Errezo-alfonbra
Itxura
Errezo-alfonbra | |
---|---|
rug (en) | |
Errezo-alfonbra edo otoitz-tapiza musulmanek salaterako, otoitzaren erritualerako, erabiltzen duten alfonbra da. Mihrabaren marrazkia otoitz egiten dutenek nora begiratu behar duten seinalatzen du, hau da, alkiblak Kaabaren norabidea zehazten du.[1]
Mihrab batez eta forma geometrikoz apainduta egoteaz gain, beste errezo-sinbolo batzuk ere izan ditzake bere diseinuan, hala nola esku batzuk otoitzean eskuak jartzeko, meskitaren lanpara bat, biziaren zuhaitza, etab.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Orbaneja, Fernando. (2014). Breve historia de las religiones. Ediciones B.
- ↑ (Gaztelaniaz) Darke, Diane. (1996). Turquía. Granica S. A., 75 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |