Erroma hiriko kutsadura antzinatean
Erromatarrak zuzenean eragiten zieten bi kutsadura motaren jakitun ziren: kutsadura fisikoa eta kutsadura erlijiosoa[oh 1]. Lehenengoak Erromako osasungarritasunari eragiten zion[oh 2][1] eta, ondorioz, biztanleen osasunari.
Kutsadura fisikoak zerikusia zuen Erromak zingira-leku batean altxatua izanarekin. Horregatik, esan daiteke Erromako kutsaduraren jatorria hiria toki zingiratsu batean eraikitzean zetzala, non eltxoek eragindako malaria bezalako gaixotasunak ohikoak izango liratekeen. Hala ere, denbora aurrera joan ahala, arazo horiek konpontzen joan ziren paduren drainatzearekin, estoldak eraikitzearekin eta baliabide gehiagoko populazioa zazpi muinoen magaletara mugitzearekin, han altuerak eta haizeak gaixotasunak eta kiratsak urruntzen baitzituzten. Palatino eta Kapitolinoko muinoen artean kokatutako leku paduratsua hustu ondoren, hiriko erdigunea bihurtu zen, hortaz, Erromatar foroa mendeetan zehar eguneroko bizitzaren erdigunea izan zena. Bertan garaipen-prozesioak, hauteskundeak, epaiketa kriminalak, gladiadoreen borrokak eta merkataritza-guneak antolatzen zituzten.
Gainera, bazeuden beste faktore batzuk kutsadura areagotzen zutenak, adibidez kaleen eta merkatuen (macella) zikinkeria eta zarata, ur zikinen drainatzearen funtzionamendu txarrak, kaleetako eta etxebizitzetako zikinkeria, kaleetan abandonaturiko gorpuak, giza hondakinen pilaketak, hilerrien eta nekropolien egoera negargarriagatik, eta kutsadura akustikoa.
Hiriko topografia eta biztanle-dentsitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroman kutsadurak gainpopulazioarekin zerikusi handia zuela jakinik, agintariak legeriaren eta hiri-erreformen bidez kutsadura murrizten saiatu ziren biztanleei bizi-egoera hobeak eskaintzekotan[2]. Hala ere, ezer gutxi egin ahal izan zuten immigrazioaren etengabeko fluxuaren aurrean, ostatua nonahi bilatzen zuena.
Arazoa zen, Erromak lurralde berriak konkistatu ahala, hango bizilagun asko hiriburura zetozela. Lehen etorkinak Italiar penintsulatik etorri ziren, nekazaritzaren etekin ekonomikoaren beherakadaren ondorioz. Hain zuzen ere, Erromak lurralde berriak konkistatu ahala, gerren galtzaile asko, esklabo bihurtuta, Italiara eraman eta nekazaritzan lan egitera behartzen zituztela. Ondorioz, eskulan merke horrek elikagaien prezioak hondoratu zituen eta ohiko nekazariek beren soroak utzi behar zituzten errentagarritasun faltagatik. Aukera horretaz jabe berriak baliatu ziren latifundioak sortzeko, eta horiekin elikagaien ekoizpen masiboaren etapa berri bati ekiteko.
Erromara emigratzeko beste erakargarri bat superpopulazioa bera zen. Ekonomiaren ikuspegitik, hiri-biztanleriaren kontzentrazioa abantaila zen etorkinentzat, kontsumitzaile talde sendoa osatzen baitzuen, eta heldu berriek beren ondasun eta zerbitzuak eskaini zitzaketen. Errepublikaren garaitik jende askok emigratu zuten Erromara, pentsatuz janaria prezio baxuan edo doan lortzeko asmotan, baina laguntza hori ez zegoen eskuragarri hiriko edozein biztanlerentzat, baizik eta bakarrik hiritartasun osoko erromatarrentzat.
Tradizioaren arabera, Erroma inolako planik gabe berreraiki zen K.a. IV. mendeko galiar inbasioaren ondoren. Hondakinetatik hasita, etxe berriak egin zituzten hirigintza planik erabili gabe. Poliki-poliki, auzo aristokratikoak pobreenetatik bereizi ziren, eta K.a. I. mendean plebe gehiena Aventinon, Zelion (txikizkako merkatarien erdigunea) eta Argileton (zapatarien eta liburu-saltzaileen erdigunea) kontzentratu zen[3].
Hala eta guztiz ere, banaketa hori ez zen guztiz behin betikoa izan, auzo txiroetan pertsona garrantzitsuak eta aberatsak bizi izan zirelako. Adibidez Ponpeiok egoitza izan zuen Karinae barrutian[4] (Zelioren eta Eskilinoaren artean); Julio Zesar pontifex maximus izan baino lehen, Suburan bizi zen, baita Sila[5] eta Augusto[6] zenbait momentutan ere.
Jakina da aurrerapen teknologikorik gabe hiri batek ezin diola biztanleriaren tamainari eutsi. Erromatarrek berrikuntza egin zuten ingeniaritza hidraulikoan eta zibilean: airearen, uraren eta animalien indarra, egurra, hormigoia eta masa-ekoizpena bikain erabiliz. Ondasunen estandarizazioan, banaketan, espezializazioan eta nekazaritza-teknologien garapenean maisuak izan ziren. Aurrerapen horiek guztiek ekoizpena eta ekonomia garatu zituzten hainbat mendetan[7]. Hori zela eta, Erromak, Italiak eta inperioaren ekonomiak bultzaturik, hazkunde demografiko handia izan zuen.
Silaren garaitik Printzaldira arte, Erromako populazioa pixkanaka-pixkanaka handitu zen, eta are bizkorrago Antoninoen gobernupean, hiru mendez banatutako bi estatistika-multzoek adierazten digutenez. Horren harira, Erromari buruzko bi dokumentuek (Curiosum eta Notitia) hiriari buruzko erreferentziak eta estatistiken laburpenak ematen dituzte. Informazio hori Augustok egindako Erromako banaketa 14 eskualdetan oinarritzen zen. Esan beharra dago dokumentu horiek K.o. IV. mendeko konpilazioak direla, Dioklezianoren azken egunetakoak, K.o. 305aren inguruan, edo Konstantinoren agintaldikoak[8].
Txosten horiek erromatar vicien errolda bat ematen dute, hau da, mugakide ziren kaleek elkarren artean banatzen zituzten hamalau barrutietako auzoena[9]. Augustok administrazio berezi bat eman zion vicus bakoitzari, magister batek zuzenduta eta lare aldare batek mugaturik kaleen gurutzetan. Banaketa horren ondoren, Vespasianok eta Titok, Erroma 265 vicitan zatitu zuten[10]. Augustok hasitako Erromaren plangintzak etxebizitza bloke izugarri eta neurrigabeak ugaritu zituen.
Erroman biztanleria-dentsitatea asko aldatzen zen haranaren hondoan edo muinoen magalean auzoen arabera. Yavetzek kalkulatu zuenez, Erromak 1.000.000 biztanle bazituen, domusetan (esklaboak barne) 200.000 eta 300.000 pertsona artean biziko ziren, eta gainerako 700.000-800.000 pertsonen etxebizitzak intsulak edo bestelako ostatuak izango ziren[11].
Palatinotik, Julio-Klaudiotar aldiko enperadoreek dentsitate gutxiagoko eremuetara zabaldu zituzten beren jabetzak horti izenekoak sortzeko[oh 3], baina, batzuetan, aristokraziari lurrak kentzen zizkioten zilegiak ez ziren moduak erabiliz. Neronek Domus Transitoria eta Domus Aurea Eskilinoko horti jauregiarekin konbinatu nahi izan zituen. Asmo handiko proiektu horrek landa- eta hiri-elementuak integratuko zituen luxuzko konplexu artifizial batean. Flaviotarren jauregia, aldiz, Palatinoan eraiki zen berriro[12].
Gainpopulaziorekin loturik etxebizitza falta zegoen. Biztanleriaren estraturik baxuenak, patrizioen adina baliabide ekonomikorik ez zutenez, zorionekoenak etxe-blokeetako gela txikietan (insulae) pilatuta bizitzearekin konformatzen ziren, zeinen eraikuntza-kalitatea ideala izatetik oso urrun baitzegoen. Dena den, egoera okerragoa zen baliabide ekonomikorik ez zutenentzat, arkupeen azpiko eraikuntza inprobisatuetan (ergasteria) edo mausoleoetan aterpea bilatu behar zutelako, azken hauek pater familiasaren baimenarekin eta gainbegiratzearekin.
Erromako egoitzen prezioaren etengabeko igoera justifikatzeko ustezko arrazoietako bat izango zen seiehun senatari erromatarrek beren aberastasunen zati bat Italiako higiezinetan eta lurretan inbertitzeko zuten betebeharra, ziurrenik Erromako senatuko bileretan haien presentzia bermatzeko[13]. Trajanoren garaian, esaterako, senatariek beren ondasunen herena inbertitu behar izan zuten Italiako lurretan[14]; Marko Aurelioren agindupean, ordea, eskakizuna laurden batera murriztu zen[15].
Espekulazioaren ondorioz, aberatsek etxeak eta domusak erosten zituzten bitartean, pobre asko kale gorrian bizi ziren. Martzialek egoera hau salatu zuen epigrama batean:
« | Jauregi bat duzu Eskilino muinoan, eta beste jauregi bat Diana muinoan; eta beste batek bere burua altxatzen du Patrizioen eremuan[oh 4]. Zure bizileku batetik Zibele alargunaren tenplua ikusten duzu, beste batetik Vestarena; beste batzuetatik Kapitolio zaharra eta berria begiratzen dituzu. Esadazu non aurki eta bila zaitzaket: nonahi bizi den gizon bat, Maximus, ez da inon bizi[16]. | » |
Martzialek erromatar superpopulazioa eta hiri-giroa ikuspegi materialista batetik irudikatu zuen, non ohikoak baitziren sexu-eszenak, literatura-giroa, klientelismoa eta finantzak. Horregatik, Martzialen idatziak oso garrantzitsuak dira erreferentzia topografikoen dentsitatea zehazteko[17].
Gertuko Ostia hiriak adibide gisa balio dezake inguruko Erromako etxebizitza arazoa azaltzeko. Aipatutako biztanleriaren � bere dendetan (tabernae) bizi zen, intsuletako logeletan, ostatuetan (hospitia, stabularia, capponae, deversoria), edo zuzenean kale gorrian (arkupeak, gangak, zubiak edo eskailerak)[18].
Giza jarduerak sortutako hondakin solidoek eta likidoek eragindako kutsaduraz gain, kutsadura akustikoa nabaria zen, jarduera ekonomikoaren zalapartak eta kalez kale ibiltzeak eragiten zituztenak. Horiek guztiek eragin zuzena izango zuten erromatarren osasunean.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarrak adituak ziren konkistatutako herriak eta tokiak zenbatzen, neurtzen eta haietan hirigintza planak ezartzen. Horregatik, hiriak zonifikatu zituzten, eta Erromari zegokionez, zenbait muga zituen, adibidez, fisikoak, erritualak, ekonomikoak eta juridikoak.
Erromatarren mugarik nagusiena hiriko perimetroa zen, hots, pomeriuma[oh 5][19], zeinak berriki aipatutako lau kategoriak biltzen baitzituen. Zonifikazioak zirela medio, zenbait talde hiritik kanporatuak izan ziren, hala nola, erlijio batzuetako kideak, talde etniko batzuk eta zenbait lanbidetakoak[20].
Erromako jende gehiena osasungarritasun gutxiko auzoetan pilatzen zen zazpi muinoen oinetan. Alde horietan, bizi-egoera kaskarrenen artean, prostituzioa ohiko jarduera zen, eta mota guztien artean kalekoa hedatuena zen, zinegotziek araututa bazuten ere. Jarduera horren tokirik aipagarrienak ziren: vicus Tuscus; etruriar auzoa (hiriko auzorik jendetsuenetako bat), eta vicus Turarius, Suburarako bidean zegoena[21], hots, burdelen auzo tradizionala. Subura, Viminaleko, Eskilinoko eta Palatinoko muinoen oinetan kokaturik zegoen. Hala ere, putetxeen presentzia ez zen auzo pobreenetara mugatzen, Erromatar Foroan bertan burdelen ebidentzia ez baita baztertzekoa; Titoren arkutik gertu, Via Sacran, putetxe bat zegoen. Era berean, azpimarratzekoa da cauponae izenekoetan, ostalaritzaz gain, prostituzioarekin lotutako beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen zituztela[22].
Subura Erromako auzo zabalena eta jendeztatuena zen. Murus terreus azpian kokatua, Karinaeko[23] eta Kirinaleko magalean zehar hedatzen zen Viminal eta Eskilino muinoetaraino[24]. Suburako bizilagunak, beste auzoetako monumentuz eta zerbitzu publikoez inguraturik egon arren, egoera tamalgarrietan bizi ziren[25]. K.o. II. mendearen hasieran, Juvenalek satira erabili zuen Cloaca Maxima estoldarik itogarriena zela salatzeko, bereziki Suburatik igarotzean. Haren arabera aingirak estolda honetatik Suburaraino igotzen ziren. Gainera, estolda auzo horretan, hondakinen pilaketa puntu garrantzitsu bat zen, hiri osoko nazkagarriena. Poetaren arabera, bertan bukatzen ziren ardo merkearen kontsumo handiaren ondoriozko isurketak, baita auzoan kontsumitutako janari txarraren ondorengo gorotzak ere[26]. Bestalde, Suburako etxebizitzen bizigarritasun-egoera txarrak zirela eta, bertatik izurriteak erraz hedatzen ziren Erromako beste auzoetara. Pentsatzekoa da , heldutasunera iristeko, suburatarrek immunitate-sistema sendoa izan behar zutela[27].
Bailararen behealdea K.a. 46. urtean hartu zuen lehenik Zesarren foroak, Kapitolioko muinoaren ekialdeko oinetan, eta, ondoren, Augustoko foroa K.a. 2. urtean jarri zen. Koliseoaren ondoan, beste eraikin batzuk altxatu ziren, esaterako, Bakearen tenplua K.o. 75ean; Nervaren foroa K.o. 97an, eta azkenik, Trajanoren foroa, K.o. 112. urtean. Augustoren garaian, harresi bat eraiki zen gune monumental hauek Subura etxebizitzetatik maiz sortzen ziren suteetatik babesteko[oh 6].
Augustok, inperioaren mugak ziurtatu eta ordura arte ezezaguna zen bake garaia inauguratu ondoren, Janoren tenplua handikiro itxi zuen. Bakearen ondorioetako bat izan zen Erroma Servio Tulioren harresietatik kanpo hedatzea. Bi garapen-eremu nagusiak ziren Marteren zelaia eta, Tiber ibaiaren beste aldea, Transtiberinum. Erromaren hedapen izugarriaren ondorioetako bat Augustok, K.o. 7an, Erroma hamalau eskualde administratibotan (regiones) banatzea izan zen, Erroma errepublikarraren lau eskualdeen ordez[oh 7][28].
Tiber ibaiaren ezkerraldean 13 eskualde zeuden, baina eskuinaldean bakarrik Transtiberinum izenekoa. Lehenengo bost eskualdeak harresien barruan zeuden, baina beste bost batzuek azaleraren erdia pomeriumaren barruan zuten eta beste erdia kanpoan. Alabaina, Eskilino, Via Lata, Circo Faminius eta Transtiberinum izenekoak, pomeriumetik kanpo geratu ziren.
Lehen eskualdea, Porta Capena izenekoa, kanpoaldean zegoen baina garai hartan hiriaren erdigunea bihurtu zen. K.o. 274an, Aurelianok ia 19 kilometroko harresia eraiki zuen germaniar inbasioen aurka babesteko, baina Augustoren eskualde batzuk kanpoan utzi zituen. Asmoa ez zen hiriko perimetro osoa inguratzea, baizik eta puntu estrategiko nagusiak elkarren artean lotzea, pomerium berri honetan, akueduktuak bezalako aurreko eraikuntzak aprobetxatuz[29].
Neronen erregealdian izandako sutearen ondoren eraikitako Erromak kale lerrokatuak eta erregularrak zituen, etorbide zabalekin. Etxeen altuera murriztu eta haien artean espazio irekiak sortu zituzten. Aldi berean, intsulen aurreko aldeari arkupeak atxiki zizkieten suteen aurkako babes gisa[30].
Harrigarria da Romulok sortutako hiriaren bilakaera ikustea, hasieran 3 ate besterik ez zituen ere, Vespasianoren garaian Erromako zazpi muinoak inguratzen zituzten harresien zirkunferentzia 21 kilometrokoa zen. Edonola ere, Augustoren hamalau barrutiko banaketari eutsi zioten, guztira 265 gurutze-biderekin. Plinio Zaharrak zioenez, munduan ez zegoen tamainaz aldera zitekeen beste hiririk[31].
Vespasianok interesa izan zuen hiriko alderdi administratiboari eta praktikoari buruz, Augustoren garaitik Erromako lehen errolda sistematikoa egin baitzuen. Erroldaren emaitzak Bakearen Tenpluko artxibo batean gorde omen zituzten[32].
Erromako biztanleria kongestioa arintzeko beste saiakera bat egin zen K.o. hirugarren mendean. Handik aurrera, hiriko erdigunean eta foro errepublikarraren inguruan merkataritza-espazio metaketa pixkanaka desagertuz joan zen, hiriko beste gune batzuetara lekualdatu baitzen. Hala, hainbat merkatu sortu ziren, macellum Liviae, macellum Augusti (Zelio muinoan), Eskilinoko macelluma, Macellum magnum edo Trajanoren merkatua, besteak beste[33].
Gutxiengo etnikoek, euren jatorriaren arabera auzo bat edo beste aukeratzen zuten bizilekua finkatzeko. Horrela, jakina da Errepublikaren amaieran Erromako judu gehienak Suburan bizi zirela, baina Augustoren garaian, Transtiberinumeko (Regio XIV) barruti berrira aldatzea erabaki zuten. Barruti hori juduen eta nazionalitate bereko beste etorkin batzuen kokaleku nagusia bihurtu zen.
Inperioaren amaieran, judu-komunitateak Erromako hegoaldean (Regio I) eta hiriaren ekialdean (Regio VI) sakabanatuta zeuden. Kasu askotan, juduak kristau taldeen eremu berean bizi ziren, maiz tituli edo otoitz-etxeen inguruan kontzentraturik[34]. Juduen asentamendua bi alditan garatu zen nagusiki, K.o. I. mendearen hasieran, Augustoren eta Julio-Klaudiotar leinuaren agintaldian, eta K.o. III. eta IV. mendeetan. Hala ere, Erromako komunitate juduak ez zituen 10.000 pertsona baino gehiago lortu K.o. II. mendearen hasieran, nahiko txikia ekialdeko komunitate juduekin alderatuz gero, batez ere Egiptoko Alexandriarekin eta Asia Txikiko hainbat elkarterekin. Bestela, Erromako juduen lehen gainbehera demografikoa Antoninoren izurritearen ondorioz gertatu zen, ondoko komunitateei jazo zitzaien moduan[35].
Oro har, Kirinal eta Suburako auzo txiroetan erromatar plebea bizi zen, eta biztanleriaren dentsitatea 58.000 biztanle/km2 ingurukoa zela kalkulatzen da[36]. Erromatar txiroen etxeen iraunkortasun faltak eta antzinatean hiria suntsitu zuten sute ugariek asko zaildu dute herri-etxebizitza asko identifikatzea; hala ere, K.a. I. mendearen amaieran eta K.o. II. mendean, elitearenak ez ziren etxebizitzen eremuak identifikatu dira Erroman. adibide interesgarri bat Piazza Celimontanako indusketetan aurkitutako intsula bloke multzoa da, sute handiaren ondoren sortua. Era berean, Kirinalaren mendebaldeko magalean eta Via Latan etxebizitzen hedapen handia izan zela dirudi. Severotarren agintaldian, K.o. III. mendearen hasieran, kasu batzuetan, domus tradizionalak intsula bihurtu ziren. Seguru asko, atriumen egindako azpizatiketetan familia-talde desberdinak sartuz[37].
Kaleetako osasungarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromako immigrazio masiboak masifikazioa, etxebizitza estandarrak, ur kutsatuak eta hondakin-pilaketak sortu zituen. Erromatar gehienak biztanleria-dentsitate handiko eremuetan bizi ziren, non zaborrak, zikinkeriak, gorotzak eta ur kutsatuak, kate trofiko edo parasitoak sortzen baitzituzten, azken ostalari gisa pertsonak, etxeko haragijaleak, karraskariak eta hegaztiak zituztela. Eraikuntza-material organikoak, porotsuak edo zuntzezkoak ere intsektuentzako eta karraskarientzako kokaleku onak izaten ziren[38].
Erroman hilkortasuna, immigrazio handiarekin lotutakoa, Italiako beste leku batzuetan baino handiagoa zen, eta horrek, azkenean, gainbehera demografikoa eragin zuen. Murrizketa horiek gertatzen dira heriotza-kopurua jaiotza-kopurua baino handiagoa denean, ez tokiko biztanleria patogeno-talde guztiz desberdin baten eraginpean egon delako, baizik eta haien eraginpean maizago dagoelako. Erromaren tamaina zela eta, gaixotasun batzuk endemiko bihurtu ziren epidemikoak izan beharrean; elgorriak, esaterako, milioi erdi inguru biztanle behar ditu endemiko bihurtzeko, baztangak, tuberkulosiak eta paperak, berriz, ehun mila biztanle[39].
Erromatarrak kutsatzeko arriskuan zeuden etengabe, baina landa-eremuko biztanleak, berriz, bakarrik gaixotasun bat landetara zabaltzen zenean[40]. Osasunaren gaia jorratzen zuten egile erromatar gehienek onartzen zuten landa eremuan bizitzea hirian baino osasuntsuagoa zela, beraz, irtenbidea herrialdera joatea zen[41]. Zentzu horretan, elitearen ohitura zen, udako hilabete beroetan, salubritas bila hiritik kanpo joatea, aldirietako landetxe batera edo Napoliko badiara[42]. Zeltsok Erromaren osasungaitza nabaritu zuen, eta bizilekuaren arabera bizilagun bat ahuldu zitekeela gaineratu zuen[43].
Bestalde, Vitruviok bere ekarpen teorikoak ere egin zituen hiri osasuntsuago bat sortzeko, eta gaixotasunaren kausak kontuan hartuta, arkitektoek, haiek konpontzen, lagun zitzakeen moduak azaldu zituen. Bere ustez, arkitekto idealak medikuntzaz jakin beharko luke, beste zientzietako ezagutzak izateaz gain. Gaixotasunaren kausa gorputzeko elementuen desoreka izanik, gehiegizko beroa edo hotza, hezetasuna edo lehortasuna dela eta, arkitektoaren zeregin nagusia leku egokia aukeratzea eta eraikinak antolatzea zen, haize kaltegarrien ondorioak murrizteko. Azkenik, edateko uraren hornidura ugaria ziurtatu behar zuen[44]. Arkitekturazko ideia horiek pentsatuta zeuden hiri edo eraikin berrietarako, tamalez, oso zaila izan zen gainpopulatutako Erroman abian jartzea.
Erromak zenbait parke zituen, hala nola Mezenasena edo inperialak, berdegune horiek luxu aristokratiko edo inperialarekin lotu baziren ere, hiria parke pribatu bihurtzeko haien ahaleginean[45]. Litekeena da bertako landarediaren eraginak hiriko bizi-kalitatea hobetzea bertako biztanle batzuentzat, baina ez dirudi eragin handirik izango zuenik biztanleria osoaren heriotza-tasaren jaitsieran.
Frontinok, bere aldetik, adierazi zuen hiriko osasungarritasun-arazoetarako irtenbide bat edateko uraren hornidura-emariaren bolumena handitzea izango zela, akueduktu berriak eraikiz[oh 8] baita hiritarren ur-bereganatze kentzea ere, gauez eta egunez iturri publikoen funtzionamendua eragozten zutelako[46]. Gainera, horrek hiriko airea hobetuko luke.
« | Gaur egun garbitasunaren itxura guztiz freskoa eta aire garbiagoa dago; desagertu dira klima ez-osasungarriaren arrazoiak, askotan gure hiriari ospe txarra eman diotenak[47]. | » |
Eraikin publikoez, ur-garraioaz eta estolderiaz hiriko gobernua arduratzen zen, baina Erromako kaleen garbiketa eta haien egoera ona edilen kontua zen[oh 9], batez ere drainatze, konponketa eta zoladura[48]. Pixka bat lehenago, Julio Zesarrek lege zorrotzak onartu zituen kaleetako zikinkeria kontrolatzeko, baina efektu eskasarekin[49]. Halaber, etxebizitzen zaramarako, abandonaturiko animalien eta gizakien gorputzerako bazegoen gaueko garraio-zerbitzu bat.
Behin Neronek, zaborra kaleetan pilaturik ikusirik, Vespasiano edilari lezio bat eman nahi izan zion, eta bere soldaduei agindu zien edilaren togaren aurrealdea lokatzez zikin ziezaiotela. Vespasianok, dirudienez, ez zion aparteko garrantzirik eman egoerari, eta boterea hartu zuenean, Neronek abandonatutako hiria hobetzeko jainkozko esku-hartze gisa interpretatu zuen kasua[50].
Hala ere, enperadoreen jarduerak lehendik zeuden zerbitzuak mantentzera mugatzen ziren neurri handi batean. Baliteke eskala handiko hiri-berritzea Zesarren eta Neronen tankerako megalomanoekin lotzen zelako, baina Erromako topografiak ere egin zitezkeen erreformei muga ezarri zien[51].
Hiri-komisarioen (curatores urbium) ardura zen hiriko bideak zaintzea, zolatzea, ibaiek eraikinei kalterik ez egitea, eta behar ziren lekuetan zubiak egotea. Era berean, ikuskatu behar zituzten horma pribatuak, edo etxeari erantsitako beste edozein motatakoak, bidea ez inbaditzeko. Eraikinaren jabeek konpondu eta aldatu beharko lukete, zigorpean[52].
Neron eta Vesparianoren artekoa auzian iskusi dugun moduan, Erroman jakitun ziren kaleen garbitasunak eta estolden egoera onak biztanleriaren osasunarekin zuten harremana. Beraz, pretoreen ardura zen estolden garbiketa eta konponketa, estolderiako zikinkeria izurrite eta hondamenaren kausa baitzen[53]. Bestalde, bide publikoari erasan ziezaiokeen obra baten egileak, hura amaitzean, jatorrizko egoeran utzi behar zuen[54]. Nahiz eta erromatar legeak bide publikoan egindako obrek drainatze egokia izatera behartu, ez zegoen autoritatera joaterik ur geldiek eragindako usain txarrengatik[55].
Objektuak bide publikora botatzea (effusis vel deiectis) legeak zigortzen zuen, baina horrek kalteak edo galerak konpontzeari garrantzia handiagoa ematen zion kaleak garbi izateari baino. Labeon juristak legea gauez aplikatzen ez zela argudiatu bazuen ere, Paulok[oh 10] adierazi zuen bazirela jendea gauez joaten zen lekuak[56] .
Erromak hondakinak ezabatzeko arazo itzela zuen saneamendu sistema eskas eta desegokia zelako, eta horrek elikagaiak eta ura kutsatzeko arriskua zuen. Aitzitik, nekazariek bazuten etxetik kanpo giza-detrituak metatzeko lekua, soroetan zabaldu aurretik. Varronek komunen eta gorotz-hobien kokapen ezin hobeari buruzko xehetasun handiak eman zituen, gizakiek eta animaliek ur-iturri bereiziak izan behar zituztela gomendatuz[57]. Nekazariek malaria jasateko aukera gutxiago zuten haien animaliak eraikin bakanduetan mantentzen zituztenean, eltxoak animalietan kontzentratzen direlako, baina hiritarrek ez zuten babes hori.
Bestalde, iturri klasikoek adierazten dutenez, ez zen batere erraza kale estuetan zamatutako animaliak gidatzea. Horregatik, nahiko usuak ziren haiek edo garraiatutako kargak oinezkoen gainera erortzearen ondoriozko istripuak[58].
Antzinako Erroman, hiriko osasungarritasunari eragiten zion animalia asko bizi ziren[59]. Etxeetan txakurrak eta katuak ugariak ziren; etxeko txakurrek intsulen eta domusen ateak zaintzen zituzten, kaleko txakurrak, ostera, zurratzaileek larruagatik ehizatzen zituzten. Horretaz gain, behartsuek txakurkia jaten zuten, jakin gabe kiste hedatidikoez kutsatuta izateko modu bat zela[60]. Martzialen esanetan, etxeak zaintzen zituzten txakurrek, gorotzak egiteaz gain, janari-hondarrak eta giza kakak jaten zituzten[61].
Etxeko haragijaleek kutsatutako gaixotasunak (ekinokosia, amorrua...) ugariak ziren. Ektoparasitosi hutsalak, hala nola sarna edo zizareak, ohikoak ziren, baina bektoreek transmititutako gaixotasunak ere ezin ziren falta (izurria eta tifusa). Zakurrek edo beleek sarraskia jaten zuten Tiber ibaira edo zaborretan botatako gorputzetatik[62].
Erroma hiriak arratoi arazo handirik ez izateak azal dezake izurrite bubonikorik ez egotea Justinianoren garaira arte. Zizeronek ere ez zituen karraskari horiek aipatzen etxe batean bizilagun ez desiragarritzat, baina sugeei erreferentzia egin zien[63]. Erromatar hirietan, estolden eta komunen helburua ez zen patogenoen transmisioa gelditzea, gaur egun bezala; logikoa denez, mikroorganismoen kontzeptua artean ez zen ulertzen garai horretan. Aitzitik, litekeena zen estolderia eta komunak eraikitzea kirats eta hondakinak publikoaren ikuspegitik ezabatzeko[64].
Merkatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarrek hiri-espazioa merkaturatu zuten: hiria oparoagoa bihurtu ahala, merkataritza-guneak handitu eta egonkor bihurtu ziren. Dendak (tabernae), elikagai azokak (macella), biltegiak (horrea)[65] eta beste eraikuntza mota batzuk susperraldi ekonomikoaren adierazleak ziren, baita gero eta landuagoko garraio eta lehorreratze-azpiegiturak ere[66].
Trajanok, uholdeak saihesteko eta Erromaren hornidura ziurtatzeko, Ostian portu berri bat eraiki zuen, Tiberreko kaiak zabaldu zituen, baita bere foroari atxikitako merkatuak ere[67]. Erromaren oinarrizko elikagai gehienak ibaiz eta itsasoz ekartzen ziren, hiritik gertuko ekoizleek ez baitziren gai hiriko beharrak asetzeko. Tiberren zehar, gizonek eta idiek salgaiak garraiatzen zituzten, eta azken tarterako, erromatar kaietatik biltegietara, milaka langile libre eta kontratatuen indarra erabiltzen zuten[68].
Macellum terminoak Erromako eraikin mota bati egiten zion erreferentzia, hots, hornidura-merkatuari[oh 11][69]. Merkatu mota hura ohikoa zen Italian zein probintzietan. Egitura angelu zuzenekoa, eta haren patio nagusia ate eta burdin itxitura batek inguratzen zuten. Erromako merkaturik ezagunenak honako hauek ziren: Zelio muinoko Macellum Liviae[70], Macellum Augusti, Eskilinoko macelluma, Macellum Magnum edo Trajanoren macelluma.
Aipatutakoez gain, Erroman baziren produktu espezifikoen salmenta biltzen zuten beste merkatu batzuek, hala nola Forum boariuma[71], ganaduaren merkataritzari eskainia, Palatino muinoaren eta Tiber ibaiaren artean; Forum holitoliuma, belar eta barazkien merkataritzari eskainitakoa, Kapitolioko muinoaren eta Serviar harresien artean; Forum piscariuma, arrain merkataritzari eskainia, Kapitolioaren eta Tiberren artean, egungo Erromako Ghettoaren eremuan; Forum suariuma[72], txerri-merkataritzari eskainia, Marte Zelaiaren iparraldeko hiri-kohorteen kuartelaren ondoan; Forum vinariuma[73], ardoaren merkataritzari eskainia, gaur egun quartiere Testaccioren eremuan, Aventino muinoaren eta Tiberren artean. Beste merkatu batzuk ezagutzen ziren baina identifikaezinak dira, gune bakoitzaren funtzioari buruzko informazio zehatza falta zaigulako[74]. Ospe txarreko beste merkatu bat Suburakoa zen. Izan ere, Porfirioren hitzetan, arratsaldeetan bakarrik irekitzen zen, eta han saltzen zen goizean Erroman lapurtutakoa[75].
Tabernak, merkatuetako eta kaleko saltoki iraunkorrak ziren, baina kaleko posturik gabeko saltzaileak nonahi ugaritzen ziren Domizianok praktika hori debekatu zuen arte, beharbada dendariek lehiakortasun ilegalez kexatu zirelako. Gainera, saltzaile horiek ez zuten ezartzen ziren espazioa garbi uzteko ardura, legeak beste establezimendu batzuen jabeei agintzen zien bezala, zeinek kalea garbitu behar baitzuten beren eraikinen aurrean[76].
Merkatu-saltzaileek (macellarius[77], propola[78]), libreek edo esklaboek, berezko negozioa edo errentan izan zezaketen. Merkatu eta hirietako saltzaile txiki horiek zerga bat (vectigal) ordaintzen zuten postuak izateagatik[79]. Merkatariaren lanbidea, Zizeronen iritziz zikina zelako, gizartean gutxien balioztatutakoen artean zegoen, eta maisuak, arkitektoak edo medikuak, berriz, estimatuenak ziren[80].
Hala ere, enperadoreek txikizkako merkataritzaren garrantzia ulertu zutenez, saiatu ziren arautzen. Alexandro Severok, adibidez, ardo, barazki, zapatari eta abarren saltzaileen elkarteak sortu zituen, bakoitzak bere ordezkari eta epaileekin[81].
Elikagaiak kontserbatzeko sistemak mugatuak zirenez, merkatuak aldiriko produktu freskoez hornitzen ziren, batez ere[82]. Pastio villatica deiturikoak Erroma inguruko nekazaritza-zentroak ziren, barazkiak, etxeko hegaztiak eta baserriko animaliak ekoizten zituztenak hiriburuko merkatuetan saltzeko[83].
Merkatari erromatarrak bere produktuetara edo zerbitzura erakarri behar zituen kontsumitzaileak, lehiakideena baino hobea zela erakutsiz. Horretarako, zenbait estrategia eta metodo erabiltzen zituen produktuak aurkezteko. Metodoen artean, aipatzekoak dira saltokien sarreretan jarritako mosaikoak eta kanpoko zein barruko errotulu edo margolanak prezioekin. Horrela, testu horiekin saltzaileek euren produktuak aurkezten eta sustatzen zituzten. Nolanahi ere, publizitaterik onena produktuaren kalitatea zen, eta arrain saltsen eta gatzatzearen kasuan (tituli picti), gehien erabilitako kalitate-indizea flos terminoa zen[84].
Merkatuetan postu iraunkorra zuten saltzaileen artean, aipatzekoak dira, okinak, harakinak, arrain- eta barazki-saltzaileak. Latinezko pistor hitzak ez ditu aleak ehotzea eta ogia egostea bereizten; horrek adierazten du Erromako okinek bi zerbitzuak egiten zituztela[85]. Ogiari dagokionez, etxe aberatsenetan bakarrik zeukaten okin propioa. Jende arruntak azokara joan behar zuen ogia erostera[86].
Dendak nonahi zeuden Erroman, baina honestioresek etxean egindako ogia eta beraiek ekoiztutako ardoa kontsumitu ohi zuten. Hori zela eta, Zizeronek bere aurkari politikoetako bati burla egin zion ogia eta ardoa saltzaileari erosten zizkiolako. Hala ere, kontsumitzaile aberatsek ere merkatari espezializatuei erositako produktuak sartzen zituzten sukaldean[87].
Haragiaren kasuan, Erroman hiltegirik ez zegoenez, zegokien merkatuan (boarium[oh 12], suarium[oh 13]) abereak erosi ondoren, bizirik eraman behar zituzten harategira, bidean ebakuatu eta pixa egiten zuten bitartean. Han txikizka saltzen zituzten sakrifikatuak eta zatikatuak izan ondoren, baina animalien hondakinak kalera botatzen zituzten. Harakinek arazoak zituzten euliekin, animalien hondakinak kalera botatzen baitzituzten txakurrek eta karraskariek jan zitzaten[88].
Haragia ere auzoko taberna txikietan saltzen omen zen, Ponpeian nabaria den moduan, eta badirudi talde zehatz batzuen artean, esaterako, soldadu erromatarren artean, oso ezaguna izan zela[89]. Haragia jatea oso gomendagarria ere zen kirolarientzat[90].
Azterketa bioarkeologikoen arabera, eskeleto batzuen deformazioek adierazten dute dieta erromatarra pobrea zela, haragi gutxi kontsumitzen zutelako[91]. Hala ere, Peter Teminek uste du Erromatar Inperioaren hedapenak eta ondorioz garraio-kostuak murrizteak dieta zabalagoa ekarri zutela, fruta eta barazki berriekin eta haragi gehiagorekin. Bere kostu handiagatik goi mailako klaseei zuzenduta egon arren, Printzaldian aurreko edo ondorengo mendeetan baino animalien hezur gehiago aurkitu dira[92].
Pobreek haragia jateko zuten modu bakanetako bat aberatsen afarietara joatea zen, non soberakinak jan baitzitzaketen. Kolumela K.o. I. mendeko autore betikoaren arabera, eskuzabaltasun hori ohikoagoa izan zen aurreko garaietan[93].
Hainbat elementu konbinatu ziren elikagaien prezioak hain kezkagarriak izateko diru-sarrera baxuko herritarrentzat: lehenik eta behin, haien eros-ahalmena hain zen baxua, non diru-sarreren zatirik handiena elikagaietan gastatzen baitzuten; bigarrenik, soldatapeko askoren diru-sarrerak ezegonkorrak eta sasoikoak ziren, negua heldu orduko, garraiolariek eta peoiek, esaterako, lana galtzen zuten itsas trafikoa eta eraikuntza murrizten zirelako; hirugarrenik, alearen prezioa garestitzen zenean, hiritar askok ez zuten ordezko elikagairik. Nahiz eta benetako gosea eskalei eta etxerik gabekoei mugatu, jende arruntak bere horniduratik jan behar zuen gosea ez pairatzeko[94].
Merkatuetan, zorura jaurtitako hondakinez aparte, beste kutsadura-iturri bat komunetatik (foricae) zetorren. Eraikin publikoei atxikitako eta eserleku anitzeko instalazio horiek pribatutasuna eskaintzen zuten hiriko espazio publikoetan, hala nola kaleetan eta merkatuetan, baina kutsadura guneak izan ohi ziren[95].
Eraikuntza-arazoak eta hondakinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroma etengabe berritzen zen, enperadoreek edo udal agintariek sustatutako obra publikoengatik edo ekimen pribatuagatik. Lan horien bidez, eraikinak birmoldatu eta beste batzuk eraiki ziren, hiri-espazio berrietan eta lehengo orubeetan, bai suteek kaltetu zituelako edo beren kalitate txarraren eraginez eraikinak behera etorri zirelako. Lan horiek guztiek eskulan handia behar zuten klimatologia oneko hilabeteetan.
Printzaldiaren hasieratik, aristokratek ezin izan zuten enperadoreekin lehian jarraitu eraikin berrietan eta monumentu tradizionalak berreraikitzen. Azkenean, enperadorea, erromatar bizitzaren beste hainbat alderditan bezala, patroi eta ongile bakarra bihurtu zen. Julio-Klaudiotar dinastiaren enperadoreek beren jauregiak Kapitolino muinoan eraiki zituzten. Neron harago joan zen bi eraiki zituelako: lehena, Domus Transitoria deitutakoa, Kapitoliotik Eskilinoraino hedatzen zen; bigarrena, Domus Aurea, eraikitzeko ideia Erromako sutearen ostean sortu zen, eta horretarako suteak Zelioko eta Opioko suntsitutako orubeak bereganatu zituen[96].
Bazeuden mantentze eta eraberritze lanetarako udal arduradunak. Horien artean, Dekurioiak eta magistratu nagusiak arduratu behar ziren kaleak, arekak eta estoldak eraikitzeaz eta zaintzeaz[97]. Ordaindu gabeko fakturei, amaitu gabeko lanei eta oreka gabeko udal kontuei aurre egiteko, K.o. II. mendetik aurrera, enperadoreek esku hartu zuten udal aurrekontuetan, curatores rei publicae izeneko funtzionarioak izendatuz[98].
Dena den, funts publikoak motz geratzen zirenean, gutxienez beste bi diru-iturri zeuden hiria mantentzen eta hobetzen laguntzeko. Lehenengoa zetorren magistratuek eraikuntza-proiektuetarako, jokoetarako (ludi) edo sakrifizioetarako gastatu behar zuten dirutik. Nahitaezko gastu horiei borondatezko beste diru-sarrera batzuk gehitu ohi zitzaizkien, eraikinen itxura hobetzeko edo jokoetan borrokalari gehiago sartzeko.
Bigarren diru iturria (summa honoraria) magistratuek kargua hartu aurretik inbertitu beharreko dirua zen. Ob honorem ordainketa hori ez zitzaion aurrekontu publiko orokorrari gehitzen: hautetsiek onura publikoko helburu zehatzetarako erabil zezaketen, hauteskunde kanpainan (pollicitatio) agindu bezala, beti ere, kargurako hautatuak izateko ohorea (honos) lortzen bazuten.
Erromako geruza sozial gorenek, enperadoreak, elite inperialak (senatariek eta zaldunek, gehi liberto inperial kopuru txiki batek) eta tokiko handikiek mezenasgoaren bidez (evergetismo) lagundu zuten. Inskripzioek adierazten dutenez, bertako eliteko kideek ekarpen garrantzitsuenak egin zituzten gizarte aitorpena lortzeko, egindako lanaren ondoan jarritako plaka batean mezenasen izena inskribatuz.
Eraikuntza-lanen datu epigrafikoek adierazten duten moduan, funts publikoek azpiegiturak (kaleak, ur-hornidura, estolderia), eraikin publikoak eta gotorlekuak finantzatu zituzten. Baina era guztietako eraikinen eraikuntza, zaharberritze edo dekorazioa ordaintzeko tokiko elitearen ekarpen ekonomikoak iragartzen dituzten inskripzio guztiak aztertuz gero, funts pribatuekin finantzatutako eraikuntzen kopurua esanguratsua izan behar zen[99].
Etxebizitza xumeei zegokienez, han erabilitako materialak kalitate eskasekoak izateaz gain (adobea, adreilua, kereta, txilar edo kanabera-sabaiak), karraskarien eta bizkarroien babesleku ere izan zitezkeen[100]. Etxe batek behar adinako kalitatea izan zezan, materialak xehetasunez aukeratu behar ziren. Harriei buruz, Pliniok adierazi zuen nola eta noiz atera harrobitik, eta haietatik zein erabil zitezkeen eraikuntzan:
« | Harriaren izaera zalantzan dagoenean, neurri egokia da udan harrobitik ateratzea, eta urte pare bat igaro baino lehen eraikitzeko ez erabiltzea, bitartean eguraldiak ongi onduta utziz. Kaltetutako xaflak lurpeko zimenduetarako egokiagoak direla ikusiko da, eta kalterik gabekoak, aldiz, segurtasunez erabil daitezke, aire zabalean bada ere[101]. | » |
Kaleetan sakabanaturiko hondakin organiko eta ez-organikoen kudeaketa benetako arazoa izan zen Erromako hiriarentzat. Lehen hondakin motaren kantitatea itzela zen, inperioaren hasieran, Erromako populazioa zortziehun mila eta milioi bat biztanle artekoa zenak, berrogei eta berrogeita hamar mila kilogramo gorozki inguru sor zitzakeen egunero. Giza gorotzak estolden bidez Tiberreraino nekez bideratu ahal zen euri-ura edo iturri publikoen soberakina nahikoa ez zelako. Horri gehitu behar zitzaion erromatar hustubideek ez zutela atzera egiteko mekanismorik, uholdeen kasuan estoldetan zehar etxebizitzetan sar zitezkeen ur beltzak saihesteko, ezta gas-isuriak ere, hala nola hidrogeno sulfuroa (H2S) eta metanoa (CH4). Beraz, estolden usainez gain, leherketak ohikoak izango zirela ondoriozta daiteke[102].
Hondarrak kalean ez uztearen debekua ekiditeko, askotan, erromatarrek gauaz baliatzen ziren leihoetatik kalera hondakin solidoak edo likidoak botatzeko. Erromatarrak arazo larri horretaz konturatu ziren, eta honela jaso zuen Ulpianok bere Ad edictum praetoris 23. liburuan:
« | Leihoetatik botatakoagatik kalteturen bat dagoenean, epaileak medikuei ordaindutako soldatak kalkulatuko ditu, baita tratamenduaren gainerako karguak ere[103]. | » |
Kaleetan bildutako hondakinak Erromatik kanpoko aire zabaleko lubakietan (puticuli) botatzen zituzten. Ezagunena hiriaren ekialdean zegoen, Serviar harresien ondoan eta Eskilino atearen kanpoaldean. Eremu horretako lubaki kiratsetan, gaizkileak exekutatzen zituzten eta etxegabeen eta animalien gorpuak botatzen zituzten beste hondakin batzuekin batera[104]. K.a. I. mendearen hasieran, Eskilinoko atearen iparraldean hobi komun horietako batzuk estali ondoren, eremua marmol trabertinoko harriekin (cippi) mugatu zuten. Harri horiek adierazten zuten debekatuta zegoela zaborra botatzea eta hura zela hileta-suak egin zitezkeen hiritik gertueneko puntua[105].
Ondoko argazkiaren mugarrian, senatus consultum batek debekatu zuen zedarriek zehaztutako barruko eremuan gorpuak erretzea, lurperatzea, eta zaborra edo lurra botatzea. Zinegotziek bete behar zuten legea. Ikertzaileek diotenez, Pagus Montanusek definitutako barrutia Eskilino atearen kanpoaldeko eremuari dagokio, Venus Libitinaren santutegitik gertu.
Lex Iulia Municipalisek[106] edilak premiatu zituen eraikin eta saltokien jabeek beren jabetzaren aurreko kaleko zatia egoera ezin hobean eduki zezaten, ura eta hondakinak pilatzea saihesteko ibilgailuek askatasunez zirkulatu ahal izateko. Jabeak kalea konpondu ezean, maizterrek egin beharko zuten, baina gero, gastatutakoa alokairutik kenduko zen[107].
Papinianok De cura urbium liburuan adierazi zuen zinegotzien ardura zela tabernetako langileek beren lantokietako materialarekin kaleetako trafikoa oztopa ez zezaten. Gainera, udal-arduradunek ziurtatu behar zuten kaleetan ez zela liskarrik egongo. Ordena publikoaz gain, kaleak garbi eusteaz arduratu behar ziren, gorotzik egon ez zedin, eta gorpuak edo larruak bide publikora bota ez zitezen, usteltzeko arriskua zegoelako[108].
Erromatarrek, askotan, ez zuten jakin hondakin biodegradagarrien kopuru ikaragarriarekin zer egin, hala nola eraikuntzatik ateratakoekin, edo erromatarren eguneroko zereginetan erabiltzen ziren zeramikazko edo beirazko ontzien hondarrekin. Horien artean aipagarrienak dira dolia edo dolia curta, edo likidoak eta garuma garraiatzeko erabilitako anforak. Mediterraneoan zehar Erromara iritsitako produktuen kopurua zela eta, ohikoa zen, edukiontzien hauskortasunaren ondorioz, asko eta asko apurtzea, gehienbat Ostiako portuan deskargatzen zirenean.
Kontuan izanik hondakinak eta gorotzak gurdietan erretiratzen zirela, eta zirkulazio-arazoak saihesteko legeak eguzkia sartzen zenetik goizeko hamarrak arte bakarrik baimentzen zuela garraiatzea, erraz ondoriozta daiteke, eraginkortasuna zela eta, zabortegiak ez zirela hiritik urrun egongo[109]. Tazitok K.o. 65. urteko sute handiaren hondakinen garraio masiboaren egoera deskribatu zuen. Neronek, Tiberretik gora alearekin Erromara alea garraiatzen zuten ontziak behartu zituen hondakinez kargatuta jaistera, Ostiako paduretan botatzeko[110].
Zeramikaren hondakinak biltzeko, deskonposatzen zaila den materiala izanik, zabortegiak sortu behar izan ziren. Erroma ere ez zen arazo horretatik libratu, eta, izatez, bere muinoetako batean, Testaccio mendian edo Dei cocci mendian aurkitu da, elikagai-, ardo- eta olio-ontziz osatutako zabortegi handi bat, gehienbat zeramikazko hondakinez osatua, normalean anforak. Muinoak 30 metroko altuera hartu zuen, eta bertara eramandako anforen hondarrak pilatzeagatik sortu zen zabortegi hori. Han uzten eta apurtzen ziren portutik ekarritako anforak, beste ontzi motarekin batera. Material horiek guztiak eta beren eduki-hondarrak karerekin lurperatzen ziren, usain txarrak saihesteko[111].
Erromako suteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Livioren Historia Erromak jasandako suteez istorioz beteta dago[112]. Hori zela eta, suteen etengabeko arriskua zen biztanleria-dentsitate handiagatik eta eraikinetan erabilitako zur kopuruagatik[113], Augustok K.a. 6. urtean, vigiles taldea sortu zuen[114]. Erromako K.a. 23., 14., eta K.o. 9. eta 7. urteetako suek nabarmen utzi zuten arrisku hori beti agerian zegoela[115], baina Augustok suhiltzaileen taldea antolatu ondoren, elitearen ordura arteko jarduera amaitu zen[oh 14].
Egia esan, Augustorena ez zen izan suteen aurkako lehen erabakia, lehenago ekimen pribatuak beste neurri batzuk ere hartu baitzituen. Horrela, eta egoera horretaz baliatuz, Marko Lizinio Krasok, Erromako gizonik aberatsenetako batek, suteak zirela eta, bere aberastasuna handitzeko aukera paregabea ikusi zuen. Sistema sinplea zen, Krasok, bere esklaboek lagunduta, prezio jakin bat eskaintzen zion eraikinaren jabeari sua itzaltzearen truke. Eraikinaren jabeak eskaintzari muzin egiten bazion, etxea kiskaltzen uzten zuen, gero eraikina edo orubea ganga prezioan erosi ahal izateko. Ondoren, Krasok ikusiko zuen ea merezi zuen etxea birmoldatzea edo beste bat eraikitzea[116].
Suhiltzaile-zerbitzu bat sortzeko beste ahalegin bat Egnatio Rufo edilak egin zuen, zeinak, Krasoren antzera, esklabo talde bat antolatu baitzuen suak itzaltzeko. Segurtasun publikoaren zentzuak eragin zuen ekimen hori, karrera politikoa egin nahi baitzuen (cursus honorum). Azkenean, ez zuen emaitza handirik lortu, senatuak, estatuaren aurka konspiratzea leporatuta, heriotza-zigorra ezarri baitzion. Nahiz eta aberats batzuek beren suhiltzaileen brigada pertsonalak sortu, suhiltzaileen talde iraunkor eta handiago baten beharra zegoen[117].
Administrazioak esku hartzea erabaki zuen, Dion Kasioren arabera, K.a. 6. urtean herriko jendearen artean zenbait ordezkari aukeratu zituenean. Pertsona horiek, toga ofiziala eramateko eskubideaz gain, bi liktoreren laguntza izan zuten suteen gaian, eta lehen edilen agindupeko esklaboen taldeaz arduratu ziren suak hartutako eraikinak salbatzeko. Dirudienez, hori izan zen vigiles taldearen sorreraren aitzindaria:
« | Garai hartan ere hiriko hainbat tokitan suteak izan zirenez, libertoen arteko zazpi dibisio eratu zituen halako kasuetan laguntza emateko, eta zaldun bat izendatu zuen buruzagi, talde hura laster desegiteko asmotan. Baina ez zuen halakorik egin, emandako laguntza baliotsua eta beharrezkoa zela egiaztatu zuelako. Gau-zaindari horiek gaur egun arte existitzen dira, araudi berezien pean, eta zerbitzuan daudenak, libertoen artetik ez ezik, gainerako klasetatik ere aukeratzen dira. Kuartelak dituzte hirian eta diruzaintza publikoak ordaintzen ditu[118]. | » |
Hutsunea betetzera zetorren taldea vigiles edo cohortes vigilum izan zen. Hasieran, gorputza esklaboz osaturik egon arren, geroago libertoz, libre jaiotakoez eta armadatik etorritako ofizialez osatu zen. Horregatik, unitate militar baten moduan funtzionatu zuen.
Augustok hiriko zazpi kohorteetako bakoitzari babestu beharreko bi eskualde esleitu zizkion, eta guztien artean hamalau hiri-eskualdeak osatzen zituzten. Kohorte bakoitzaren arduradun gisa tribuno bat zegoen, praefectus vigilumaren aurrean erantzun behar zuena[119]. Inperio garaiaren hasieran Erroman suteen kontrako beilarien 7.000 kideko talde berezia antolatu zen. Hala ere, vigiles multzoari eustea garestia zen, eta horregatik hasieratik Augustok zerga berriak asmatu behar izan zituen, esaterako esklabo-salmentaren gainekoa %2koa[120].
Petroniok modu barregarrian deskribatu zuen Satirikon idazlanean, talde horren azkartasuna eta jarduna.
« | Eskualde hartako vigilesek, halako oihuak entzutean, Trimalkioren etxeak su hartu zuela uste zuten eta, arduraz beterik, ateak hautsiz, bat-batean jangelara oldartu ziren zalapartaka, urez betetako zahagiekin eta aizkorekin[121]. | » |
Sute larri bat piztuz gero, vigilesek honako ekipamendu hau zuten eskura, maizterrek ere hornitzen zutena: ur-ontziak (amae), belakiak (spongiae), indar-ponpak (siphones), aizkorak (dolabrae), pikotxak (secures), eskailerak (scalae), heltzeko kakoak (falces), manta hezeak (centones), zumezko saskiak (formiones), hagak (perticae), erratzak (scopae) eta ozpina. Horiekin, sua itzali, baita suak harten zituen eraikinak partzialki edo erabat bota zitzaketen ere[122]. Edonola ere, sua beti izaten zen arriskutsua, gehienbat goiko solairuetan bizi zirenentzat[123].
Neronek, K.o. 65eko sutearen ondoren, eraikuntza-estilo berri bat asmatu zuen hirian, etxe guztien aurrean plazak altxatzeko aginduz, kaleetan zein isolatuetako etxebizitzetan, haien terrazetatik errazago izango zelakoan sua itzaltzea. Plaza horiek bere kontura eraiki zituen[124].
Erroman bi gauez eta egun batez mantendu zen sua piztuta. lur guztia berrdinduta zegoen Salinas eta Porta Carmentalaren artean Aequimaelius, Jugariorekin, eta Fortuna eta Matutaren amaren tenpluekin. Atearen kanpoaldean sua hedatu zen zabal eta gauza sakratu eta profano asko kontsumitu zituen. | Livy 24.47.15 | |
Beraz, Katilina Laecan, egon zinen gau hartan, Italiako zatiak banatu zenituen (...) hiriko zein eskualde erre behar ziren aukeratu zenuen... | Cic. Cat. 1.4.8-12 | |
Urte osasungaitza Erroman: suak, ekaitzak eta Tiber ibaiaren uholdeak. | Cass. Dio 53.33.4 | |
Neron Erromako suteaz baliatu zen lehen gainpopulatutako auzoak urbanizatzeko. (Domus Aurea, kale berriak...) | Tac. Ann. 16.13; Suet. Ner. 39; Oros. 7.7.10-11. | |
Vesubio sumendiaren erupzio batek errautsak alde guztietatik barreiatu zituen. Aurrekaririk gabeko sute bat Erroman, hiru egun eta hiru gau iraun zuena. | Suet. Tit.8.3.2 | |
Beste sute bat, hurrengo urtean (K.o. 80) Erromako zati handi batetik zabaldu zen Tito Kanpanian gertaturiko hondamendiarekin lotutako negozioetan zegoen bitartean. Serapisen tenplua, Isisen tenplua, Saepta, Neptunoren tenplua, Agriparen bainuak, Panteoia, Diribitoriuma, Balboren antzokia, Ponpeioren antzokiaren eszena-eraikuntza, Oktavianoren eraikinak berarekin batera kontsumitu zituen. Liburuak, eta Jupiter Kapitolinoren tenplua bere inguruko tenpluekin. | Cass. Dio 63.24 | |
Sua egin dituztenak makilekin edo zartekin hiltzeko agin dezakezu; baina engainaturik sua eragin dutenek, hiriko prefeta den Fabio Cilo gure lagunari bidaliko dituzu. | Ulp. Dig. 1.15.4.pr.4 | |
Intsula saldu ondoren erreko balitz, (...) legeak zer dio? pater familiasaren errua ez bada (...) eta arduraz ibili bazen intsula gordetzeko, ezingo zaio ezer leporatu. | Alfen. Dig. 18.6.12.pr.1 | |
Errentamendu-kontratuan suterik ez egitea jasota badago, eta suterik egon bazen, gelditu egingo zaio, sua ustekabean eragin izan balitz ere, ez zukeelako suterik izan behar. | Ulp. Dig.19.2.11.1 | |
Era berean, kontratistak edozein pertsonaren jabetza edo ondasunak kaltetu ez daitezen zaindu beharko du. | Ulp. Dig.19.2.11.2 | |
Oso ohikoa zen sute bat jasandako eraikinetan gauzak lapurtzea. | Ulp. Dig. 47.9.1.2.2 |
Sutea gertatu ondoren, kaltetuek epaileengana jo ohi zuten erruduntasunak argitzeko. Digesta Iustinianik jurisprudentzia zabala jasotzen du sute ezustekoei edo eragindakoei buruz[125].
Sute batek kaltetutakoek lagunen edo senideen etxeetan bilatzen zuten babesa, baina, segurtasun arrazoiengatik, legeak ez zien uzten leku komunetan lo egiten, hala nola hirira sartzeko ateetan edo harresien ondoan[126].
Zarata kutsadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroman eguneroko zarata hain zen handia, non, egungo baremoen arabera, kutsadura akustikotzat har baitzitekeen.
Agian Juvenalek bere satiretan puztu zuen esatean jendea hiltzen zela gauez lorik egin ezin zuelako, nahiz eta ondoren txantxetan gehitu zuen ez zegoela ziur errua zen zaratagatik edo urdailerako janari digeriezinengatik. Horregatik, ez zuen ulertzen zer zentzu zuten ostatuek Erroman, jendeak ezin bazuen lo egin. Haren iritziz, karrika estu eta bihurrietatik orgek igarotzean eragindako zaratak, gidarien oihuek, irainek eta borrokek gaixotasun ugari sortzen zituzten[127], prostituzioa ohikoa zen taberna eta deversorietako zaratak eta eskandaluek ahaztu gabe.
Erromatarrek uste zuten iluntasunak areagotzen zuela soinuen ahalmen emozionala. Anplifikazio sentikor hori hiru modutan ikusten zuten. Lehenik eta behin, erromatarrek gizon baten moraltasuna neurtzen zuten gauez sortzen zituen soinuen arabera. Izan ere, erromatar eliteek gizabanakoak aintzat hartzen zituzten beren gaueko isiltasunagatik zein bere zurrungen bolumenagatik. Bigarrenik, gaueko zaratak eta soinuak autoritateari aurre egin ziezaioketen, ordena soziala alda zezakeelako aberats eta boteretsuak aztoratuz. Hirugarrenik, iluntasunak areagotzen zuen entzumen-irudimena, eta komunikazio-bideak irekitzen zituen naturaz gaindikoarekin eta jainkotiarrarekin[128].
Iluntasunak anonimotasuna sortzen zuenez, gaueko kantuek, oihuek eta hotsek klase baxuei libreki adierazteko aukera ematen zieten, erromatar ordena soziala aldaraziz. Hori zela eta, Horaziok idatzi zuenean:
« | Eutsi lanparak piztuta goizera arte; utzi zarata eta haserrea joan. | » |
Esplizituki zarata eta haserrea iluntasunarekin lotu zituen, eta inplizituki, berriz, isiltasuna harmoniarekin[129].
Zurrungei dagokienez, erromatar morala ez zen oso tolerantea halako soinuak sortzen zituztenekin, pentsatzen zelako sabeleko gantz metaketaren ondorioa zela eta zorigaitza eragiten zutela. Zaratak bezala, zurrungak arazo handiago baten sintoma ziren: autokontrol falta. Tripontziak ez ziren egunean zehar jateko irrika kontrolatzeko gai, ezta ezin zituzten gaueko zurrungak kontrolatu ere. Martzialek bere satiretan erakusten zuen zenbateraino sentitu ziren irainduak Zoiloren gonbidatuak bere sabelkeriagatik eta ondorengo zurrungengatik[130].
Iluntasunak ziurgabetasuna sortzen duelako eta entzumenak ez baitu ikusmenaren fidagarritasun bera eskaintzen, irudimena hazten da gauez. Erroman jendeak bere buruari galdetzen zion gaueko soinuen esanahiari edo zergatiari buruz; alabaina, entzumenak eta gauak galderak sortzen zituzten bitartean, ikusmenak eta egun argiak erantzunak ematen zituzten[131].
Pribatutasuna eta lasaitasuna biziki estimatzen zuten goi-klaseko erromatarrek, beren domus edo villetako geletan bakarrik lor zitzaketen, non irakurri, hausnartu edo lo egin baitzezaketen, gainerako auzokideek gogaituak izan gabe, intsuletan gertatzen zen bezala[132]. Seneka, bainu baten gainean logela zuena, kexu zen tokiko zalapartaz, garrasiaz eta zarataz eragozten baitzioten ikastean kontzentratzea, baina uste zuen aldizkako zaratak luzekoak baino gogaikarriagoak zirela[133]. Haren ikuspegitik, zarata eta beste eragozpen batzuk saihesteko modurik onena etxez aldatzea zen[134]. Zarata-arazoaren aurrean, pertsonen maila ekonomikoaren arteko aldea nabaria zen, aberatsenek bakarrik eros baitzezaketen etxe bat hiriko alde lasaian, non bizilagunek edo kaleko zaratak ez zuten haien atsedena asaldatuko.
Aberatsenak, ahal zuten guztietan, saiatzen ziren Erromatik kanpo landetxera joaten, naturaz gozatzeko. Plinio Gazteak, adibidez, bere udako etxeak gela isil eta argitsuak zituela adierazi zuen. Horretaz gain, haren ondoan itxura eta soinu atsegineko ur-jauzi bat zegoen[135]. Horregatik pentsatzen zuen bere villak osasun ona sustatzen zuela, aire freskagarria, zelai berdeak, lur emankorrak eta tenperatura epelak zituelako[136].
Kutsadura akustikoa murrizteko, Erromako agintariek kaleetako trafikoa mugatu zuten, salbuespen batzuekin. Taula Heracleensis izeneko udal-araudia saiatu zen, zarata, hondakin solidoen pilaketa eta ibilgailuen zirkulazioa arautzen. Izan ere, lege hark debekatu zuen gurdiak egunez Erromako kaleetan ibiltzea. Hala ere, salbuespen batzuk egin zituen, esaterako, tenpluak eta herri-lanak eraikitzeko materiala garraioa, baita kontratu publiko bidez esleitutako eraikinen eraispenetik sortutako hondakinak kentzeko erabiltzen ziren orgenena ere. Debeku horretatik salbuetsita zeuden, halaber, vestalen prozesioetan erabilitako orgak, garaipen desfiletan erabilitakoak edo ikuskizun publikoetan parte hartzen zutenak. Gainera, legeak agintzen zuen gauez Erroman materialekin sartzen ziren gurdiak goizean hutsik ez ateratzea, eta ahal izanez gero, zaborrak eta hondakinak hiritik atera zitzatela[137].
Ezaguna da erromatar kale eta bainuetan janari prestatuen postu ugari zeudela. Saltzaileek askotariko elikagaiak jartzen zituzten salgai; besteak beste, hestebeteak, pastelak eta era guztietako janari beroak[138]. Bainu handienak leku zaratatsuak eta biziak ziren, eta han jendea afaltzeko biltzen zen[139]; bainulariek kantatzen zuten jaten eta edaten zuten bitartean; saltzaileak oihuka saiatzen ziren beren produktuak saltzen; emagalduek beren xarma erakusten zuten, eta lapurrak nonahi ugariak ziren[140]. Bainu publikoetan erromatar gizarte osoko kideak biltzen ziren, eta bertaratutakoei era guztietako zerbitzu osagarriak eskaintzen zitzaizkien. Erabiltzaile asko zeudenez, toki horiek zaratatsuak eta gatazkatsuak hala beharrez izan behar ziren[141].
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikus Heriotza antzinako Erroman
- ↑ Dionisio Halikarnasokoaren esanetan, nahiz eta eremua zingiratsua izan, Troiatik ihes egin zutenen bigarren belaunaldikoek beste abantaila batzuk kontuan izan zituzten toki hori aukeratzean Erroma eraikitzeko. Livio, Plutarko eta Plinio beste iritzikoak baziren ere.
- ↑ Hortus hitza, hasiera batean, hiritik kanpoko baratzeak izendatzeko erabili bazen ere, K.a. I. mendean honela deitzen zitzaien luxuzko bizilekuei, eta egoitza horiek landa-ingurune bat eskaintzen zieten jabeei Erromatik hurbil.
- ↑ Servio Tuliok patrizioei emandako zatia, Eskilino muinotik ez oso urruti.
- ↑ Pomerium edo pomoerium (latinezko postmoerium hitzetik: harresiaren ostean) Erroma hiriko muga sakratua zen. Legez, Erroma bakarrik pomerium barruan zegoen, beraz, kanpoaldeko Erromari zegozkion lurrak ez ziren Erroma.
- ↑ Gaur egun dirauen harresia da.
- ↑ Errepublikan lau eskualde zeuden pomeriumaren barruan: Suburana, Esquilina, Collina eta Palatina.
- ↑ ikus Erromako ur-hornidura Erromatar Inperioan
- ↑ Legeak, gainera, herritarrei eskatzen zien, zigorpean, eraikinen fatxadak ez ezik, euren jabetzaren aurretiko bide publikoaren zatia ere garbi edukitzea.
- ↑ Ikus Julius Paulus
- ↑ Macellum elikagaien merkatua zen, non haragia, arraina edo inportatutako beste produktu exotiko batzuk aurki baitzitezkeen. Egitura angeluzuzena izan ohi zuen, arkupeez inguratutako esparru itxia, eta taberna ilarak zituena.
- ↑ Abelgorri-merkatua.
- ↑ Txerri-merkatua.
- ↑ ikus vigiles
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dion. Hal. Ant. Rom. 1.72.1-2; Livy 1.7.1.1; Plut. Rom. 9; Plin. HN 3.9.
- ↑ Bruun, C., 2015, 487-488. or.
- ↑ Yavetz, Z., 1958, 505. or.
- ↑ Cic. Har. resp. 49.
- ↑ Plut. Sull. 1.
- ↑ Suet. Aug. 72.
- ↑ Mandich, M. J., 2015, 87. or.
- ↑ Storey, G. R., 2002, 412. or.
- ↑ Suet. Aug. 30.
- ↑ Carcopino, J., 2004, 38. or.
- ↑ Yavetz, Z., 1958, 504. or.
- ↑ Patterson, J. R., 2000, 260. or.
- ↑ Bruun, C., 2015, 477. or.
- ↑ Plin. Ep. 6.19.4.
- ↑ SHA M. Ant. 11.8
- ↑ Mart. Ep 7.73.
- ↑ Roman, L., 2010, 90. or.
- ↑ Briones Dieste, V., 2018, 72. or.
- ↑ Carcopino, J., 2004, 23. or.
- ↑ McGinn, T. A., 2004, 140. or.
- ↑ Torregaray, E., 2011, 10. or.
- ↑ McGinn, T. A., 2004, 247. or
- ↑ Varro Ling. 5.48.2-3.
- ↑ Richardson, L., jr., 1992, 373. or.
- ↑ Platner, B. S., 1929, 500-501. or.
- ↑ Juv. 5.106.
- ↑ Koloski-Ostrow, A. O., 2015, 4.3.
- ↑ Varro Ling. 5.45.3.
- ↑ Carcopino J., 2004, 24-25. or.
- ↑ Tac. Ann. 15.43.1.
- ↑ Plin. HN 3.9.66-67.
- ↑ Roman, L., 2010, 92. or.
- ↑ Espinosa, M., 2015, 61. or.
- ↑ Rocca, S., 2019, 437. or.
- ↑ Ibid. 458. or.
- ↑ Le Roux, P., 2015, 117. or.
- ↑ Patterson, J. R., 1992, 204. or.
- ↑ Briones Dieste, V., 2022, 1. or.
- ↑ https://thebiologynotes.com/endemic-diseases/ 2023.04.14an kontsultaturik.
- ↑ Morley, N., 2005, 196-197. or.
- ↑ Col. Rust. 1 pr. 15-19.
- ↑ Sen. Ep. 104.1.4.
- ↑ Celsus Med. 1.2.1.
- ↑ Vitruv. 1.1.3, 8. proem. 3.
- ↑ Suet. Ner. 31.
- ↑ Frontin. Aq. 103-104.
- ↑ Frontin. Aq. 88.3.2.
- ↑ Tab. Hera. Lex Jul. 20-23; 25-28.
- ↑ Carcopino, J., 2004: 56-57. or.
- ↑ Cass. Dio 59.12.3; Suet. Vesp. 5.3.
- ↑ Suet. Ner. 16.38.
- ↑ Pap. Dig. 43.10.1.
- ↑ Ulp. Dig. 43.23.1.1.
- ↑ Ulp. Dig. 43.11.1.1.
- ↑ Ulp. Dig. 43.8.2.29.
- ↑ Paul. Dig. 9.3.6.1.
- ↑ Varro. Rust. 1.11.2; 1.13.4.
- ↑ Alfen. Dig. 9.2.52.2-3; Ulp. Dig. 9.2.27.33.
- ↑ McCormick, M., 2003, 8. or.
- ↑ Briones Dieste, V., 2018, 74. or.
- ↑ Mart. Ep. 1.83; 12.48.8.
- ↑ Briones Dieste, V., 2022, 1. or.
- ↑ Cic. Off. 3.54.1.
- ↑ Koloski-Ostrow, A. O., 2015, 66. or
- ↑ ILS 5910
- ↑ Flohr, M., 2020, 7. or.
- ↑ Patterson, J. R., 1992, 213. or.
- ↑ Erdkamp, P., 2013, 270. or.
- ↑ ILS 9432
- ↑ LTUR 3.73. or.
- ↑ ILS 426.
- ↑ ILS 722.
- ↑ ILS 6168.
- ↑ Richardson, L. Jr., 1992, 101, 159-164. or.
- ↑ Porph. 7.113.1-2.
- ↑ Mart. Ep. 7.61.1-10; Tab. Her., Lex Iul. 53.
- ↑ Col. Rust. 11.ca.9.1.
- ↑ Plaut. Aul. 512.
- ↑ Espinosa, M., 2015, 64. or.
- ↑ Cic. Off. 1.151.4-10.
- ↑ SHA Alex.Sev. 2.4.8.
- ↑ Kron, G., 2012, 278. or.
- ↑ Purcell, N., 2007, 294. or.
- ↑ Espinosa, M., 2015, 59. or
- ↑ Erdkamp, P., 2013, 275. or.
- ↑ Mart. Ep. 14.223.1.
- ↑ Cic. Pis. 67.9.
- ↑ Briones Dieste, V., 2018, 74. or.; Scobie, A., 1986, 421. or.
- ↑ Corbier, M., 1989, 224. or.
- ↑ Donahue, J. F., 2015, 89. or.
- ↑ Paine, R. et al., 2009, 206. or.; Griffin, R. et al., 2011, 542. or.
- ↑ Temin, P., 2012, 224. or.
- ↑ Col. Rust. 10.pr.1.1.
- ↑ Erdkamp, P., 2013, 267. or.
- ↑ Koloski-Ostrow, A. O., 2015, 4.4. atala
- ↑ Suet. Ner. 31, 38.
- ↑ Lex Col. Gen. 77; Lex Flav. Mun. 19.
- ↑ Jacques, F., 1984, 4. or.
- ↑ Horster, M., 2014, 525-531. or.
- ↑ Briones Dieste, V., 2018, 72. or.
- ↑ Plin. HN 36.50.
- ↑ Koloski-Ostrow, A. O., 2015, 3.3. atala.
- ↑ Gai. Dig. 9.3.7.
- ↑ Bodel, J., 2014, 178. or.
- ↑ CIL 12 n838, 839.
- ↑ ILS 6085.
- ↑ CIL 6.593.32; Tab. Her. 7
- ↑ Pap. Dig. 43.10.1, 3-5.
- ↑ CIL 6.593.66.
- ↑ Tac. Ann. 15.43.1.
- ↑ Zamora-Manzano, L., 2017, 71, 83. or.
- ↑ Livy 4.33.5.2, 24.47.15.
- ↑ Paul. Dig. 1.15.1.
- ↑ ILS 2172.
- ↑ Yavetz, Z., 1958, 512. or.
- ↑ Suet. Aug. 30.1.1.
- ↑ Robinson, O. F., 1994, 8-9. or.
- ↑ Cass. Dio 55.8.26.
- ↑ Paul. Dig. 1.15.3.1.
- ↑ Cass. Dio 55.31.
- ↑ Petr. 78.7.1-3.
- ↑ Ulp. Dig. 33.7.12.18.
- ↑ Juv. 3.199-202.
- ↑ Suet. Ner. 16.
- ↑ Ulp. Dig. 43.24.7.4; Gai. Dig. 44.7.1.4; Ulp. Dig. 45.1.15; Ulp. Dig. 47.9.1.2; Marc. Dig. 48.6.3.5.
- ↑ Paul. Dig. 43.6.3.
- ↑ Juv. 3.235-259.
- ↑ Linn, J., 2014, 12. or.
- ↑ Hor. Carm. 3.8.14.
- ↑ Mart. Ep. 3.82.
- ↑ Linn, J., 2014, 33. or.
- ↑ Plin. Ep. 2.17.22; 9.36.1.1; Suet. Aug. 72.2.1.
- ↑ Sen. Ep. 56.1.1, 56.5.1.
- ↑ Sen. Ep. 56.15.1.
- ↑ Plin, Ep. 5.6.23.
- ↑ Plin. Ep. 5.6.21; Linn, J., 2014, 2011. or.
- ↑ Tab. Her. 14-16; ILS 6085; Lex Jul. Mun. 56. art.
- ↑ Sen. Ep. 56.2.6.
- ↑ Mart. Ep. 12.19.1.
- ↑ Deming, D., 2019, 155. or.
- ↑ Plin. Ep. 3.14.7.1.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bodel, J. (2014). The life and death of ancient Roman cemeteries. Living with the dead in imperial Rome. In C. Häuber, F.X. Schütz & G.M. Winder (Ed.), Reconstruction and the Historic City: Rome and Abroad (177-195. or.). Hausdruckerei der Ludwig-Maximilians-Universität München.
- Briones Dieste, V. (2022). Was ancient Rome the perfect environment for zoonoses transmission?, Travel Medicine and Infectious Disease, https://doi.org/10.1016/j.tmaid.2020.101740
- Briones Dieste, V. (2018). La antigua Roma y las zoonosis. Revista Complutense de Ciencias Veterinarias, 12(2), 71-80 [ejournal]. https://doi.org/10.5209/rccv.60895.
- Bruun, C. (2015). The City of Rome. In C. Bruun & J. Edmondson (Ed.), The Oxford Handbook of Roman Epigraphy (471-494. or.). Oxford University Press.
- Carcopino, J. (1968). Daily Life in Ancient Rome. Yale University Press.
- Corbier, M. (1989). The ambiguous status of meat in ancient Rome. Food and Foodways, 3(3), 223–264. https://doi.org/10.1080/07409710.1989.9961951
- Deming, D. (2020). The Aqueducts and Water Supply of Ancient Rome. Ground Water, 58, 152-161 [ejournal]. https://doi.org/10.1111/gwat.12958
- Donahue, J. F., (2015). Food and Drink in Antiquity. Readings from the Graeco-Roman World, Bloomsbury Academic.
- Erdkamp, P. (2013). The food supply of the Capital. In P. Erdkamp (Ed.), The Cambridge Companion to Ancient Rome (262-277. or.). Cambridge University Press.
- Espinosa Bueno, M. (2015). El consumo de pescado y producto del mar en la sociedad romana. Implicaciones sociales, culturales e ideológicas [Master Amaierako Lana, Universidad de Sevilla].
- Flohr, M. (2020). Urban Space and Urban History in the Roman World, Routledge. New York.
- Griffin, R., Pitts, M., Richard, S., & Brook, A. (2011). Inequality at late Roman Baldock, UK: The impact of Social Factors on Health and Diet. Journal of Anthropological Research, 67(4), 533-556.
- Horster, M. (2014). Urban Infrastructure and Euergetism. In C. Bruun & J. Edmondson (Ed.), Oxford Handbook of Roman Epigraphy (515-536). Oxford University Press.
- Jacques, F., (1984). Le privilège de liberté. Politique impériale et autonomie municipale dans les cités de l'Occident romain (161-244), École française de Rome. https://www.persee.fr/doc/efr_0000-0000_1984_mon_76_1#efr_0000-0000_1984_mon_76_1_T1_0001_0000
- Koloski-Ostrow, A. O. (2015). The Archaelogy of Sanitation in Roman Italy: Toilets, Sewers, and Water Systems. University of North Carolina Press.
- Kron, G. (2012). Food production. In W. Scheidel (Ed.), The Cambridge Companion to the Economic History of the Roman World (156-212. or.). Cambridge University Press.
- Le Roux, P. (2015). Erromatar Goi Inperioa Mendebaldean. Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Linn, J., (2014). The Dark Side of Rome: A Social History of Nighttime in Ancient Rome, University of California, https://www-proquest-com.ehu.idm.oclc.org/docview/1629016721/previewPDF/AAF25982101848FCPQ/6?accountid=17248 https://alexandria.ucsb.edu/lib/ark:/48907/f3w66hxh
- Mandich, M. J., (2015) Re-defining the Roman ‘suburbium’ from Republic to Empire: A Theoretical Approach, TRAC 2014. Proceedings of the Twenty-Fourth Annual Theoretical Roman Archaeology Conference, The University of Reading https://doi.org/10.16995/TRAC2014_81_99.
- McCormick, M. (2003). Rats, Communications, and Plague: Toward an Ecological History, in The Journal of Interdisciplinary History, 34(1), 1-25. https://doi.org/10.1162/002219503322645439
- McGinn, T. (2004). The Economy of Prostitution in the Roman World: A Study of Social History and the Brothel. Ann Arbor. https://doi.org/10.3998/mpub.17679
- Morley, N. (2005). The salubriousness of the Roman city. In H. King (Ed.), Health in Antiquity (192-204. or.). Routledge.
- Paine, R. R., Vargiu, R., Signoretti, C., & Coppa, A. (2009). A health assessment for Imperial Roman burials recovered from the necropolis of San Donato and Bivio CH. Journal of Anthropological Sciences, 87, 193-210.
- Patterson, J. R. (2000). Living and Dying in the City of Rome: houses and tombs. In J. Coulston and H., Dodge (eds.) Ancient Rome: The Archaeology of the Eternal City. Oxford: Oxford University School of Archaeology Monograph 54: 257–289.
- Patterson, J. R. (1992). The City of Rome: From Republic to Empire, The Journal of Roman Studies, Vol. 82 (1992), pp. 186-215. http://www.jstor.org/stable/301291 https://sci-hub.se/https://doi.org/10.2307/301291
- Platner, S. B. (1929), The Topography and Monuments of Ancient Rome, Franklin Classics Trade Press arg.
- Purcell, N. (2007). The Horti of Rome and the Landscape of Property. In E. Macdougall (Ed.), Ancient Roman Villa Gardens (287-203. or.). Harvard University Press.
- Richardson, L. J. (1992). A new topographical dictionary of ancient Rome. Johns Hopkins Univ. Press.
- Robinson, O. F. (1994). Ancient Rome: City Planning and Administration. Routledge. https://doi.org/10.4324/9780203426425
- Rocca, S. (2019). Foreigners at Home: The Historical Geography and Demography of the Jews of Ancient Rome. In N. Andrade, C. Marcaccini, G. Marconi & D. Violante (Ed.), Ancient Cities 1. Roman Imperial Cities in the East and in Central-Southern Italy (438-467. or.). L’Erma.
- Roman, L. (2010). Martial and the City of Rome. The Journal of Roman Studies, 100, 88-117. https://doi.org/10.1017/S0075435810000092
- Scobie, A. (1986). Slums, Sanitation, and Mortality in the Roman World. Klio, 68, 399-433.
- Storey, G. R., (2002), Regionaries-Type Insulae 2: Architectural/Residential Units at Rome. American Journal of Archaeology, 106(3), 411-434., https://doi.org/10.2307/4126281.
- Temin, P. (2012). The Roman Market Economy. Princeton University Press.
- Torregaray, E. (2011). Sexo en Roma del mito a la realidad. Bitarte, 55, 5-22.
- Yavetz, Z. (1958). The Living Conditions of the Urban Plebs in Republican Rome. Latomus, 17(3), 500-517.
- Zamora-Manzano, J. L. (2017). La admnistración romana ante la gestión de residuos y la tutela del hábitat. Revista digital de Derecho Administrativo, 17, 69-87 [ejournal].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ur_sakratuak_Erromatar_Inperioan
- Erromako ur-hornidura Erromatar Inperioan
- Erromako ur-kontsumoa Erromatar Inperioan
- (ing) Subura
- (ing) Domus Transitoria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- CIL (Corpus Inscriptionum Latinarum)
- ILS (Inscriptiones Latinae Selectae).
- LTUR (Lexicon Topographicum Urbis Romae Suburbium)
- Oxford Classical Dictionary, 4th Edition, Abbreviations List https://oxfordre.com/classics/page/3993
- (ing) Mefitis
- (ing) Cloacina
- (Ingelesez) Suburra. 2024-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- (es) El Templo de la Paz
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erroma hiriko kutsadura antzinatean |