Eoin MacNeill
Eoin MacNeill, irlanderaz Eoin Mac Néill eta jaiotze izenaz John McNeill (1867ko maiatzaren 15a, Glenarm, Antrim konderria – 1945eko urriaren 15a, Dublin) irlandera hizkuntzaren aldeko ekintzailea, irlandar nazionalizta, historialaria eta Sinn Féin alderdiko politikari bat izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Irlandako Erdi Aroko historiografiaren aitatzat jo ohi da, Conradh na Gaeilge edo Liga Gaelikoaren sortzailea izan zen, irlandera hizkuntzaren eta kultura gaelikoaren erakunde bultzatzailea. Irlandar Boluntarioak erakundeko kidea izan zen, Pazko matxinadan partu ez arren, hura bultzarazi zuen erakundeetako bat izan zen Irlandar Anaitasun Errepublikarreko buruzagietako bat izan zen, gainera matxinada hura gertatu ez zedin ere saiatzera iritsi zen, alferrikako odol jarioa izango zelakoan. Irlandako Estatu Askean hainbat ministerioetan kargua izan zituen.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]