Edukira joan

Emma Raducanu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emma Raducanu

(2021)
Bizitza
JaiotzaToronto2002ko azaroaren 13a (22 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLondres
Hezkuntza
HeziketaNewstead Wood School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
mandarin txinera
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g109–57
Binaka i/g0–1
Rankinga10 tennis singles (en) Itzuli (2022ko uztailaren 11)
20 junior tennis (en) Itzuli (2018ko abenduaren 31)
 
EntrenatzaileaNigel Sears (en) Itzuli
Andrew Richardson (en) Itzuli
Altuera1,75 metro
Jasotako sariak
InfluentziakLi Na eta Simona Halep

Facebook: EmmaRaducanu Twitter: emmaraducanu Instagram: emmaraducanu Edit the value on Wikidata

Emma Raducanu (Toronto, 2002ko azaroaren 13a) tenislari britainiarra da. 2021ean sailkapen kanporaketatik abiatuta eta setik galdu gabe Grand Slam bat irabazi zuen lehen tenislaria izan zen, US Openeko finalean Leylah Fernandez mendean hartuta.

Raducanu Toronton jaio zen, Kanadan, eta aita errumaniarraren eta ama txinatarraren alaba da.[1]. Bere familia Erresuma Batura joan zen Emmak 2 urte zituenean, eta Londresen bizitzen jarri zen.[2] Tennis Academy Bromleyn tenisa jokatzen hasi zen bost urterekin. Newstead Wood School-eko ikaslea izan zen, Londresko Bromley barrutian dagoen Lehen Hezkuntzako Estatuko eskola batean.[3] Bere aitaren amonari bisita egin zion Bukaresten (Errumania) urtean behin baino gehiagotan. Errumaniako sukaldaritza gustatzen zaio. Tenisean erreferenteak Na Li txinatarra eta Simona Halep errumaniarra dira.

Karrera Tenistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Junior mailan, Emma Raducanuk bere lehen txapelketa irabazi zuen Liverpoolen, 13 urte bete eta egun gutxira. Lau titulu irabazi zituen jarraian 2018 hasieran, Indian, Moldavian eta Lituanian. Junior mailako Wimbledon torneoko final-laurdenetara ere iritsi zen, Iga Šwiątekek garaituta, eta US Open mailan Clara Burelen aurka galdu zuen. Aldi berean, senior mailako zirkuitu profesionalean hasi zen, eta bi torneo irabazi zituen Israelen eta Turkian. 2019 amaieran, Punen (India) irabazi zuen.

2021eko Nottingham Openean izan zuen WTA txapelketa bateko koadro nagusian debuta, bakarkako koadrorako gonbidapen bat (wildcard) jaso ondoren. Era berean, Grand Slam batean, Wimbledon 2021ean, koadro nagusian debutatu zuen beste gonbidapen bat jasota. 2021eko apirilaren 3ra arte, Wimbledoneko Open Aroan 16ko finalerdietara iritsi zen britainiar gazteena izan zen, errumaniar Sorana Cîrsteari irabazi ondoren.[4] Txapelketan zuen parte-hartzea amaitu zuen Australiako herritartasuna hartutako kroaziar Ajla Tomljanovićen aurka galduz.

2021ean, Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen, bere lehen WTA txapelketa, Leylah Annie Fernandez kanadarrari 6-4 eta 6-3 irabaziz. Raducanu tenisaren historian lehenengo jokalaria izan zen, gizonezko zein emakumezko, txapelketa berean hamar partida irabazi eta Grand Slam bateko finalera sailkapenetik abiatuta iritsi zena. Lorpen hori, gainera, set bakar bat ere galdu gabe eta tie break bat ere jokatu gabe lortu zuen.

2022an, Alize Cornet frantziarraren aurka galdu zuen Estatu Batuetako Irekiko lehen errondan, 6-3 bikoitz batekin eta 55 minutuko partidarekin. Horren ondorioz, ezin izan zuen 2021ean irabazitako titulua berriro eskuratu.[5]

Raducanu 2022an Britainiar Inperioaren Ordenako Komendadore izendatu zuten (CBE) bere kirol-arrakastengatik.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Emma Raducanu REUNITED with parents after historic US Open win» LBC (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  2. (Ingelesez) Gray, James. (2021-07-06). «Raducanu ‘is going to be fine’ and will come back to Wimbledon stronger next year» inews.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  3. (Ingelesez) «Introducing Wimbledon 2021's Grand Slam debutantes» Women's Tennis Association (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Wimbledon: La niña Emma Raducanu ilusiona al pueblo británico y es la local más joven en octavos dentro de la Era Open» MARCA 2021-07-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Emma Raducanu se despidió rápido del US Open y no pudo defender el título en Flushing Meadows» LA NACION 2022-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  6. (Ingelesez) Emma Raducanu: Tennis star receives MBE at Windsor Castle. 2022-11-29 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]