Entzia-Iturrietako Partzuergoa
Entzia-Iturrietako Partzuergoa Arabako ekialdeko lur komunala da, azalerari dagokionez lurralde historikoko handiena. Bere administrazioa ez dagokio inongo udalerriri, eta haren ustiatzea inguruko 4 udalerriren esku dago (Agurain, Asparrena, Donemiliaga eta Harana). Gasteiztik 30 bat kilometro ekialdera dago, ekialdean Nafarroa Garaia mugakide duela. 5.100 hektareako azalera du.[1] Partzuergoan Entziako mendilerroa dago, Urbasarekin bat egiten duen mendilerro arabarra. Lurralde Antolamendurako Artezpideetan hirigintza-intereseko area gisa izendatua dago Entzia, ibaien eta erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planan, hain zuzen.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iparraldean: Donemiliaga eta Asparrena.
- Ekialdean: Larragoa (Nafarroa Garaia).
- Hegoaldean: Harana.
- Mendebaldean: Arraia-Maeztu
- Ipar-mendebaldean: Agurain eta Donemiliaga.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partzuergoari buruz aurkitu den agiri idatzirik zaharrena 1458. urtekoa da. Beraz, partzuergoa Erdi Aroan sortu zen, Arabako beste lur komunalen antzera.[3]
Historiako zenbait gertakari direla kausa, eta biztanle kopuruaren murrizketa handiagatik, Iturrieta herria partzuergoaren parte izatera ailegatu zen, administratiboki Agurainen zati bada ere.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mendiluzeko harrespila: lau zutarri ditu, gurutze moduan ezarriak.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Entzia-Iturrietako Partzuergoa cuadrilladeanana.org webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ LAAen ibaien eta erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren memoria orokorra
- ↑ Entzia-Iturrietako Partzuergoari buruzko aztarna idatziak, Eusko Ikaskuntzaren webgunean.
- ↑ Mendiluzeko harrespilari buruzko artikulua, Euskonews.com webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agurain
- Araba
- Arabako Lautadako kuadrilla
- Arabako Mendialdeko kuadrilla
- Asparrena
- Badaiako Mendilerroko Erkidegoa
- Donemiliaga
- Entzia mendilerroa
- Harana
- Iturrieta
- Urizaharra, Lagran eta Lañuko Komunitatea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Entzia-Iturrietako Partzuergoa cuadrilladeanana.org webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) LA DISTRIBUCION DE LOS TERRENOS COMUNALES EN ALAVA delako artikulua lurr@lde aldizkari digitalean[Betiko hautsitako esteka]
- Entziako mendilerroa euskadi.net web gunean[Betiko hautsitako esteka]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |