Errukula
Errukula | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Brassicales |
Familia | Brassicaceae |
Generoa | Eruca |
Espeziea | Eruca vesicaria |
Azpiespeziea | Eruca vesicaria subsp. sativa Albert Thellung, 1918 |
Basionimoa | Eruca sativa |
Errukula[1] (Eruca vesicaria, E. vesicaria subsp. sativa edo E. sativa) Brassicaceae familiako barazkia da, jatorriz Mediterraneo eskualdekoa. Sukaldaritzan estimatua da, hosto jangarriek piperbeltz zapore arina baitute.
Batzuetan "errukula" Diplotaxis tenuifolia landareari ere esaten zaio, eta haren hostoak ere jaten dira Eruca sativa landarearen antzera. Errukola edo arroketa (frantsesez roquette) ere esaten zaio[2].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errukula 20–100 cm arte hazten den landare urterokoa da. Hosto pinatuak sakon lobulatuak dira, alboko lau eta hamar lobulu txiki eta lobulu terminal handi batekin. Loreak 2–4 cm diametrokoak dira, korinboan jarriak, Brassicaceae lore-egitura tipikoarekin. Petaloak krema-zuriak dira, zainak moreak dituzte eta horiak dira. Fruitua 12–25 mm luzeko silikua bat da, moko apiko batekin, zenbait hazi dituena (jangarriak direnak). Espezieak 2n = 22 kromosoma ditu.
Lantzen oso erraza da. Ura duen neurrian hostoa eman eta eman egingo du[3]. Udan ez da ondo hazten, "lorera igotzeko" joera baitu[4].
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errukula barazki gisa kontsumitu izan da Mediterraneo inguruko eskualdeetan antzinako erromatarren garaitik, afrodisiakotzat jotzen zena. Tradizioz, ordea, basatiki bildu eta ez da eskala handian landu izan. 1990eko hamarkadara arte ere ez da ikerketa zientifikorik egin. Gaur egun, hainbat lekutan landatzen da, bereziki Veneton, eta munduko saltoki ezberdinetan eskuragarri dago.
Errukula entsaladan erabiltzen da bereziki, baina barazki gisa ere sukaldatzen da pasta edo zezina erabiliz. Italian ere ohikoa da pizzetan erabiltzea, soilik labearen ondoren gehituz. C bitaminan eta burdinan aberatsa da.
Magrebeko errukula noizbehinkako ekaitzen ondoren etortzen da, eta zopan jaten.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hostoak
-
Infloreszentzia eta fruitu gazteak
-
Lekak
-
Gosaria Kairon (Egipto): babarrun egosiak, barazki ozpinduak, ogia eta errukula
-
Tortellini pasta errukula eta limoiaz
-
Gorgonzola, errukula, saltxitxa eta tomate otartekoa
Sinonimoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Errukula» sutondo.hostelerialeioa.net (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
- ↑ "Nola erran" hiztegia. Roquette. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Errukula. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Ekogunea. (pdf) NEGUKO ENTSALADA BARAZKIAK. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).