritarren eskariz Vilabuena izena hartu, Villaescuerna zelakoaz trufa egiten baitzuten inguruko herriek.[5][6]

Udalak udalerrirako izendapen elebiduna hartu nahi izan zuenean, nolabaiteko eztabaida sortu zen, ez baitzegoen euskarazko izenaren forma tradizionalik. Herriari Uriona deitzea pentsatu zen, hau da, Villabuenatik mendebaleko euskalkira hitzez hitz itzultzea, Arabako zati handienean mendebaleko euskalkia hitz egin baitzen Erdi Aroan eta geroztik ere. Beste batzuek herriaren antzinako izena, Villaescuerna, oinarritzat erabiltzea proposatu zuten, eta euskal formara egokituta Eskuernaga sortu zuten; azkenean, udalak Eskuernaga hori onartu zuen euskal izen ofizialtzat. 1996ko azaroaren 20ko erabaki baten bidez hartu zen gaur egungo izen ofizial elebiduna: Villabuena de Álava / Eskuernaga.[7][8]

Euskaltzaindiak zehaztu du, hala ere, euskara batuko izena Villabuena dela, eta Villabuena Araba erabili behar dela Villabuena izena duen beste herriren batekin nahasteko aukera dagoenean.[1]

Villabuenaren ikuspegia, atzean Toloñoko mendilerroa duela.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebroren adarra den Herrera ibaia igarotzen da Villabuenatik. Udalerriaren garaierak 463-557 metro bitartekoak dira, itsas mailaren gainetik.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri hau antzina Guardiako herrixka bat zen, Villaescuerna izenekoa. Villaescuernako herrixka hura, beste batzuekin batera, Guardiari eman zion Antso VI.a Jakituna Nafarroako erregeak, 1164an Guardiako hiribildua sortu zuenean. Hain zuzen ere, Nafarroako Erresuma musulmanen eta gaztelarren erasoetatik babesteko sortu zuen Guardia.[9]

Erdi Aro osoan zehar, nafarren eta gaztelarren arteko gerra eta liskarren ondorioz, Guardia erresumaz aldatu zen askotan. 1461ean, ordea, Henrike IV.a Gaztelakoak Nafarroari behin betiko kendu zizkion Guardiako hiribildua eta haren mendeko lur guztia, Villaescuerna barne. 1486an, hiribildua eta haren herrixkak Arabako Ermandadearen zati bihurtu ziren, Errege-erregina Katolikoen aginduz.[9]

1661eko ekainaren 4an, Filipe IV.a Espainiakoak hiribilduaren pribilegioa eman zion Villaescuernari, eta Guardiaren eskumendetik independizatu zen herri hau.[9] Herriak une hura baliatu zuen izena aldatzeko (herritarrei Villaescuerna izena itsusia iruditzen zitzaien, nonbait), eta Villabuena izena hartu zuen.[6]

Villabuenako mahastiak.

Villabuenako ekonomia ardoari lotuta egon da bere historia osoan. Ardogintzaren tradizio luzeari esker, mahastiaren monolaborantzatik eta Errioxa jatorri deitura duten ardoak egitetik bizi dira, funtsean, Villabuenako bizilagunak.[10] Udalerri txikia izan arren, 50 upategi daude egun. Horietako batzuk bisitarako aukera ematen dute, ibilbide enoturistikoan, bisitariek ardogintzaren xehetasunak ikas ditzaten eta dastaketaz goza dezaten.[11]

Villabuenak upategi tradizionalen auzo bat du; hala ere, gaur egun upategiak udalerriaren lurralde osoan hedatuta daude. Ardogintzan jardun dutenei eta dihardutenei omen egitearren, bada burdinazko eskultura bat, prentsa batean dagoen gizon baten bidez ardogintza sinbolizatzen duena, auzotarrek eurek egina.[11]

1900ean, herriak 475 biztanle zituen. Geroztik, biztanleria jaisten joan da, baina hiribildua etengabe hazi da. Gaur egun, upeltegiez gain, badira jatetxeak, hotel bat, fisioterapia zentro bat, dendak, tabernak eta farmazia.[11]

Villabuenako biztanleria
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Villabuenan»
Villabuenako udaletxea.

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Villabuenako alkatea EAJko Iñaki Pérez Berrueco da.

Villabuenako udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
125 (% 57,60)
4 / 7
111 (% 46,25)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
3 / 7
86 (% 39,63)
3 / 7
97 (% 40,42)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
4 (% 1,84)
0 / 7
18 (% 7,5)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
2 (% 0,92)
0 / 7
9 (% 3,75)
Datuen iturria:

2011ko hauteskundeetarako, Euskadi.net webgunea.[12]

2019ko hauteskundeetarako, Alea aldizkariaren webgunea.[13]

Hauek izan dira Villabuena Arabako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[14]
Jose Ignacio Besa Maestresala[14][15][16][17] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Besa Maestresala[14][16] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Alberto Perez Maestresala[14] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Alberto Perez Maestresala[14][16] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Pedro Berrueco Ruiz de Gallo[14][16] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Besa Maestresala[14][16] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Jose Ignacio Besa Maestresala[14] 2003 2004 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Juan Jose Garcia Berrueco[14] 2004 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Juan Jose Garcia Berrueco[14] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Jose Garcia Berrueco[14] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Perez Berrueco[14] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Perez Berrueco[14][18] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea[19]
Iñaki Perez Berrueco[20] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
11 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)CasablancaSernaAsaCampillarGuardia (hotel-gasolindegia)GuardiaLapuebla de Labarca (markesina)Lapuebla de Labarca (Kale Nagusia)EltziegoMañueta Eskuernaga

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLeza Guardia
Leza Osp.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 15ean, San Torkuato jaiak: eta azaroaren 30ean, San Andres jaiak ospatzen dira Villabuenan. Bi egunetan paloteadoa dantzatzeko ohitura dago[21].

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Andres eliza.
Andre Maria baseliza; atean ageri duen arku zorrotza, baseliza jatorriz eraiki zuten garaikoa da (XIII. - XV. mendeak, erromanikotik gotikorako trantsizioan).
  • Villabuenaren erdigunean badira hainbat eraikin edo jauretxe zahar bezain dotore. Horien artean, aipatzekoak dira Indianoaren etxea eta Solanoko markesaren etxea.[10]
    • Indianoaren etxea barroko estilokoa da, eta Santiago Matamorosen erliebe batez hornituta dago.[10] Andres de Bençak eraiki zuen, 1608 eta 1610. urteen artean, Pedro Peciña Samaniegok aginduta. Pedro Peciña Samaniego Santiago de Compostelako arkediano eta kanonigoa zen. Indianoaren etxean bizi izan ziren Villabuenako zenbait pertsonaia karlista garrantzitsu, Francisco de Paula Rivas kasu.[22]
    • Solanoko markesaren etxea batez ere XVI. mendean eraiki zuten; eta ondoren, XVIII. mendean, bi hegal erantsiz handitu zuten.[22]
  • San Andres eliza 1538 eta 1728. urteen bitartean eraiki zuten; hortaz, estilo bat baino gehiago du, gotikotik hasi eta barrokoraino. Ataria mendebaldera begira du, eta han jarri zuten 1693. urtean santu titularra, horma hobi batean. Erretaula nagusia Errenazimentukoa da, eta gurutzaduretan erretaula barrokoak ditu, bai eta XVI. mendeko bataiarri bat ere.[10]
  • Andre Maria baseliza, jatorrian, Erdi Arokoa da, XIII. - XV. mendeetakoa,[24] erromanikotik gotikorako trantsizioko garaikoa. 1959an zaharberritu zuten. Bere jatorrizko garaitik gorde ditu leihate bat, ur bedeinkatuaren pilari eusten zion hagaburutxo bat, Andre Mariaren idulkiaren azpian zegoen harrizko friso bat eta haren irudia, bai eta sarrerako atea ere, arku zorrotzekoa. Andre Mariaren irudi hori XIV. mendekoa da, eta Villabuenako Andre Maria deritzo.[23]
  • El Montecillo trikuharria 2009. urtearen amaieran Villabuenako bizilagun batek aurkitu zuen. Berehala, aurkikuntza hori aztertzen aritu ziren Javier Fernandez Eraso eta Jose Antonio Mujika Alustiza Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko Arloko kideak. El Montecillo trikuharriko korridore hilobia bi mahastiren artean dago. Arabako Errioxan dauden beste zazpien antzeko ezaugarriak ditu. Deformatuta dago, eta duela gutxi sortu zen harri pilo batek estaltzen du. Korridorerako sarrera, bi lursailak banatzen dituen horma batek ezkutatzen du. Hor kokatuta egoteari esker, egoera onean iraun du gaur eguneraino.[22]
Tumulua hareharriz eta horien degradaziotik eratorritako hareaz osatuta dago. Ez da egitura simetrikoa; izan ere, mendebaldera luzatzen da, eta hegoaldera zein ekialdera desmuntatuta dago, ziurrenik mahastia egokitzeko lanetan. Zalantzarik gabe, azken mendeotan handitu egin zuten, toki hori soroetako harriak pilatzeko erabiltzean. Gainera, hareharri gainean finkatuta dagoenez, hezur arrastoak ia erabat desagertu dira.[22]
Ikerketa-lanetan, pieza garrantzitsuak aurkitu eta berreskuratu zituzten, hala nola giza hezurrak (tartsokoak), hortz zati batzuk eta gazte baten lepaorno bat. Bestelako aztarna arkeologikoak ere agertu dira: kanpai-formako bi zeramika-zati (baso batena bata, eta kazola batena bestea), terra sigillata hispanikoaren bi zati txiki, eta ikatz puska batzuk.[22]
Aurkikuntza horiek erabakigarriak izan ziren trikuharriaren ikerketan, berreskuratutako hezur hondakinetako bat C-14 bidez datatzeko erabili baitzen. Lagina Miamiko (Ameriketako Estatu Batuak) Beta laborategira bidali zuten, eta trikuharria Brontze Aroaren hasierakoa dela zehaztu zuten. Teoria hori bera sostengatzen dute Ciempozuelos motako kanpai formako zeramikazko ontzien zatiek; izan ere, beren egikeran, Kantabriako mendilerroko harpeetan estratigrafia egonkorrean aurkitutako beste batzuen oso antzekoa da. Horrek adierazten du trikuharria, gutxienez, Kalkolitoa eta Brontze Aroaren hasiera hartzen dituen aldi luze batean erabiliko zela, segur aski.[22]
Erromatar zeramikaren zatiak aurkitu ziren burualdeko harlauzaren azpian, ganberaren barnean erorita. Horrenbestez, litekeena da egituraren kolapsoa garai klasikoaren ondoren gertatu izana, eta hain zuzen ere hil multzoa garai hartan arpilatu izana.[22]
Luis Cañas upeltegia, Villabuenako ospetsuenetakoa.

Villabuenar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Euskal herriko udalen izendegia. Euskaltzaindia D.L. 2011, 63 or. ISBN 978-84-95438-74-4. PMC 796264874. (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  6. a b (Gaztelaniaz) J. Ignacio Domínguez Améscua: «Más sobre relojes de sol en La Rioja», Landazuri elkartearen webgunea.
  7. «ERABAKIA, 1996ko azaroaren 20koa, Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko zuzendariarena, Villabuena de Alava Udalaren izena aldatzeko eta Villabuena de Alava/Eskuernaga jartzeko baimena emateko dena.». Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1996ko abenduaren 4koa.
  8. (Gaztelaniaz) «Resolución de 20 de enero de 1997, de la Dirección de Relaciones Institucionales y Administración Local del Departamento de Hacienda y Administración Pública, por la que se da publicidad al cambio de denominación del municipio de Villabuena de Álava por Villabuena de Álava/Eskuernaga». Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1997ko otsailaren 12koa.
  9. a b c «Ohar historikoak» Ayuntamiento de Villabuena de Álava · Eskuernagako udala (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  10. a b c d Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 114 or..
  11. a b c «Ekonomia eta gizartea» Ayuntamiento de Villabuena de Álava · Eskuernagako udala (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  12. Hauteskundeen emaitzak, Euskadi.net webgunea.
  13. «Udal hauteskundeak 2019: Villabuena» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  14. a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  15. (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  16. a b c d e «Villabuena de Álava/Eskuernaga» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  17. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 119 or..
  18. «Iñaki Pérez Berrueco» Komunikazio Irekiko Gida (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).[Betiko hautsitako esteka]
  19. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  20. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  21. Dantza agerketa 2018 Kaxkabar: Villabuenako paloteadoa. (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  22. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Arquitectura civil» villabuenadealava.org (Villabuenako Udala) (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  23. a b (Gaztelaniaz) «Arquitectura religiosa» villabuenadealava.org (Villabuenako Udala) (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  24. «Andra Maria baseliza» Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  25. (Gaztelaniaz) Francisco de Paula Rivasen fitxa, senatari gisa, Espainiako Senatuaren webgunean.
  26. (Gaztelaniaz) «Fallece el histórico bodeguero Luis Cañas» Deia 2019-12-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba