Erosteko eskaintza publiko
Itxura
Erosteko eskaintza publikoa, labur EEP, burtsako operazio bat da,[1], non sozietate batek txikiagoa izan ohi den beste baten kontrola hartu nahi duen, horren akzioak prezio jakin batean erosteko eskaintza publikoa eginez, oro har burtsako kotizazioa baino prezio altuagoan. Horretarako, bi aukera ditu: sozietate horren akzio guzti-guztiak erostea, edota, usuago gertatu ohi dena, munta handiko pakete baten jabe bihurtzea, hartara ateak zabalik izango baititu enpresa kontrolatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1899/zer-da-epp Argia, 2003-05-18
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |