Ernesto Samper
Ernesto Samper | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1995eko urriaren 18a - 1998ko abuztuaren 7a ← Suharto - Andrés Pastrana Arango ⊟
1994ko abuztuaren 7a - 1998ko abuztuaren 7a ← César Gaviria - Andrés Pastrana Arango ⊟
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bogota, 1950eko abuztuaren 3a (74 urte) | ||||||
Herrialdea | Kolonbia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Andrés Samper Gnecco | ||||||
Ezkontidea(k) | Jacquin Strouss Lucena (en) (1979ko ekainaren 16a - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Pontifize Unibertsitate Xabiertarra | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | diplomazialaria, abokatua, ekonomialaria eta politikaria | ||||||
Ernesto Samper Pizano (Bogota, Kolonbia, 1950eko abuztuaren 3a) kolonbiar politikaria da. Errepublikako lehendakaria izan zen 1994tik 1998ra bitartean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomiako lizentziadun egin zen 1972an, eta zuzenbidekoa 1973an. Graduatu ondorengo ikasketak Columbiako Unibertsitatean (New York) egin zituen, 1979an. Bogotako Unibertsitatean bilakaera ekonomikoko irakasle izan zen (1974-1989). 1982an Alderdi Liberaleko idazkari nagusi izendatu zuten, eta handik bi urtera, Cundinamarca barrutiko diputatu izan zen. Aldi berean, Bogotako zinegotzi ere izan zen.
1987an Alderdi Liberaleko presidente hautatu zuten, eta handik bi urtera, atentatu bat izan zuen. Samperren hautagai-zerrenda galtzaile irten zen bere alderdi bereko César Gaviriarenaren aurrean. Dena dela, presidente berriak Ekonomiaren Bilakaerarako ministro hautatu zuen. Hala ere, hurrengo urtean, kargua utzi, eta Espainiako enbaxadore izendatu zuten (1991-1993).
1993an Errepublikako lehendakari izateko hautagai izan zen, eta irabazi egin zituen hauteskundeak, Andrés Pastrana kontserbadoreari aurrea harturik. Azken horrek Samper salatu zuen, Caliko narkotrafikatzaile-taldearen eskutik dirua hartu izanaz. Salaketa ugari eta Errepublikako fiskal orokorraren ikerketak egon ziren, eta 8.000 auzia esan zena hasi zen. Auzi horren ondorioz, hainbat parlamentario eta politikarik zigorrak izan zituzten. Samperrek Caliko narkotrafikatzaileen buruak atxilotzea lortu zuen. Konstituzioaren erreforma bultzatu zuen, eta Kongresuak onartzea lortu zuen 1997an. Samperren agintaldian Kolonbiak krisi instituzional larrienetako bat jasan zuen. Gerrillen boterea indartu egin zen, eta baita paramilitarrena ere, milaka familiak bere lurrak utzi behar izan zituzten.
1998ko hauteskundeetan Andrés Pastrana kontserbadoreak hartu zuen presidente-kargua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernesto Samper |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.